Iruñeko Udalak dagoeneko landatzen hasi da udazkenerako beharrezkoak izaki loretan dauden 48.000 landare inguru hiriko parterre, belardi eta ezpondetan. Hilabete bukaeran 58.000 erraboil gehiago jarriko dira.
Aurreko denboraldian gertatu zen moduan osasun-segurtasuneko neurriak direla-eta, garai honetan Lorategietako Zerbitzuak parterre bakoitzean konposizio errazagoen eta barietate gutxiagoren alde egin du, landaketa eginen duten arduradunen arteko espazioa urruntzeko. Gainera, uraren erabilera ahalik eta gehien gutxitzea da asmoa, jasangarritasuna sustatzeko eta mantentze-lanen beharra txikiagoa izan dadin. Bestalde, biodibertsitatea babesteko, lore-konposizioetan geroz eta landare bizikor gehiago erabiltzeko ildotik lanean jarraituko da.
Irizpide horiekin emaitza berritzailea lortu nahi da, foku-puntu eta testura desberdinetako egiturak bilatuz eta koloretako aniztasuna erabiliz parterrea ikusten duenari urrundu edo gerturatzeko. Kontuan hartzen da, baita ere, parterrea oinezkoen gozamenerako den edo ibilgailuendako eremuan dagoen serie laburrak edo luzeak aukeratzeko orduan, oinezkoengandik gertu dauden guneetan landare usaintsuak jarriz. Taconera eta Media Luna bezalako parke historikoetan, diseinuak lerro zorrotzagoetan eta ertz oso zehatzetan soiltzen dira, lore-sailen egitura zurruna dela-eta. Maiztasunagatik, loretan dauden landareen artean, bitxiloreez eta ‘Esku-loreez’ edo Erysimum-ez gain, ‘Dragoi-muturrak’ nabarmenduko dira. Horiekin batera egonen dira Alheliak, Oroiloreak, Pentsamenduak eta Biolak, Mitxoletak eta Udaberri-loreak. Erraboilen artean hiriak honako aleak izanen ditu: ‘Koroa inperiala’, ‘Dama-taula’, Kalak, Scilla Siberica eta Hippeastrumn ‘Exotic star’, ‘Amaginarreba eta erraina’ gisa ezaguna.
Lorategien mantentze-lanen enpresa esleipendunek aurreko denboraldiko landarea kendu, substratuaren kalitatea begiratu, eta lurra berriz jartzen dute. Denboraldi honetako parterretako erraboiletako batzuk datorren udazkenerako edo belardiak naturalizatzeko birziklatuko dira.