Uztailaren 1etik abuztuaren 30era bitartean egiten ari diren bost motatako kanpaldi eta ihesaldietarako Udalak eskaini dituen 850 plazetan bete dira izen-emateak. Uda honetan, hainbat txandatan oro har, Udalak proposamen zabala egin du jarduera-, leku-, eduki-, prezio- eta adin-proposamenei dagokienez. Udalak honako hauek eskaintzen zituen abuztuaren 16ra arte : udako kanpaldiak 3 eta 12 urte bitartekoendako Azpilagaña eta Cardenal Ilundain ikastetxe publikoetan; haur eta nerabeendako igerileku-kanpaldiak Arantzadiko eta Sanduzelaiko Aquavoxetan ; Ekokanp kanpaldi bat harresien eta Piraguismo eskolaren inguruan, eta ihesaldiak inguruko parajeak ezagutzeko.
Gaur amaituko da uda honetako azken eskaintzan izena emateko epea. Bost eguneko kirol anitzeko kanpaldia izanen da, 9 eta 12 urte bitartekoendako diseinatutakoa. 50 plaza eskaintzen ziren eta dagoeneko beteta dago.
Aldagai ugariko sistema irekia
Hiri-kanpaldiak eskaintza bat dira, hirian bizi diren adingabeek eta nerabeek urtean zehar egiten dituzten jarduerez bestelakoak izan ditzaten udan, edo bestela, oporrak gurasoen lanarekin uztartu behar dituzten familiei laguntzeko baliabide bat. Iruñeko Udalak eskainitako guztietan 3 urtetik 17 urtera bitarteko adingabeek parte hartu dute.
Jardueren eskaintza osoak honako hauek hartzen ditu, besteak beste: jolasak, eskulanak, kirola eta Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuei buruzko lantegiak, piraguismoa, ihes-jokoak, salting-a, hainbat motatako ur-jarduerak eta irteerak hondartzara eta inguruko naturaguneetara, hala nola Donostiako Aquariumera, Mendukiloko kobazuloetara, Bihotz Berdearen santutegira eta Hondarribira.
Eskaintzaren aniztasunaz gain, nabarmentzekoa da plaza-modalitateek familiendako duten kostuaren aniztasuna ere. Hala, jarduera batzuk doakoak ziren igerileku publikoetako kanpaldietan eta Ekokanp kanpaldietan; garraioa behar zen ihesaldietan gastua 10 eurokoa zen plaza bakoitzeko, eta ikastetxe publikoetako kanpaldietan 60 eta 90 euro bitarteko ordainketa egin behar zen aste bakoitzeko (jantokia barne ala kanpo izatearen arabera).
JARDUERA GUZTIAK
Hiriko kanpaldiak
- 600 plaza guztira
- Datak: uztailak 15 – abuztuak 16
- Adina: 3 – 12 urte
Igerilekuetako kanpaldiak / Uztaila / Abuztua/ Nerabeak
- 120 plaza guztira
- Uztailak 15 – Abuztuak 16
- Adina: 8 – 17 urte
Ekokanp Nerabeak
- 40 plaza guztira
- Datak: uztailak 12 – abuztuak 16
- Adina: 13 – 17 urte
Ihesaldiak I eta II
- 40 plaza guztira
- Datak: uztailak 31– abuztuak 9
- Adina: 9 – 17 urte
Kirol anitzak
- 50 plaza guztira
- Abuztuak 26 – 30
- 9 – 12 urte.