Iruñeko Udalak harrera egin dio Osasuna K.A.-ko Emakumeen Taldeari, zeina denboraldi honetan Iberdrola Ligako Lehen mailara igotzetik hurbil geratu baita

Iruñeko Udalak harrera egin dio Osasuna K.A.-ko Emakumeen Taldeari, zeina denboraldi honetan Iberdrola Ligako Lehen mailara igotzetik hurbil geratu baita
Udalak harrera instituzional honen bidez taldearen ibilbidea eta denboraldi honetan egindako lana aitortu nahi izan ditu
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

 

Iruñeko Udalak gaur eguerdian harrera egin die Udaletxean Osasuna Klub Atletikoko Emakumeen Taldeko zuzendari-taldeari, kidego teknikoari eta kapitainei; izan ere, taldea atzo jokatutako azken jardunaldira arte borrokatu baita Espainiako emakumeen futboleko maila gorenera, Iberdrola Ligako Lehen mailara, igotzeko. Ana Elizalde lehen alkateordeak eta Udalbatzako kideek zapore oso ona utzi duen denboraldia –mailaz igotzea lortu ez den arren– aitortzeko ekitaldian parte hartu dute.

Osasuna Klub Atletikoaren aldetik, harrera horretara bertaratu dira Luis Sabalza lehendakaria, César Muniáin klubeko lehendakariordea eta Osasuna Klub Atletikoko Emakumeen Taldearen lehendakaria, Izaskun Mainz entrenatzailea eta taldeko lau kapitainak: Mai Garde, Leyre Fernández, Miriam Rivas eta Vanessa Rodríguez. Elizaldek ahalegina, adorea eta eredugarritasuna azpimarratu ditu, eta borrokan jarraitzera animatu ditu mailaz igotzeko helburua lortze aldera. Sabalzak, Muniáinek eta Gardek zaleen eta hiri osoaren laguntza eskertu dute, urte bizi eta oso berezi honetan, Osasuna Klub Atletikoaren mendeurrena baita. 

Atzo, igandearekin, txapelketaren bigarren faseko azken jardunaldian, Osasunako Emakumeen Taldeak ez zuen bere esku mailaz igotzea. Racing taldearen aurkako partida irabazi behar zuen Santanderren, eta hala egin zuen argi eta garbi (1-5), baina Alavéseko Emakumeen Taldeak Atletico Madril B taldeari 0-2 irabazi zion. Gorritxoak bigarren postuan geratu dira, gasteiztarrengandik puntu bakarrera, eta eztia ezpainetan dutela. Denboraldi honetan, Osasunako Emakumeen Taldeak 24 partida jokatu eta 16 garaipen lortu ditu, 6 berdinketa eta 2 porrot besterik ez, eta, gainera, maila horretan gol gehien sartu dituen taldea da, hain zuzen, 60 gol.

Harrera horren bidez, Iruñeko Udalak klubak zein taldeak egindako lana eta kirol-ibilbidea aitortu nahi izan du COVID-19ak markatutako denboraldi honetan; izan ere, txapelketaren arauek eta protokoloek, eta baita ezarritako edukierak ere, txapelketa-formatu berria sortu eta eragotzi dute zaleak zelaira bertaratzea, taldeak jardunaldi bakoitzean lortzen zituen mugarriekin bat. Taldea urteak daramatza emakumeen kirola ikusarazten eta bultzatzen, eta Nafarroako kirolaren erreferenteetako bat bihurtzea lortzen ari da.

Osasunako Emakumeen Taldea Iruñeko Udalera itzuli da bi urte geroago, beste arrakasta bat ospatzeko, beste urrats bat jada maila gorenera igotzeko lehiatzen ari den talde gaztearen ibilbidean. 2019ko maiatzean Udalak taldeari harrera egin zion Bigarren Mailako bere taldean lehen postuan geratzeagatik, Lehen maila Bra (Espainiako emakumeen futboleko bigarren maila) igotzeagatik eta lehen aldiz lehiatzeagatik garai hartan Iberdrola Ligara igotzeko jokatu beharreko play off-ean. Bi urte geroago, taldeak emaitza onak lortzen jarraitzen du, eta datozen denboraldietarako helburuak handitu ditu.

¿Te ha sido útil esta página?