Iruñeko Udalak harrera egin die Silvia Fernández Viguera Dokumentazio-zentro eta Emakumeen Liburutegiaren fundatzaile eta kudeatzaileei, zentroaren 40. urteurrenaren karietara

Iruñeko Udalak harrera egin die Silvia Fernández Viguera Dokumentazio-zentro eta Emakumeen Liburutegiaren fundatzaile eta kudeatzaileei, zentroaren 40. urteurrenaren karietara
Iruña duela 20 urte hasi zen emakumezkoetan, generoan eta feminismoan espezializatutako IPES Fundazioko entitate hori diruz laguntzen
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Joseba Asiron Sáez Iruñeko alkateak eta Udalbatzako gainerako kideek gaur eguerdian egin diete harrera Silvia Fernández Viguera Dokumentazio-zentro eta Emakumeen Liburutegia zentroaren egungo eta aurreko arduradunei; zentroa IPES fundazioaren gune bat da, eta 40 urte betetzen ditu aurten.   Emakumezkoetan, generoan eta feminismoan espezializatutako gune bat da, eta 1985ko martxoan sortu zuten, Iruñean.

Zentroa funtsezkoa izan da historikoki hain agerikoa izan den genero-desberdinkeriari aurre egiteko, emakumeek kulturan duten ikusgaitasuna sustatzeko eta ezagutzarekin lotutako gaietarako eta kultura-sorkuntzetarako sarbidea ekitatiboa izan dadin.  Iruñeko Udalak hitzarmenak sinatzen ditu duela 20 urtetik, eta, hala, zentroa finantzatzen laguntzen du.

Elena San Julián Resano IPES fundazioaren liburutegiaren fundatzaileetako bat da, eta  sari bat eman dioteurteetan zehar entitate horretan egindako lana omentzeko: udaletxeko fatxadaren irudi bat da, marko batean jarrita.  Halaber, beste hiru emakume aitzindari hauek ere sariak jaso dituzte: Jone Lajos Archanco, Blanca Fernández Viguera eta Julia Munárriz Gómara. Bestalde, bi liburu eman dizkio IPES fundazioak Udalari:  Mary Beard ingelesaren Mujeres y Poder: Un manifiesto (Emakumezkoak eta boterea: manifestu bat) eta Gerda Lerner austriarraren The Creation of Patriarchy (Patriarkatuaren sorrera).

Ekitaldian Joseba Asiron Sáezek eta Blanca Fernández Viguerak hartu dute hitza, eta Amaia Zufia Erdozain fundazioaren fundatzaile eta langileak euskaraz hitz egin du. Ondoren, bideo bat proiektatu dute zentroaren 40 urteko ibilbidea gogora ekartzeko. Izan ere, zentroa funtsezkoa izan da historikoki hain agerikoa izan den genero-desberdinkeriari aurre egiteko, emakumeek kulturan duten ikusgaitasuna sustatzeko eta ezagutzarekin lotutako gaietarako eta kultura-sorkuntzetarako sarbidea ekitatiboa izan dadin.   

Generoan eta feminismoan espezializatutako gune bat
IPES fundazioaren Silvia Fernández Viguera Dokumentazio-zentro eta Emakumeen Liburutegia  Emakumeen Etxearen barnean dago (Agoitz kalea 9, lehen solairua). Generoarekin eta emakumezkoekin lotutako gaietan espezializatuta dago, eta doako zerbitzua eskaintzen du, herritar guztiei zuzendua. Gainera, emakumeei eta idatzizko literaturari buruzko azterlanen materiala dago eskuragarri: besteak beste, liburuak, aldizkariak, literatura, ikus-entzunezkoak, baliabide elektronikoak eta kartelak.    19.000 azterlan baino gehiago jarri ditu ikasle, ikertzaile, kolektibo eta publiko orokorraren eskura, eta maileguan hartzeko aukera dago. Zentroa Espainiako Emakumeen Dokumentazio Zentroen eta Liburutegien Sarearen parte da.

Zentro horretako materialak kontsultatzeko aukera izateaz gain, liburuaren eta emakumearen inguruko jarduerak ere antolatzen dira: esaterako, topaketak emakume idazleekin, irakurzaletasuna bultzatzeko jarduerak, eta liburuen eta ikerlanen aurkezpenak. Halaber, aholkularitza espezializatua eta elkartzeko, eztabaidatzeko eta hausnartzeko gune bat eskaintzen ditu zentroak, berdintasunean, genero-teorian eta emakumeen historian prestakuntza jasotzeko eta emakumeek kulturaren eta literaturaren munduari egindako ekarpenez gozatzeko. Fundazioan kontratatutako langileek berdintasunean prestakuntza espezializatua jaso dute.

 

¿Te ha sido útil esta página?