Iruñeko Udalak harrera egin die Nerea Díazi eta Andrea de Jesúsi, desgaitasun intelektuala dutenen gimnastika erritmikoko Espainiako Txapelketan urrea eta zilarra, hurrenez hurren, eskuratu dutenei

Iruñeko Udalak harrera egin die Nerea Díazi eta Andrea de Jesúsi, desgaitasun intelektuala dutenen gimnastika erritmikoko Espainiako Txapelketan urrea eta zilarra, hurrenez hurren, eskuratu dutenei
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udalak harrera egin die gaur Nerea Díaz Tresi, zeinak desgaitasun intelektuala duten pertsonendako gimnastika erritmikoko Espainiako Txapelketan urrea lortu baitu, eta Andrea de Jesús Zuleti, zilarra lortu duena. Ekitaldian Ana Elizalde Iruñeko lehen alkateordeak eta Udalbatzako kideek parte hartu dute.

Lehen alkateordeak hiriko armarria brodatua daramaten Sanferminetako zapi tradizionalak jarri dizkie eta bi motxila eman dizkie, besteak beste. Bere parte-hartzean nabarmendu duenez “istorio ederra da, adiskidetasuna, lana, ahalegina, irmotasuna, hobetzeko grina eta, azkenik, arrakasta uztartzen baititu”.

Nerea Díaz eta Andrea de Jesús Larraina KT-ko Otra Mirada gimnastika klubeko kideak dira, Sandra Pérez entrenatzaile duena. Txapelketan, Andrea de Jesúsek ANFAS desgaitasun intelektuala edo garapen-nahasmendua duten pertsonen aldeko Nafarroako elkartearen ordezkari gisa parte hartu zuen.

Nerea Díazek garaipena lortu zuen gimnastika erritmiko egokituko kategoria absolutuan (aparatuekin) eta Andrea de Jesúsek bigarren postua lortu zuen gimnastika erritmiko egokituko esku libreko kategorian. Txapelketa ekainean egin zen, Eltxen, publikorik gabe osasun egoera dela eta.

Nerea Díaz, desgaitasun intelektuala duten pertsonendako gimnastika erritmikoko nazioko Txapelketan parte hartzen zuen lehenengo Nafarra izan zen iaz eta laugarren postua lortu zuen.

 

¿Te ha sido útil esta página?