Iruñeko Udalak harrera egin die Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialaren (EOIP-IHEO) ordezkariei

Iruñeko Udalak harrera egin die Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialaren (EOIP-IHEO) ordezkariei
Udalak ekitaldi honetan eta Europaren Egunaren karietara, kultur eta hizkuntza aniztasunaren inguruan egindako lana balioetsi nahi du
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

 

Iruñeko Udalak, Enrique Maya alkatea buru duela, harrera egin dio gaur goizean Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialaren (EOIP-IHEO) ordezkaritza bati, zeina Maite Casero zuzendariak, Carlos Remón zuzendariordeak eta Imanol Aramburu ikasketaburuak osatzen baitzuten.

Maiatzaren 9an, igandearekin, Europaren Eguna ospatu zen, eta data horren karietara, Udalak ekitaldi formal honen bidez Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala balioetsi nahi izan du hizkuntzak ikastearen alde egindako ekarpenagatik. Udalak ere eskertu die haren ordezkariei eskolak egiten duen hezkuntza-, kultur- eta asia-jardueren sustapena, betiere eleaniztasunaren bidez Europako herriak hobeto ezagutzeari lotuta. Herritarren Aferen Batzordeak maiatzaren 4ean onetsi bezala, Udalak Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialarekin harremanak estutzea bilatuko du “prestakuntzan eta hizkuntza eta kultura aniztasunaren hedapenean egiten duen funtsezko lana” bultzatzeko eta harekin elkarlanean aritzeko.

Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak 43 urte daramatza eleaniztasunaren eta hirian aisia- eta kultura-jarduerak sustatzearen alde lan egiten. Ikasturte hasieratik instituzioa aurrez aurreko eskolak eskaintzen ari da, baina gela hibridoetan, osasun-segurtasuneko aurreikuspenak betetzen direla bermatzeko. Eskolak honako hizkuntza ofizial hauek ematen ditu: ingelesa, frantsesa, alemana, italiera eta euskara. Hala ere, urte berezi honetan, hizkuntza ez ofizialen saioei uko egin behar izan zaie (txinera, japoniera eta gaztelania atzerriko hizkuntza gisa). Bere irakaskuntza erdi presentzialaren kalitatea  Erasmus+ tituluaren bidez egiaztatu da, zeina Espainiako beste hizkuntza eskola batek besterik ez baitu lortu.

IHEOk ikasturte honetan ere kultura sustapenerako jarduerak egiten jarraitu du, baina Konpainia plazako 6. zenbakian matrikulatutako ikasleentzat soilik, eta eduki propioak hedatzen bere aldizkariaren eta onlineko irratiaren bidez (Raibabel). Halaber, bere horretan diraute GOLEMekin eta Filmotekarekin dituen hitzarmenek,  filmak jatorrizko bertsioan ikusi ahal izateko. Iruñekoak Eskola Lagunak proiektua ere garatu du, beste hizkuntza eskola ofizialetako irakasleekin..

Datorren hilabetean amaituko den 2020/2021eko ikasturte honetan, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean profil anitzetako 3.700 lagun inguru daude matrikulatuta. Ekainean irekiko da epea datorren ikasturterako matrikula egiteko, eta irailera arte luzatuko da. Informazio eguneratu guztia webgunean kontsultatu daiteke.

¿Te ha sido útil esta página?