Iruñeko Udalak etxerik gabeko pertsonei ostatu emateko aterpetxearen irekiera aurreratu du tenperaturaren jaitsiera dela eta

Iruñeko Udalak etxerik gabeko pertsonei ostatu emateko aterpetxearen irekiera aurreratu du tenperaturaren jaitsiera dela eta
Protokoloak ezartzen dituen gutxieneko tenperaturak betetzen ez ziren arren, ostiraletik aurrera ostatu eman zitzaien eta, igandean, ostatu-etxeetara bideratu ziren eskari
centro atencion personas sin hogar


Pasa den ostiralean Iruñeko Udalak etxerik gabeko pertsonei ostatu emateko aterpetxearen irekiera aurreratu zuen tenperaturaren jaitsiera dela eta, protokoloan ezarritako gutxieneko tenperaturetara iristea aurreikusten ez zen arren. Azaroaren 17an, ostegunarekin, gizarte-entitateei jakinarazi zitzaien azaroaren 18tik aurrera (ostirala) hotz-boladaren protokoloa aktibatuko zela, hasiera batean aste honetara arte. Azaroaren 23an, asteazkenarekin, egoera berraztertuko da neurriak gorde edo aldatzeko. 

Horrela, azaroaren 18an (ostirala), 8 pertsona sartu ziren aterpetxean hotz-bolada zela eta. Halaber, Paulino Caballero kaleko sute batek kaltetutako 6 pertsonari babesa eman zitzaien. Hasiera batean, aterpetxean egoera hori ez zegoen aurreikusita, baina arreta eman zitzaien larrialdi-egoeran zeudelako. Okupazioa, guztira, 52 pertsonakoa izan zen, beste sarrera batzuk ere izan baitziren. Azaroaren 19an, larunbatarekin, 5 pertsona sartu ziren hotz-boladagatik, eta, guztira, 50 plaza okupatu ziren. Atzo, igandearekin, aterpetxeak plaza guztiak bete zituen; hotz-boladagatik 10 pertsona sartu ziren eta, horren ondorioz, 4 pertsona beste baliabide batzuetara bideratu zituzten. Udalak sarrera-eskaerei buruzko informazioa eskatu dio aterpetxea kudeatzen duen enpresari Udalak emandako jarraibideak bete zirela egiaztatzeko, eta azpimarratu du garrantzitsua dela hotz-boladan laguntza udal-protokoloak arautzen duen moduan ematea.

Iruñeko Udalaren Etxerik gabeko pertsonak artatzeko Zentroaren hotz-boladaren protokoloa abian jartzen da eguraldiaren aurreikuspenek hiru gradu zentigradu baino gutxiagoko tenperatura iragartzen dutenean. Protokoloa indarrean dagoen bitartean, zentroan leku librerik geratzen bada, ez zaio ezein eskatzaileri harrera ukatzen, tenperaturaren baldintza betetzen ez bada ere. Leku guztiak betetzen badira, zerbitzuak, ahal den neurrian, erabiltzaileak beste baliabide batzuetara bideratzen ditu, hala nola ostatu-etxeetara.

‘Hotzaren kontrako Protokoloa’ Udalak etxerik gabeko pertsonei zuzenduta egiten duen esku-hartzeetako bat da, eta haren xedea da eguraldi txarrak eragindako larrialdi-egoeretan kalean lo egiten duten pertsonekin erabili behar diren baliabide teknikoak eta giza baliabideak koordinatzea. Neurri horiek larrialdi humanitario baten testuinguruan hartzen dira. Horren bidez, lortu nahi da inork kalean lo egin behar ez izatea muturreko hotza egiten duenean. 

Egungo protokoloak erabiltzaileen eskubideen bermea handitu du aurreko urteekin alderatuta, baliabidera sartzeko ordua bi ordu aurreratuta. Era berean, beste aldaketa garrantzitsu bat ere badu, baliabidean gaua pasatzeko egunak luzatzeko aukera aurreikusten baitu, betiere aterpetxeak ohe libreak baditu. 

¿Te ha sido útil esta página?