Iruñeko Udalak eta Euskaltzaindiak hizkuntza-aholkularitzarako eta argitalpenak hedatzeko duten hitzarmena berritu dute

Iruñeko Udalak eta Euskaltzaindiak hizkuntza-aholkularitzarako eta argitalpenak hedatzeko duten hitzarmena berritu dute
Euskarari buruzko erakunde aholku-emaile ofizialak 12.000 euro jaso ditu 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte egiten dituen jardueretarako
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udalak eta Euskaltzaindiak hizkuntza-aholkularitzarako eta argitalpenak hedatzeko duten urteko hitzarmena berritu dute. Joseba Asiron Saez Iruñeko alkateak eta Andres Urrutia Badiola Euskaltzaindiko lehendakariak sinatu dute 2026ko hitzarmena. Hitzarmenak, 12.000 euroz hornituta, 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte egiten diren jarduerak finantzatuko ditu.

Euskaltzaindiak ordezkaritza bat du Iruñean, eta bertan hizkuntza-aholkularitzako zerbitzua ematen du; izan ere, Nafarroan aplikagarriak diren hizkuntza-arauak ezartzeko erakunde aholku-emaile ofiziala da. Halaber, hizkuntzari buruzko txostenak egin eta ziurtagiriak ematen ditu, baita kultur hedapenerako jarduerak, ikastaroak eta hitzaldiak antolatu ere.

Euskaltzaindiak euskararen gramatika-arauak ikertu eta formulatzen ditu, eta, gainera, euskararen erabilera sustatu eta euskararen eskubideak defendatzen ditu; horren harira,  erakundeak egiten dituen argitalpen, aldizkari eta edizioen hamaika ale jasoko ditu Iruñeko Udalak: hamar Iruñeko udal-liburutegi publikoendako izanen dira, eta bat, Iruñeko Udaleko Euskara Zerbitzurako. 

Hitzarmena betetzen dela bermatzeko, justifikazio-memoria bat aurkeztuko da 2027ko urtarrilaren 31 baino lehen. Iruñeko Udaleko Euskara Zerbitzuko teknikariek hitzarmenaren jarraipena eginen dute, hura betetzen dela egiaztatze aldera.

¿Te ha sido útil esta página?