Iruñeko Udalak eta Euskaltzaindiak hizkuntza-aholkularitzako eta euskara sustatzeko hitzarmen bat sinatu dute

Iruñeko Udalak eta Euskaltzaindiak hizkuntza-aholkularitzako eta euskara sustatzeko hitzarmen bat sinatu dute
Nafarroan aplikatzekoak diren hizkuntza-arauak ezartzeko erakunde aholku-emaile ofizialak 12.000 euro jaso ditu aurten egindako jardueretarako
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udalak eta Euskaltzaindiak gaur goizean sinatu dute 12.000 euroko dirulaguntza izenduna emateko hitzarmena. Hitzarmenak 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte egindako jarduerak hartuko ditu. Ekitaldian parte hartu dute, Iruñeko Udalaren aldetik, Enrique Maya Iruñeko alkateak eta Maria Garcia-Barberena Kulturako zinegotzi ordezkariak; eta, Euskaltzaindiaren aldetik, Andrés Urrutia lehendakariak, Erramun Osa idazkariordeak, Sagrario Alemán Nafarroako ordezkariak eta Andrés Iñigo Euskaltzaindiako ohorezko kideak.

Hitzarmenak zehazten du Euskaltzaindia Iruñeko Udalak eskatutako aholkularitza emateko zereginetan arituko dela, euskararekin zerikusirik duten hizkuntza-aferez bezainbatean. Halaber, Informazio- eta aholkularitza-zerbitzuak emanen ditu, bai eta txostenak eta ziurtagiriak ere, hala bere bulego nagusietan nola Iruñeko ordezkaritzan. Euskaltzaindiak kultur hedapenerako jarduerak, ikastaroak eta hitzaldiak bultzatuko ditu kasuan kasuko erakundeekin elkarlanean arituta. Azkenik, Euskaltzaindiak sustatuko dituen argitalpenen, aldizkarien eta hainbat edizioren hamaika ale emanen dizkio Iruñeko Udalari, Iruñeko udal-liburutegi publikoendako eta Udaleko Euskara Zerbitzuarendako. 

Euskaltzaindia erakunde aholku-emaile ofiziala da Nafarroan aplikatzekoak diren hizkuntza-arauak ezartzeko orduan. Euskaltzaindiak konpromisoa hartzen du dirulaguntza erabiltzeko hala Hitzarmen hau betetzen nola haren bitartez erdietsi nahi diren helburuak gauzatzen, eta, zehazki, Euskaltzaindiak Iruñean duen egoitza edo ordezkaritza mantentzen eta bertatik herritarrei eskaintzen zaizkien hizkuntza-aholkularitzako zerbitzuak ematen.