Iruñeko Udalak eta Donibaneko Adinekoen Itunak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, elkartearen 7. urteurrenaren karietara

Iruñeko Udalak eta Donibaneko Adinekoen Itunak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, elkartearen 7. urteurrenaren karietara
Hainbat jardueraren bidez, bi instituzioek zahartze aktibo eta osasungarriko estrategiak sustatzen dituzte
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udalak eta Donibaneko Adinekoen Itunak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute adinekoen ongizatea bultzatzeko. Bi instituzioek modu koordinatuan lan egiteko konpromisoa hartu dute adinekoendako jarduerak antolatu eta beharrak identifikatzeko eta Adinekoen Hitzarmena eta haren zerbitzuak, funtsak eta jarduerak zabaltzeko, bai egoitzan bertan, bai kartelen eta diptikoen bidez, modu birtualean.

Hitzarmenak 2025 osoa barne hartzen du, eta 7.500 euroko zuzkidura du lokalaren alokairuaren gastuak eta Itunaren zeharkako gastuak ordaintzeko; lokala San Alberto Handiaren 8.enean dago. Itunaren egoitza ordu hauetan dago zabalik: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara, eta astelehen eta asteazken arratsaldeetan, 16:30etik 19:00etara; bertan, adinekoei informazio espezializatua eta irisgarria eskaintzen zaie.

Donibaneko Adinekoen Ituna elkartea 2018ko martxoan sortu zen, hainbat entitateren eta zerbitzu publiko eta pribaturen arteko lan-tresna gisa. Elkarteko kideek konpromiso irmoa dute zahartze aktibo eta osasuntsuko estrategiekin. Helburu nagusia da zahartzaroaren hiru zutabeak (osasuna, parte-hartzea, segurtasuna) batera lantzeko proposamenak diseinatzea.

Itunaren berariazko helburuak hamar alor estrategikotan banatzen dira, eta hala, bat egiten da Nafarroako Gobernuaren Zahartze Aktiborako eta Osasungarrirako Nafarroako estrategien ereduari (2017-2022) egindako proposamenarekin. Gainera, Donibaneko Adinekoen Ituna elkarteak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzak jasotzen ditu.  Honako hauek dira alor horiek: Partaidetza; Hezkuntza, prestakuntza eta ikaskuntza; Bizimodu osasungarrien sustapena; Gizarte- eta osasun-zerbitzuak eta zerbitzu komunitarioak; Besteak zaintzea, norbera zaintzea; Segurtasun ekonomiko eta soziala eta laneko segurtasuna; Auzo irisgarri, seguru eta aktiboa; Etxebizitza seguruak; Irudi sozial positiboa eta Ikerketa, berrikuntza eta garapena.

Elkartean askotariko jarduerak antolatzen dira: Osasun Eskola, lantegi teoriko-praktikoa, ibilaldietan laguntzeko boluntarioen zerbitzua, ‘Bizituz zahartu’ argazki-lehiaketa, Presarik gabeko ibilaldiak, adinekoendako zinema-zikloa, Emakumeen hilabetea eta beste proiektu batzuk ere bai, hala nola adinekoendako antzerki-lantegia, 80 urtetik gorakoendako irakurketa-kluba, eta argazki-lantegia.
 

DONIBANEKO ADINEKOEN ITUNA

  • Ituna osatzen duten entitateak:

    • Anaitasuna KKAE

    • Donibane Kirol Elkartea

    • Martin Azpilcuetako Merkatarien Elkartea

    • Donibane/Ermitagaña/Mendebaldeako Merkatarien Elkartea

    • Yamaguchiko liburutegia

    • Donibaneko Caritas

    • Donibaneko Osasun-zentroa

    • Oskia Erretiratuen Kluba

    • Donibane auzoko zinegotzia

    • DYA Nafarroa

    • Donibaneko farmaziak

    • Nafarroako Kutxa fundazioa

    • Nafarroako Psikologoen Elkargoko Zahartzearen Lantaldea

    • Donibaneko polizia 

    • San Juan Xar

    • Solera Asistencial

    • Donibaneko auzo-unitatea

    • Beti Norbaitekin programa 

    • Kirol- eta gizarte-errezeta

    • Adinekoendako Komunitate Ekintzako Unitatea

¿Te ha sido útil esta página?