
Iruñeko Udalak Alkatetzako ebazpen bat onetsi du, eta haren bidez indargabetu egin du uztailaren 23koa, non Mendillorrin udarako aurreikusitako jarduera guztiak bertan behera utzi eta auzoko kirolgune guztiak ixten baitziren. Izan ere, Nafarroako Gobernuak uztailaren 22an Mendillorrin prebentzio-neurriak ezartzeko eman zuen 36/2020 Foru Agindua ez dago jada indarrean, eta Udalak agindu horri helduta hartu zituen bere neurri osagarriak. Alkatetzaren ebazpen berria indarrean dago jada.
Hartara, berriz ere abiatuko da Udalak Mendillorrin antolatutako kultur, aisialdi eta denbora libreko programazioa, eta berriz ere irekiko dira elkarbizitzako gune batzuk, non, edozein modutan ere, oro har indarrean diren osasun-neurriak bete beharko baitira. Udal-ebazpen honen harira, berriz ere jarriko dira martxan iturri publikoak eta haur-parkeak, hiri-gimnasioak, zabalik dauden ikastetxeetako aire zabaleko kirolguneak, trinketea eta aire zabaleko udal kirol-pistak.
Halaber, irizpide orokorrak aplikatuko dira igogailuaren edukiera neurtzeko. Azkenik, Mendillorriko auzo-unitatea, Familietan esku hartzeko programa eta Prebentzioko komunitate-zerbitzua Iruñeko gainerako auzoetan bezala arituko dira funtzionamenduan.