Iruñeko Udalak eremu urdina eten du hamabost egunez

Iruñeko Udalak eremu urdina eten du hamabost egunez
Zona azul

 

Martxoaren 16tik (astelehenetik) hasita, Aparkatze Mugatuko Eremua eten da, hamabost egunerako eta hiri osoan, hau da, Iruña osoa aparkatze libreko eremu bihurtu da, inolako murrizketarik gabe, aparkatzeko tokien kolorea edozein izanik ere.

 
Neurria herritarrei izapideak erraztu eta murrizteko hartu da, bide publikoan ematen duten denbora ahalik eta gehien laburtzeko eta parkimetroak kutsatze-iturri bihurtzea ekiditeko.

Iruñeko Udalak honako xede hauez hartu du neurria: kutsatzeak prebenitzea, herritarren segurtasuna bermatzea eta koronabirusaren hedapenak ekarri duen osasun publikoko larrialdi-egoerari erantzutea.

¿Te ha sido útil esta página?