Iruñeko Udalak ekarpenak jasotzeko aurretiko kontsultarako epea ireki du Euskararen Udal Kontseiluaren erregelamendu organikoa sortzeari begira

Iruñeko Udalak ekarpenak jasotzeko aurretiko kontsultarako epea ireki du Euskararen Udal Kontseiluaren erregelamendu organikoa sortzeari begira
Herritarrek eta erakundeek irailaren 23ra arte dute iradokizunak helarazteko, euskarazerbitzua@pamplona.es helbidearen bidez
fachada

 

Iruñeko Udalak abian jarri du Euskararen Udal Kontseiluaren erregelamendu organikoa idatzi aurretik kontsulta publikoa egiteko epea. Hala, kontseilua eratuko duen arauaren hartzaile izaten ahal diren herritarrek eta erakundeek aukera izanen dute erakunde horren eraketan parte hartzeko eta ekarpenak egiteko. Irailaren 23an bukatuko da iradokizunak aurkezteko epea, euskarazerbitzua@pamplona.es helbide elektronikoaren bidez.

Euskararen Udal Kontseilua eratzea Udalak bultzatu du eta Iruñean Euskara Sustatzeko Hizkuntza-normalizaziorako I. Planaren (2027-2031) barruan dago jasota. Arlo horri dagokionez, Iruñean udal-mailan garatuko den lehen plan estrategikoa da, euskararen erabilera, ezagutza eta prestigioa handitzera bideratutako ekintzak biltzeko xedez. 

Euskararen Udal Kontseilua toki-esparruan hizkuntza-eskubideen bermea sendotzen laguntzeko partaidetza-, aholkularitza- eta koordinazio-tresna da. Kontseiluari esker, honako hauek lortuko dira: udal-politiketan hizkuntza-ikuspegia txertatzea; gizarte-eragileen inplikazioa bultzatzea, eta Iruñeko Udalaren jarduna bideratzea, eraginkorragoa izan dadin euskararen erabilera sustatzeari eta herritarren eskubideak babesteari dagokienez.

Kontseiluaren izaera aholku-emailea izanen da, eta honako hauek osatuko dute: udal-talde politikoen ordezkariek, Euskara Zerbitzuko teknikariek, euskararen erabilera eta ezagutza sustatzeko lanean diharduten elkarteetako kideek eta Iruñean euskararen gizarte-prestigioa handitzeko lan egiten duten entitateetako ordezkariek. Kontseilua arduratuko da Hizkuntza-normalizaziorako Planaren jarraipena egiteaz eta proposatzen diren ekintzak baloratzeaz. 

Euskararen Udal Kontseilua eratuko duen arauak ezarriko du organo horren helburua eta izaera, eta, halaber, Iruñean euskararen sustapenean lan egiten duten herritarrek eta ordezkaritzarik zabalena duten erakundeek parte hartzeko mekanismoak artikulatuko ditu. Gainera, kontseiluaren funtzioak zehaztuko ditu, haren behin betiko osaera islatuko du, eta antolamendu- eta funtzionamendu-araubidea ezarriko du, baita bilkurak egitea eta erabakiak hartzea ere.

¿Te ha sido útil esta página?