Iruñeko Udalak egunero giza kontsumorako uraren analisia egiten du ausazko algoritmo baten bidez hautatutako 4-6 puntutan

Iruñeko Udalak egunero giza kontsumorako uraren analisia egiten du ausazko algoritmo baten bidez hautatutako 4-6 puntutan
Hirian ‘edateko ura’ ematen duten 705 puntu daude toki edo eraikin publikoetan, eta horietatik 360 iturriak dira
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udalak Ingurumen Osasuneko Ikuskaritza Zerbitzuaren bidez giza kontsumorako uraren kontrola egiten du egunero, baita igerileku, hidromasaje-ontzi eta hiria zeharkatzen duten Arga, Elortz eta Sadar ibaietako uren azterketa ere. Iaz zerbitzu honetako teknikariek 957 ur-lagin jaso zituzten azterketa kimiko eta mikrobiologikoetarako, bai kontsumorako urekoa zein igeritoki eta ibaietakoa.

Egunero, programa informatiko batek analisi-ibilbide bat hautatzen du, ausazkotasuna bilatzen duen algoritmo batekin, edateko urari dagokionez aztertze aldera hiriak toki edo eraikuntza publikoetan guztira dituen 705 ur-puntuetatik 4 eta 6 ur-puntu bitarte. Izan ere, Iruñean 360 iturri badaude ere, ez dira lorategi eta parkeetako iturri publikoak bakarrik aztertzen, baita haur-eskola, ikastetxeetako patio eta jantoki, kiroldegi, Civivox-eraikinetako eta udal-eraikinetako lantokietako hornidura puntuak ere, hau da, Udalaren eskumenekoak diren eta edateko ura duten puntu guztiak. Harguneetara iritsi arte, uraren kalitatearen ardura Mankomunitatearena da. Lan horretarako, hiria 6 sektoretan banatuta dago eta programak puntuak hautatzen ditu sektore ezberdinen adierazgarri izan daitezen.

Laginak hartu ondoren Nafarroako Osasun Publikoaren Laborategira eramaten dira, Iruñeko Udala hitzarmenaren bidez harekin elkarlanean ari baita 2019az geroztik. Hala egiaztatzen da, egunero, herritarren eskura dagoen urak giza kontsumorako uraren kalitatearen osasun-irizpideak betetzen dituela, araudiek ezarritako baldintzekin bat.
Egunero ikuskatzeaz gain, urtarrilero laginetarako egutegi bat onartzen da Osasun Publikoaren Laborategiarekin koordinatuta, zeinetan adosten diren programa ezberdinetatik egunero hartu beharreko laginak (giza kontsumorako ura, igerilekuetako ura, ibaietako ura...).  Giza kontsumorako uren eguneroko laginez gainera, bi hilez behin edateko uraren beste bi lagin hartu eta “azterketa osoa” deitzen dena egiten zaie, metalak, herbizidak, trihalometanoak eta azterketa mikrobiologikoak jasotzen dituena, kutsaduraren adierazle osagarriak direlako. 

Ingurumen Osasuneko Ikuskaritza Zerbitzua bost profesionalek osatzen dute: bi teknikari, Ikuskapeneko bi Ofizial eta lagun bat administrazio lanetan. Haien lana toki-erakundeak herritarren osasuna dela-eta hartzen dituen betebeharren eta eskumenen parte da. 25 urte baino gehiago bete ditu Iruñeko Udalaren zerbitzu honek lanean.
 

¿Te ha sido útil esta página?