Iruñeko Udalak Donejakue bideak hirian barna egiten duen ibilbidearen seinaleztapen turistikoa, oinezkoena eta txirrindulariena berritu du

Iruñeko Udalak Donejakue bideak hirian barna egiten duen ibilbidearen seinaleztapen turistikoa, oinezkoena eta txirrindulariena berritu du
Xacobeo Urtea 2022ra luzatuko dela ospatzeko, Udaletxeak gaur gauean 2021ari agur esan eta urte berriari ongi etorri eginen dio urdinez argiztatuta
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Señales

 

Iruñeak baditu berrituta eta eguneratuta Donejakue bideak hirian barna egiten duen ibilbidea seinaleztatzeko elementu turistikoak, oinezkoenak eta txirrindularienak. Udalak, azken hilabeteetan, jarrita zeuden seinaleak aztertu ditu, eta, emaitzen arabera, adierazle eraginkorragoak jarri dira, oinez doazen erromesei ez ezik, bizikletaz doazenei ere martxaren noranzkoa adierazten dietenak. Berritze hori bat etorri da Xacobeo Urtearen ospakizunarekin, 2021ean, pandemiak eragindako inguruabarrak direla eta, eta lehen aldiz, 2022ra ere luzatuko dena. Iruñeak, Bideko Espainiako lehen hiria den aldetik, mugarri hau ospatuko du, urteko azken egunean Udaletxearen fatxada urdinez argiztatuz, garai honetako lehen Xacobeo urteari agur esan eta bigarrenari ongietorri egiteko.

Seinaleztapen berriak berekin ekarri du bizikletentzako eta oinezkoentzako bide-elementu horizontalak eta bertikalak berritzea. Biniloak jarri dira eta seinaleak margotu dira asfaltoaren gainean oinezkoen, bizikleten eta bidearen sinbologia irudikatzen duten maskorren irudiekin. Seinaleztapena hobetzeak bidegurutzeetako adierazle bertikalak indartzea ere ekarri du, ibilbidea bistakoa izan dadin; horrez gain, seinale horizontalak jarri dira bidegorri eta oinezkoen eta ziklisten pasabideetan. Zenbait puntutan, eta erromesen segurtasuna hobetze aldera, oinezkoendako seinale batzuk hurbileko beste euskarri semaforikoetara mugitu dira, ikusgaitasuna hobetzeko, zenbait puntutan zuhaitzen adarrek hura baldintzatzen baitzuten.

Behin lanak hasita, udal teknikariek zenbait leku gatazkatsutan seinaleak indartzeko beharra ikusi zuten, ibilbidea hobe markatzeko eta nahasketak saihesteko. Honako hauetan, hain zuzen: Taconeran, bideak Donibanerantz jarrai ez dezan; Fuente del Hierro kalean, bideak Larraonarantz jarraitzen duela argitzeko; Belagua Ikastetxe Nagusiko bidegurutzean, bidebanatze horretan ibilbideak ez dezan jarrai ospitale-eremura daraman biderantz; eta, azkenik, Sadar ibaiaren gaineko zubiaren aurreko puntuan, erromesek ibilbide naturala dirudien bizikleta-pistari jarrai ez diezaioten, ezkerrera biratu beharrean.

Halaber, beste hobekuntza batzuk ere egin behar zirela ikusi zen, hala nola hirian zehar banatutako turismo-seinaleak eta -totemak garbitzea, edo Donejakue bideari lotutako saltoki eta espazioetan maskorra instalatzea. Gainera, beharrezkotzat jo zen informazio-zutoinetan binilo berriak jartzea (Burlatako bidea, turismo-bulegoa, Ultreia), eta maskorraren plaka metalikoak jartzea Takonera inguruan. Donejakue Bidearen Iruñean barnako ibilbideko seinaleak berritzeko proiektua abian jarri ahal izan da Navarra Suma eta Iruñeko Udaleko Sozialistak udal-taldeen artean hitzartutako aurrekontu-akordioari esker.

Berrikuntza integrala, Iruñeak Bidearen inguruan eskaintzen dituen baliabideen irisgarritasuna hobetzea barne hartzen duena

Donejakue bidearen seinaleztapen berria jartzeko lanak urteko lehen seihilekoan hasi ziren, Udalaren talde batek Donejakue bidearen ibilbidea bisitatu zuenean, hiriak zituen adierazleen egoera aztertzeko. Bi landa-lan egin ziren. Lehenengoan, Iruñeko Udaleko mugikortasun teknikariak bertan zirela, ziklistentzako seinaleen egoera aztertu zen. Lan horiek egin ondoren, bigarren bisita bat egin zen Donejakue Bidearen Lagunen Elkarteko hiru ordezkarirekin. Landa-lan horren ondorioz, eta geolokalizazio-tresnen laguntzaz, hobekuntza-puntuak eta bide-seinaleztapenaren tipologia zehaztu ziren.

Proiektuak Iruñeak Donejakue bidearen inguruan eskaintzen dituen baliabide turistikoen irisgarritasuna hobetzea ere ekarri du. Iruñeko Udalak, hiriburua zeharkatzen duen Donejakue bideko ibilbide gastronomikoan, informazio turistikoa eskuratzeko hamabost puntu jarri ditu. Horietan, sistema berri baten bidez, desgaitasuna duten pertsonek gune bakoitzak eskaintzen dituen ideiak, proposamenak eta datuak eskura ditzakete. Modu errazean eta ‘NaviLens’ eta ‘Navilens go’ aplikazioen bidez informazioa zuzenean mugikorrean jasotzen dute beren profil funtzionalera egokituta. Iruñean esparru horretan eta ibilbide turistiko konkretu batera mugatuta egiten den lehen esperientzia pilotua izan da, eta Iddeas Fundazioarekin, ANFAS Nafarroarekin eta Eunate Elkartearekin egindako elkarlanari esker jarri da abian aurten.

Iruñeak Xacobeo Urtea 2022ra luzatu dela ospatuko du

Iruñeko Udaletxeko fatxadak kolore urdinez argiztatuta agurtuko du urtea, 2021ari dagokion Xacobeo Urte naturalari itxiera emateko. Era berean, keinu horrek, Bideak zeharkatzen dituen beste hiri batzuetako monumentu eta leku esanguratsuenetan ere egingo denak, ongietorri eginen dio Xacobeo aldi berri bati, ospakizun hori 2022ra ere luzatzea erabaki ondoren. Izan ere, pandemiaren ondorioak direla eta, 2021eko Xacobeo Urteak mugak izan ditu, eta ezin izan dira horrelako ospakizunetan egin ohi diren ekintzak gauzatu. Hori dela eta, arduradunek proposatu eta erabaki zuten lehen aldiz Xacobeo Urtea bi urtez luzatzea.

¿Te ha sido útil esta página?