Iruñeko Udalak doako 24 jarduera eskaintzen ditu online Emakumeen Etxean; zerbitzuak datorren astean estreinatuko du programazioa

Iruñeko Udalak doako 24 jarduera eskaintzen ditu online Emakumeen Etxean; zerbitzuak datorren astean estreinatuko du programazioa
Ikastaroen inguruko informazioa, ordutegia eta hizlariak www.pamplona.es webgunean ikusgai daude, baita emakumeen elkarteen prestakuntza-proposamenak ere

casa de las mujeres

Emakumeen Etxeak programazio zabala abiatuko du online datorren astean, adin ezberdineko jendeari zuzendua. Iruñeko Udalak, #ZurekinZureEtxean lelopean abiatu dituen proposamenekin, zabalik mantendu nahi du Iruñeko emakume guztiek ahalduntze indibidual zein kolektiboari buruz ikasteko topaleku hau, baita COVID-19aren osasun-krisiarengatik dekretatu den alarma-egoeraren garaiotan ere.
 

Hasiera batean, programazioak ekain amaiera bitarte iraunen du, eta ikastaro, lantegi, saio eta beste baliabide irekiez osaturik egonen da, zeinetara edozein gailu mugikorren bidez sartu ahalko baita. Udalak astero argitaratuko ditu: https://www.pamplona.es/eu/emakumeen-etxea-programazioa-online-en Emakumeen Etxe Birtualeko jarduerei buruzko argibideak, eta bertan saioetara jotzeko estekak txertatuko ditu.
 

Proposamen-sortak helburu bat du: emakumeen askotariko interesei eta beharrei erantzuna ematea. Hori horrela, eskaintza zazpi ardatz nagusitan dago egituraturik: berdintasunari buruz ikasten eta hausnartzen jarraitzea, hezkidetza familia-esparruan, feminismoen ikuspegiak, partaidetza eta emakumeen irudia sare sozialetan, osasuna eta autozaintza, tratu onak eta indarkeriaren prebentzioa. Hasierako eskaintza 24 jarduerak osatzen dute, eta horietako hiru euskaraz dira. Batzuk saio independenteak dira, eta beste batzuek iraupen luzeagoko ikastaroak osatzen dituzte, 4 saiotakoak (saio bat astean edo bi astean behin, proposatutako jardueraren arabera). Ordutegiei dagokienez, batzuk goizean dira, eta beste batzuk arratsaldean, ordutegi zabala estaltze aldera.
 

Osagarri gisa, Iruñeko emakumeen elkarteek Emakumeen Etxean antolatzen dituzten jarduera eta proposamenak ere sustatuko dira udal-webgunean, “Elkarteak antolatzaile” delako bloke tematikoaren barruan.

¿Te ha sido útil esta página?