Iruñeko Udalak bukatutzat jo du datozen 30 urteetan Agustindarretan haziko den ‘karbono dioxidoa bahitzeko basoa’ sortzea

Iruñeko Udalak bukatutzat jo du datozen 30 urteetan Agustindarretan haziko den ‘karbono dioxidoa bahitzeko basoa’ sortzea
Informazio-seinaleak eta egoteko lekuak gehitu zaizkio, elkarlanean sortu eta 322 tona CO2 xurgatuko dituen zuhaitz-masari
Irudia
Irudia
Irudia

Ia 2.000 zuhaitz eta 250 zuhaixka dituen baso hori, Agustindarren industrialdean dago eta bukatuta dago dagoeneko. Iruñeko Udalak, Lantegi Eskolen laguntzarekin, azken ukituak eman dizkio CO2-a xurgatu eta, berotegi-efektuko gasen isurpena orekatu, hiriko “karbono-aztarna” murriztu, hiri-paisaia hobetu, biodibertsitatea emendatu, eta airea berritzen eta berotegi-efektuaren aurkako borrokan laguntzen duen baso autoktonoari. Lur gaineko animalia eta landareen % 80 basoetan biltzen da; gainera, haziak sakabanatzea, polinizazioa eta ernalketa bermatzen dituzte, beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen dituzte (egurra, babesa), eta gakoak dira uraren zikloan.

Hemendik aurrera, bertako haritzak, arteak, astigarrak, urkiak, intxaurrondoak eta gurbeondoak, besteak beste, guk nahi adina haz daitezen egin beharreko mantentze-lanak egin beharko dira hori lortzeko, Udalerrien eta Probintzien Espainiako Federazioko teknikarien laguntzarekin prestatutako berariazko baso-kudeaketa plana ardatz hartuta.

Ekimen hori hiriak klima-aldaketaren aurkako ‘Go Green Iruña’ estrategian jasota dituen neurrietako bat da. Berez, basoa ‘Karbono-aztarnaren, -konpentsazioaren eta karbono-dioxidoaren xurgapen proiektuen erregistro nazionalean' sartuta dago, hain zuzen ere Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Ministerioko Klima-Aldaketaren Espainiako Bulegoaren erregistroan. Basoak osotara 322 tona CO2  kenduko ditu atmosferatik.

Gainera, Iruñeko Udalak ‘Konpensatzen dut’ zigilua jaso du; zigilu horrek klima aldaketaren aurkako borrokan karbono dioxidoa xurgatzeko proiektuak saritzen ditu. Hiru urte barru, CO2 isuriak modu jarraituan kalkulatu eta gero, hurrengo maila lortzen ahalko da: ‘Murrizten dut’ zigilua, isurien murrizketaren ibilbidea saritzen duena.

Informazio-seinaleak dituen gunea 
Orkoiengo mugan dagoen eta 4,1 hektareako lurzati publikoa hartzen duen baso honek CO2 hustubide edo isuriak berdintzeko elementu gisa jardunen du 30 urtez. Azken urratsa seinaleak eta hiri-altzariak jartzea izan da. Hilabete batez Zurgintzako (Zur bidezko birgaitze energetikoa) Udal Lantegi Eskolako 17 ikasleak bi informazio-panel eta atsedenerako mahai bat diseinatu, egin eta azkenik, horiek basoan jartzeko lanak egiten aritu dira.

Elementu guztiak Landabengo Enplegurako prestakuntza Zentroan egin dira. Behin material gordina lortuta, zutabeak eta piezak egin zituzten, eta ondoren elkartu, bernizatu eta tratatu, kanpoan iraun ahal izateko. Barruan, metakrilatozko plaka batek babestuta, mezu informaleko bi informazio-kartel jarri dira, euskaraz eta gaztelaniaz.

Ondoren, ikasleek, bi begiraleren laguntzarekin, elementu horiek guztiak tokian ezarri eta haien espezialitateko ohiko edukietatik haratago joanez, zementua fabrikatu, kofratu, berdindu eta azkenik, eusteko zapatei hormigoia bota zieten.

Basoa 2021ean hasi zen landatzen eta Nafarroako Gobernuak finantzatu zuen aldi hartan. Hainbat zuhaitz espeziez gain sastrakak ere baditu, tokikoak, hala nola ipurua, zuhandorra edo elorri beltza. ‘Birika’ hori egin ahal izateko honako hauek lagundu dute, besteak beste: Tokiko Agenda 21 erakundeak, Arantzadiko Lorezaintzako Lantegi-eskolak, Landabengo Prestakuntza Zentroko Zurgintzako Eskola-lantegiak, Nafarroako Gobernuko Basogintzako Ikastetxe Integratuak eta Iruñeko herritarrek, landaketa egiteko  boluntariotzako hiru jardunalditan. Orain hasiko dira mantentze-lanak: belarra moztea eta udan ureztatzea, soilguneen kopurua ahalik eta txikiena izan dadin.
 

¿Te ha sido útil esta página?