Iruñeko Udalak bost emakume aintzatetsi ditu martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, gizarte-, enpresa-, kirol- eta kultura-aurrerapenari egindako ekarpenagatik

Iruñeko Udalak bost emakume aintzatetsi ditu martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, gizarte-, enpresa-, kirol- eta kultura-aurrerapenari egindako ekarpenagatik
Udaletxean eginen den ekitaldiaren aurretik, eraikinaren kanpoko aldean “Anitzak gara, orain askeak” adierazpen instituzionala irakurri da
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Duela lau urtetik hona ohi bezala, gaur, martxoak zortzi, Iruñeko Udalak omenaldia egin die hainbat emakumeri, haien ibilbideek agerian jartzen dutelako emakumeen ekarpena hala ekintzailetzaren eta kirolaren arloetan, nola enpresa, berrikuntza, musika eta zinemarenean eta haien lorpenek eskubide berdintasunaren bidean jarraitzeko moduko eredu gisa eta gizarte aldaketarako eragile gisa identifikatzen dituztelako.

Gaur goizean, Kondestablearen Jauregiko patioan aintzatespen publikoa jaso dute bost emakumek: María José Ballarín Domeque Obercorp taldeko lehendakaria eta Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko (NEK) lehendakariordeak; María Sanz de Galdeano Arocena CEIN sozietate publikoko zuzendari-kudeatzaileak; Vanessa Garde zinemarako, telebistarako eta ikus-entzuneko komunikabideetarako konpositoreak; Mercedes Aranguren ‘El camino de Nerea’ dokumentalaren zuzendariak, eta Amaia Osaba piraguistak.

Ekitaldi formalaren buru aritu da Enrique Maya Iruñeko alkatea eta harekin batera Udalbatzako kideak. Sarituek Udaletxeko fatxadaren erreprodukzio bat jaso dute eta banan-bana hitz egin diete patioan bildutakoei. Omenaldi hau ibilbide pertsonal eta profesionalak aitortzeko asmoz egin da Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunarenbaitan, baina baita emakumeek eremu guztietan egiten dituzten ekarpenak ikusarazteko ere. Horrela, 2020tik 2022ra bitarte enpresan, kirolean, ikerketa-eremuan, medikuntzan, epaitegietan edo GKEetan egin duten ibilbideagatik honen antzeko ekitaldien bidez omendu zituzten 16 emakumeei batu zaizkie bost hauek.


Aldarrikapenaren eta ikusgarritasunaren eguna
Aldez aurretik elkarretaratze isila egin da Udaletxe Plazan, eta Emakumeen Nazioarteko Egunaren karietara prestatutako martxoaren 8ko ‘‘Anitzak gara, orain askeak” manifestua irakurrita bukatu da. Nafarroako berdintasun teknikarien sareak proposatuta Herritarren Aferen Batzordeak Adierazpen Instituzional gisa onartutako manifestuan Udalak konpromisoa hartu du: “Tokiko esparruan emakumeen osasun fisikoa eta emozionala eta harreman-osasuna sustatzen duten politika publikoak bultzatzeko, genero-estereotipoen inguruan sentsibilizatu eta edertasun eredu hegemonikoarekiko gogoeta kritikoak sortzeko eta emakumeen dibertsitatea ikusarazi eta balioesteko.”

Izan ere, adierazpenak sarreran azaltzen duen bezala “inposatzen den edertasun eredu hegemonikoa eskuraezina da eta gorputz eta emakume gehienei balioa kentzen die, horregatik, beste edertasun mota batzuk, askotariko gorputzak, errealitate ezberdinak eta emakume ezberdinak daudela erakutsi behar da. Emakumeen askatasuna haien eskubideetan baitago eta ez haien irudian”.

Honela, Iruñeko Udalak gaur mugimendu feministek antolatuta, arratsaldeko 20:00etan, Antoniutti parketik abiatuta eginen den mobilizazioan parte hartzera animatu ditu herritarrak. Gainera, arratsalde-gauean Udaletxeko fatxada morez argiztatuko da berdintasun-eskubidea oro har eta genero arrazoiengatiko diskriminazioa ez pairatzeko eskubidea eguna amaitu arte gogorarazteko, bai eta 2023rako Nazio Batuek eginiko proposamena ere “Mundu digital inklusibo baten alde: berrikuntza eta teknologia genero berdintasunerako”.
 

Bost profil

María José Ballarín Domeque:

  • Obras Especiales enpresako akziodun bakarra den Obercorp Taldeko lehendakaria, Obras Especialeseko kontseilari ordezkaria eta Nafarroako Enpresarien Konfederazioko lehendakariordea da Ballarin, eta iazko urriaz geroztik baita CaixaBankeko akziodunen batzorde aholku emaileko kidea ere. Filosofia eta Hezkuntza Zientzietako lizentziaduna da, Enpresen Zuzendaritzako masterra du eta IESEko Zuzendaritza Orokorreko Programa egin du(PDG). Urte horietan zehar, enpresa erreferentziazko operadore gisa kokatzea lortu du, krisi ekonomiko orokorra eta sektorearen krisia gorabehera. NUPeko CEO Klubeko kidea da, Nafarroako Unibertsitateko IESEko lurralde-batzordeko kidea eta Aragoiko Familia Enpresen Elkarteko (AEFA) Zuzendaritza Batzordeko kidea.

 

María Sanz de Galdeano Arocena:

  • CEIN sozietate publikoko zuzendari kudeatzailea, 2021ean Espainiako Gobernuak «Nación España Emprendedora» Estrategiaren txostenean ekintzailetzaren erreferente diren emakumeen artean txertatu zuen. Sanz de Galdeano Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da, Euskal Herriko Unibertsitatean eta prestakuntza jaso du negozio-eskoletako goi-zuzendaritzako programetan, esaterako Enpresaren Institutuan. Duela bi urte bere esperientziak ekintzailetza, berrikuntza eta proiektu berrien garapena ditu ardatz, nagusiki oinarri teknologikoa dutenak. Orbetec360 enpresaren (estrategia digitaleko aholkularitza) eta Tairel Data SL Adimen Artifiziala garatzeko startuparen sortzaileetako bat da.
     
  • Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroen nazio-sareko Zuzendaritza Batzordeko kidea da, hizlari aritzen da ekintzailetzako saioetan, mentore homologatua da hainbat azeleragailutan, eta aholkularia Nafarroako Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ekintzailetzako-programetan. Egun, Espainiako Minbiziaren Aurkako Elkarteko presidentea da Nafarroan.

 

Vanessa Garde

  • Zinemarako, telebistarako eta nazioarte mailako ikus-entzunezko komunikabideetarako konpositorea da; halaber moldatzaile, orkestratzaile eta programatzaile ezaguna da. Egun, zinemaren eta telebistaren arteko erdibidean lan egiten du Madrilen, Nafarroan eta Los Angelesen. Zinemarako, Telebistarako eta Bideo Jokoetarako Konposizioko Masterrean irakasle aritu zen Berklee College Of Music zentroan (Valentziako Campusean). Bere lan-ibilbidean izen ospetsuak ageri dira, Plácido Domingo, Sabina eta David Bisbal, besteak beste.
     
  • Zinema munduan, hainbat filmetan parte hartu du, hala nola La boda de Rosa (Iciar Bollain), Si yo fuera rico eta Exodus (Ridley Scottek zuzendua). Telebistan lanak sinatu ditu «The Titan Games», “Galerías Velvet”, “Gran Hotel” eta “Lo que escondían sus ojos” telesailetan, besteak beste.
     
  • Zuzendari gisa, Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin lan egin du «D’Artacán y los tres mosqueteros» filmaren Soinu Bandaren grabaketan eta hainbat tokitan saioak zuzendu/ekoiztu ditu, esaterako, Madrilen (RTVEren korua), Londonen (Air Studio eta/edo Abbey Road), Los Angelesen, Vienan, Bratislavan Budapesten eta abarretan. Gainera, La Pamplonesa zuzendu zuen lehen emakumea izan zen ‘Musika... Ekin!’ ikuskizunean, adin guztietako pertsonei zuzendutako zinema-musikari eginiko omenaldian.

 

Mercedes Aranguren

  • “El camino de Nerea” dokumentalaren zuzendaria da; duela 2 urte, martxoaren 8an,  alaba 11 zituela hil zelako eman zen argitara ikus-entzunezko ekoizpen hori. Ikus-entzunezko lan horrek dokumental onenaren saria jaso du FEDISCOVI Desgaitasunari buruzko Nazioarteko Zinema Jaialdian. Halaber, Granadako Nazioarteko Zinema Jaialdian dokumental labur onenaren izendapena jaso du eta beste hiru jaialditako sail ofizialetan hautatu dute: Berlineko Meraki Film Jaialdian, New Yorkeko Valkyrie International Film Festival jaialdian eta Bartzelonako Cinemafost zinema-jaialdian. 

 

Amaia Osaba

  • Kirolari iruindarra, piraguismoan lehiatzen da, Maratoi eta Itsasoko Kayak modalitateetan. Bi domina irabazi zituen Maratoi modalitateko Piraguismoko Munduko Txapelketan, 2004an eta 2018an, eta hiru domina Maratoi modalitateko Piraguismoko Europako Txapelketan 2005 eta 2019 bitartean.
     
  • Itsasoko kayak modalitatean, bi domina jaso zituen Europako Lehiaketan, 2016an eta 2018an. Filipe Besadarekin batera 2022an Espainiako txapeldun izan zen SS2 absolutuan, eta arraunlari iruindarra hirugarrena izan zen SS1 absolutuan ere. Gainera, bederatzi aldiz lortu du garaipena Sella ibaiaren jaitsieran. Iaz K1 Emakumeen Senior kategoriako podiumean igo zen Espainiako Maratoi Erdiko Txapelketan, Ibaien eta Maratoiaren Liga Nazionaleko 1. estropadan. Lehia-mailako lehen lerroan jarraitzen du Osabak.

 

Martxoaren 8ko ekitaldiak

  • Elkarretaratzea eta adierazpen instituzionala irakurtzea Emakumeen Nazioarteko Egunaren karietara. Udaletxe plaza. 12:00.
  • Iruñeko emakumeak hainbat diziplinatan aintzatesteko ekitaldia. Kondestable Civivoxa. 12:15.
  • M8ko topaketa. Emakumeen Etxea 15:00
  • Mobilizazioa, mugimendu feministek antolatuta. Antoniutti parkea. 20:00.
  • Argiztapena. Egunaren karietara, Udaletxeko fatxada morez argiztatuko da

 

2020tik 2022ra omendutako emakumeak

2020

  • Ekaterina Bukareva, enpresaburua
  • Celia Pinedo, GKEen Koordinakundeko lehendakaria
  • Palmira Salinero, ONCEko kidea
  • Eugenia Echarren, kantaria eta bere izena daraman kantu-eskolako zuzendaria
  • Maider Irisarri, Osasunako jokalaria

 

2021

  • Cristina Cadenas Sánchez, kirurgia Onkologikoko Sozietate Europarreko lehen emakume lehendakaria
  • Isabel Rubio Rodríguez, Bular-patologia Unitateko zuzendaria, kirurgia orokorrean eta digestio-aparatuan aditua
  • Maitane Melero Lacasia, atleta
  • María Paz Benito Osés, magistratua
  • Maite Quintana Saldise, Cáritaseko idazkari orokorra

 

2022

  • Maite Mendioroz Iriarte, Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Neurologia Zerbitzuko mediku-taldeko kidea
  • Isabel Sola Gurpegi, zientzialaria
  • María Iraburu Elizalde, Nafarroako Unibertsitateko lehen emakume errektorea
  • Ainhoa Zabala Versteeg, Zabala Innovationeko zuzendari orokorra
  • Elena Aisa Lusar, suizidioari aurre egiteko Besarkada elkartearen sortzailea
  • Karolina Sarasúa García, emakumeen Osasuna B futbol taldeko jokalaria
¿Te ha sido útil esta página?