Iruñeko Udalak bi hamarkada daramatza egun hauetan hainbat udal-zerbitzu espazio publikotik kentzen ari diren udazkeneko hostoak konpostatzen

Iruñeko Udalak bi hamarkada daramatza egun hauetan hainbat udal-zerbitzu espazio publikotik kentzen ari diren udazkeneko hostoak konpostatzen
Urriaren amaieratik eta, aurreikuspenen arabera, abendura arte lan horrek berekin dakar langileak eta lanak berrantolatzea

Iruñeak dituen hosto erorkorreko milaka zuhaitzak “hostoak botatzen” hasten dira eguzki-argiaren beherakada progresiboa eta tenperaturaren jaitsiera nabaritzean, aurten urriaren amaieran hasi eta aurreikuspenen arabera abendura arte iraunen duena. Zuhaitzaren geldialdi begetatiboa zehazten duten udazkeneko parametroak dira. Prozesu hori hasten denean, Udalaren garbiketako eta parkeetako zerbitzuak, eta haren kontratak, “urteko puntako” uneetako batean sartzen dira. Bai eskuz ekortuz edo arrastelatuz, bai putz egiteko makinez, hiri-bideetan eta berdeguneetan langileek hosto-tontor handiak egin, eta ondoren, edukiontzietara eramaten dituzte.

Iruñeko Udalak konpostatzearen aldeko apustua egiten du. Ingurumen Hezkuntzako Museoko jardueren bidez komunitate-konpostatzea errazteaz eta sustatzeaz gain, udalerria bera kezkatuta dago landare-hondakinak erabilgarri izan eta horiek hiriarendako baliabide bihurtu daitezen lortzearekin. Eta, gainera, kalitatezko baliabideak izan daitezen, egun hauetan udal-mintegiko eta Lorategi zerbitzuko langileak Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren bitartez antolatutako konpostatze-ikastaro batean parte hartzen ari dira.

Beste aurrerapauso bat da duela ia bi hamarkada formatu txikiko esperientzia gisa hasi zen praktika egokia hobetzeko. Orduan, hostoen zati bat Irujoeneara, Lorezaintzako Lantegi Eskolaren egoitzara, eramaten zen, konpostatzearekin esperimentatzeko; hori ere udal-mintegian egiten zen, orduan Zaragozako etorbidean zegoena.

250/300 metro kubiko konpost, bi parketan bakarrik

Herritarrendako hiri-espazio garbiak eta erabiltzeko modukoak lortzeaz gain, hostoak, inausketatik eta belardiak moztetik aldian-aldian lortutako landare-materialarekin batera, udal-mintegira doaz eta konpost bihurtzen dira. Adibide gisa, bakarrik Taconera, Media Luna eta Gaztelugibeleko hondarrekin, urtero 250 eta 300 m3 bitarte konpost lortzen dira.

Hondakina, dagoeneko baliabide bihurtuta, ekarpen organikoa egiteko erabiltzen da, lurraren osaera eta egitura hobetzeko; lur hori lore bizikor edo lore-landareen parterretan birjarriko da, edo mintegian bertan aleak ugaltzeko erabiltzen da, bai eta zehazten diren beste helburu batzuetarako ere. Duela hamarkada bat baino gehiago modu esperimentalean hasi zen prozesu hori hobetzen joan da bildutako landare-materiala ahalik eta gehien aprobetxatzeko, bai konpostaren kantitatean, bai kalitatetan.

Udazkeneko hostoak kentzeko eskumena dute hala Bide-garbiketako zerbitzuak nola Taconera eta Media Luna parke historikoez zehazki arduratzen den Lorategi zerbitzuak.

¿Te ha sido útil esta página?