Iruñeko Udalak berretsi egin du kultura-aniztasuna sustatzen eta babesten duen Kulturarteko Hirien Sarearekiko (RECI) atxikimendua

Iruñeko Udalak berretsi egin du kultura-aniztasuna sustatzen eta babesten duen Kulturarteko Hirien Sarearekiko (RECI) atxikimendua
Gaur goizean lankidetza-hitzarmena sinatu dute, joan den martxoan Iruñeak sarearekin bat egin ondoren
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udalak Kulturarteko Hirien Sarearekiko (RECI) atxikimendua berretsi du gaur goizean, Europako Kontseiluak bultzatutako erakunde horrekin kultur aniztasuna sustatu eta babesteko lankidetza hitzarmena ofizialki sinatuta. Joseba Asiron Saez Iruñeko alkateak eta Daniel de Torres RECI sareko zuzendariak martxoan gauzatu zen atxikimendu hori sinatu dute, hirian Kultur Aniztasunaren I. Astea urrian ospatzen ari dela baliatuz ikusgarritasuna eman nahian.

Kulturarteko Hirien Espainiako Sarea (RECI) kulturarteko politika publikoak bultzatzeko konpromisoak batzen dituen hiri eta lurraldeen elkartea da. Kulturarteko hiriek konpromisoa hartzen dute eskubide, betebehar eta aukera sozialen berdintasunaren aldeko politikak sustatzeko; segregazioa eta diskriminazioa prebenitzeko; aniztasuna aitortu eta hari balioa emateko eta pertsonen arteko interakzio positiboa sustatzeko, elkartzen gaituzten alderdietan azpimarra jarriz, gizarte demokratiko bateko herritar garen aldetik. 

RECI 2011n sortu zen, eta Europako Kontseiluak bultzatutako Intercultural Cities (ICC) programari lotuta dago. Gaur egun, estatuko hogei hiri eta lurraldek baino gehiagok osatzen dute. Gaur goizean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez, Iruñeak RECI sareak antolatutako ekintzetan parte hartzeko eta Europako Kontseiluari edo sareari informazioa emateko konpromisoa hartu du, besteak beste. Akordioak urtebeteko indarraldia du, eta urtetik urtera luzatzen ahalko da.

Aurrera doaz Kultur Aniztasunaren I. Asteko jarduerak
Gaur goizeko sinatze-ekitaldiaren ondoren, RECI sareko zuzendariak eta Zaloa Basabe Gutiérrez Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko, Auzoetako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako zinegotzi ordezkariak ‘Hiria, komunitatea eta kultur aniztasuna’ izeneko hitzaldian parte hartuko dute, 11:30ean, Kondestable Civivoxean. Saio hau larunbatera arte luzatuko den Iruñeko Kultur Aniztasunaren I. Astearen barruan antolatutako jardueretako bat da.

Arratsaldean, hori ere Kondestablen, kultur aniztasunari buruzko buloek duten eraginari buruzko hitzaldia izanen da, Rosario Zanabria politologo eta Emakumeen Sare Transnazionaleko presidentearen eskutik. Jarduerek aurrera jarraituko dute ostiralean, honako ekitaldi hauekin: harrera prozesuei buruzko mikrofono irekiko saio bat Kondestablen, kulturarteko artisautza azoka bat Sarasate pasealekuan, Cuecako Munduko Txapelketaren finala Barañaingo Auditorioan eta Goxua´n Salsa taldearen kontzertua O-ko Andre Mariaren plazan.

Kultura Aniztasunaren Astea larunbatean amaituko da, kirola eta musika uztartuko dituen jardunaldi batekin. Arrotxapeko softball-zelaian ate irekien egun bat eginen da, eta erakustaldiko partidak eta txapelketa bat izanen dira. Jarduerei amaiera emateko, 19:00etatik gauerdira, musika, batukada, DJ eta sorpresa ugari izanen dituen Sexu eta Genero Aniztasunaren aldeko Kulturarteko Jaialdia eginen da.

¿Te ha sido útil esta página?