Iruñeko Udalak antolatzen duen Haurrendako Literatur Lehiaketako sariak banatu dira ipuin eta komiki modalitateetan, gaztelaniaz eta euskaraz

Iruñeko Udalak antolatzen duen Haurrendako Literatur Lehiaketako sariak banatu dira ipuin eta komiki modalitateetan, gaztelaniaz eta euskaraz
433 lan aurkeztu dira gaztelaniaz eta 54 euskaraz; ikasleak ikastetxeetan jasotzen ari dira sariak, COVID-19a dela eta

Certamen Literario Infantil

Udala aste honetan banatzen ari da Haurrendako Literatur Lehiaketako sariak; bizitokia edo ikastetxea Iruñean duten 6 eta 14 urte arteko ikasleek eduki dute lehiaketan parte hartzeko aukera. Edizio honetan, guztira, 487 lan jaso dira ipuin eta komiki modalitateetan; horietatik 433, gaztelaniaz, eta 54 euskaraz.

COVID-19aren ondoriozko murrizketengatik ezinezkoa izan da sariak banatzeko ekitaldi tradizionala egitea, non modalitate guztietako irabazleak biltzen baitziren. Pandemiak ere eragina izan du parte-hartzean. % 44 jaitsi da (2019an 864 lan aurkeztu ziren), lehiaketarako deia udaberrian egin baitzen, konfinamendu betean, eta ikastetxeak itxita zeudela. Horregatik, aurtengo deialdiko berritasun nagusia lanak posta elektroniko bidez aurkeztu beharra izan zen.
 

Beste behin ere, lehiaketa ipuin eta komiki modalitateetan banatzen zen, bai gaztelaniaz bai euskaraz. Lehenbizikoan lau kategoria ezarri ziren, ikasmailaren arabera (A kategoria, Lehen Hezkuntzako 1 eta 2. mailetarako; B kategoria, Lehen Hezkuntzako 3 eta 4. mailetarako; C kategoria, Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailetarako, eta D kategoria, Bigarren Hezkuntzako 1 eta 2. mailetarako). Eta beste bi, komikietan (A kategoria, Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailetarako, eta D kategoria, Bigarren Hezkuntzako 1 eta 2. mailetarako).
 

Gaztelaniazko ipuinen modalitatean honako hauek izan dira lehen sarien irabazleak:  Gonzalo Díez Llorens (Larraona ikastetxea), Javier Jiménez Gil (Calasanz ikastetxea), Diego Rodríguez Estrada (Santísimo Sacramento ikastetxea) eta Martina Pozo de Simón (Sagrado Corazón ikastetxea), A, B, C eta D kategorietan, hurrenez hurren. Eta euskaraz, A kategoriatik D kategoriara bitartean, hauek izan dira sarituak: Iker Orzaiz Íñiguez (Amaiur ikastola), Aroa Sánchez Martínez de Lizarrondo (Patxi Larrainzar IP), Inés Cuevas Aparicio (Jaso ikastola) eta Amaiur Tejedor Lasa (Biurdana BHI). Komikien modalitatean, gaztelaniaz, honako hauek izan dira irabazleak: A kategorian, Daniel Jiménez Gil, eta B kategorian, Clara Asensio Muneta, biak ala biak Calasanz ikastetxekoak. Euskaraz, A kategorian irabazlea Uxue Fernández Sagüés (Hegoalde ikastola) izan da, eta B kategorian saria eman gabe geratu da.
 

Gai libreko gaiak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak
 

Parte-hartzaile bakoitzak modalitate bakoitzeko lan bakarra aurkeztu ahal zuen, gai librekoa, euskaraz idatzia, jatorrizkoa eta argitaratu gabea. Lan bera ezin zen bi hizkuntzetan aurkeztu. Horrez gain, aurkeztutako lanek ezin zuten ez bultzatu ez erreproduzitu jarrera diskriminatzaile, xenofobo edo sexistarik, ezta pertsonen duintasunaren eta giza eskubideen kontra doazenak ere.
 

Guztira 8.400 euro banatu dira saritan, eskolako materialeko sortetan. Modalitate desberdinetako lehen sarien irabazleek eskola-material sorta bana eskuratu dute, 200 eurokoa, eta matrikulatuta dauden ikastetxeek beste eskola-material sorta bana, 250 eurokoa, jaso dute. Bigarren eta hirugarren sarietan material sortak egileentzat bakarrik ziren, 150 eta 100 eurokoak, hurrenez hurren.
 

Gaztelaniazko epaimahaiburua Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkaria izan da, eta epaimahaikideak, Lehen zein Bigarren Hezkuntzako Hizkuntza-irakasleak, haur-literaturako aditu bat, komikietan aditu bat eta Udaleko pedagogoa. Euskarazko epaimahaiburua Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkaria izan da, eta epaimahaikideak, Hizkuntzako irakasleak, haur-literaturako aditu bat, komikietan aditu bat eta Udaleko Euskara koordinatzailea.

 

Haurrendako literatur lehiaketa. 2020

Gaztelaniaz

IPUINEN MODALITATEA

  • A KATEGORIA
    • LEHEN SARIA: GONZALO DÍEZ LLORENS. “LA MARAVILLA DE BAILAR Y VOLAR”. CLARET LARRAONA IKASTETXEA
    • BIGARREN SARIA: ANDREA ASIAIN VIZCAY. “LOLA Y SU TRENZA”. LA COMPASIÓN-ESKOLAPIOAK IKASTETXEA
    • HIRUGARREN SARIA: AIMAR BLÁZQUIZ MORENO. “LOS GIGANTES Y LA CURA”. LA COMPASIÓN-ESKOLAPIOAK IKASTETXEA
  • B KATEGORIA
    • LEHEN SARIA: JAVIER JIMÉNEZ GIL. “LA COPA DE VINO, LA REINA”. CALASANZ IKASTETXEA
    • BIGARREN SARIA: CLARA MARSELLÁ EGÜÉS. “EL DUENDE DE LAS LETRAS”. NUESTRA SEÑORA DEL HUERTO IKASTETXEA
    • HIRUGARREN SARIA: SARA ASENSIO PLANILLO. “LA GOTA QUE QUERÍA SER NUBE”. MONJARDÍN LIZEOA IKASTETXEA
  • C KATEGORIA
    • LEHEN SARIA: DIEGO RODRÍGUEZ ESTRADA. “ANÍBAL Y LA MARIONETA OLVIDADA”. SANTÍSIMO SACRAMENTO IKASTETXEA
    • BIGARREN SARIA: AIMAR SÁNCHEZ BALERDI. “UNA TARDE EN EL MUSEO”. CALASANZ IKASTETXEA
    • HIRUGARREN SARIA: ENEKO OSÉS GIL. “JUNTOS VENCEREMOS”. CLARET LARRAONA IKASTETXEA
  • D KATEGORIA
    • LEHEN SARIA: MARTINA POZO DE SIMÓN. “DOBLE CARA”. SAGRADO CORAZÓN IKASTETXEA
    • BIGARREN SARIA: IÑAKI JIMÉNEZ GIL. “DESPEDIDA DE MI ABUELO”. CALASANZ IKASTETXEA
    • HIRUGARREN SARIA: IRATI PÉREZ FUENTETAJA. “CENICIENTA”. IÑAKI OCHOA DE OLZA DBHI

KOMIKIAK:

  • A KATEGORIA
    • LEHEN SARIA: DANIEL JIMÉNEZ GIL. “TRES BURGOS, TRES AMIGOS”. CALASANZ IKASTETXEA
    • BIGARREN SARIA: SARA PAJUELO GÓMEZ. “POTTER HEAD PARA SIEMPRE”. LA COMPASIÓN-ESKOLAPIOAK IKASTETXEA
    • HIRUGARREN SARIA: ASIER MOLINERO CÓZAR. “LA BATALLA SIN FIN”. LA COMPASIÓN-ESKOLAPIOAK IKASTETXEA
  • B KATEGORIA
    • LEHEN SARIA: CLARA ASENSIO MUNETA. “UN VAQYERI EN PAMPLONA”. CALASANZ IKASTETXEA
    • BIGARREN SARIA: NAROA ETXEBERRIA BENIFAYO. “EL PERRO CHINCHE”. OCHOA DE OLZA DBHI
    • HIRUGARREN SARIA: AMAIA BAZÁN DÍAZ DE CERIO. “DEL DESTINO AL AMOR”. JASO IKASTOLA

 

Euskaraz

IPUINEN MODALITATEA

  • A KATEGORIA
    • LEHEN SARIA: IKER ORZAIZ ÍÑIGUEZ. “KANGURO TXIKIA”. AMAIUR IKASTOLA
    • BIGARREN SARIA: NEREA OROZCO AMATRIAIN. “SORGIÑAREN ERRATZA”. AMAIUR IKASTOLA
    • HIRUGARREN SARIA: IÑIGO IRIBARREN IDIAZABAL. “IKASTAROKO FUTBOL PARTIDU DIBERTIGARRIENA”. JASO IKASTOLA
  • B KATEGORIA
    • LEHEN SARIA: AROA SÁNCHEZ MARTÍNEZ DE LIZARRONDO. “NIRE IRAKASLEA SORGINA DA”. PATXI LARRAINZAR IP
    • BIGARREN SARIA: JULIA CUEVAS APARICIO. “ABENTURA BAT ITSASOAN”. JASO IKASTOLA
    • HIRUGARREN SARIA: EIDER ISABA TORRECILLA. “MARTINA, ARKAITZ ETA AMAIAREN ABENTURA”. HEGOALDE IKASTOLA
  • C KATEGORIA
    • LEHEN SARIA: INÉS CUEVAS APARICIO. “LAGUN IMAJINARIO BATEN EGUNEROKOA”. JASO IKASTOLA
    • BIGARREN SARIA: ANER ARRAIZA SALAZAR. “NIRE HAURTZAROA JUDUTAR KANPAMENDUAN”. JASO IKASTOLA
    • HIRUGARREN SARIA: ENMA NAVARRO MOLINA. “BIDAIA”. JASO IKASTOLA
  • D KATEGORIA
    • LEHEN SARIA: AMAIUR TEJEDOR LASA. “NI NAIZ”. BIURDANA BHI.
    • BIGARREN SARIA: EDURNE PASCUAL UHARTE. “OSPEAREN PASEALEKUA”. JASO IKASTOLA
    • HIRUGARREN SARIA: EMAN GABE

KOMIKIAK:

  • A KATEGORIA
    • LEHEN SARIA: UXUE FERNÁNDEZ SAGÜÉS. “APOSTUA KOMUNEAN”. HEGOALDE IKASTOLA
    • BIGARREN SARIA: JESÚS YONG LADRÓN ARANA. “AMETSETAN”. HEGOALDE IKASTOLA
    • HIRUGARREN SARIA: AINHOA FLAMARIQUE URBINA. “LOREEN BABESA”. HEGOALDE IKASTOLA
  • B KATEGORIA
    • LEHEN SARIA: EMAN GABE
    • BIGARREN SARIA: EMAN GABE
    • HIRUGARREN SARIA: EMAN GABE
¿Te ha sido útil esta página?