Iruñeko Udalak antolatutako Ikaskuntza-zerbitzuko proiektuen lehiaketaren bigarren ediziorako deia egin da

Iruñeko Udalak antolatutako Ikaskuntza-zerbitzuko proiektuen lehiaketaren bigarren ediziorako deia egin da
Proiektuak aurkezteko epea azaroaren 11n amaituko da; lehiaketa ikastetxeei eta irabazi asmorik gabeko elkarteei zuzenduta dago
educacion


Azaroaren 11 amaituko da epea ikastetxeek eta irabazi asmorik gabeko elkarteek ikaskuntza-zerbitzuko proiektuak aurkezteko. Iruñeko Udalak berriz ere deitu du lehiaketa horren edizio berri bat, zeinak ikusarazi nahi baitu ikastetxeen eta tokiko entitateetan gizalegezko konpromiso solidarioa, komunitateko eragile guztien gizarte-kohesioa eta parte-hartzea indartzeko, tokiko bizi-baldintzak hobetze aldera. 

Lehiaketaren xedea da ikaskuntza-zerbitzuko hezkuntza-proiektuak sortu eta abiaraztea Iruñeko ikastetxe publiko eta itunduetan eta irabazi-asmorik gabeko entitateetan, etapa bakoitzeko curriculumean oinarritutako ikaskuntza-prozesuak eta ikasleek tokiko komunitateari zerbitzua ematekoak uztartzen dituen metodologia didaktiko gisa. Proiektuak aurkeztu daitezke Udaleko Erregistro Orokorrean, erregistro osagarrietan edo araudian jasotako beste batzuetan edo, telematikoki, Udalaren Sede Elektronikoan. Deialdiaren oinarriak urriaren 27ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean kontsultatu daitezke. 

Oinarrietan lau modalitate jasotzen dira, hezkuntza-mailaren arabera: 1. modalitatea Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako proiektuetarako da ; 2. modalitatea DBH eta Batxilergokoetarako; 3. modalitatea Lanbide Heziketako eta arte ikaskuntza arautuetako zentroetako proiektuetarako, eta 4. modalitatea nortasun juridikoa duten irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteen proiektuetarako, baldin eta entitate edo elkarte horiek beren helburuen artean badute hezkuntza izaerako proiektuak egitea eta hori estatutuetan jasota badute. Modalitate bakoitzeko bi sari banatuko dira, 1.500 eta 1.000 eurokoak hurrenez hurren, saritutako proiektuaren garapenean inbertitu beharko direnak.

Proiektuak eta balorazio irizpideak
Aurkeztutako proiektuek jatorrizkoak izan beharko dute, eta 2022-2023ko ikasturtean abiarazteko sortuak eta diseinatuak, ikaskuntza-zerbitzuko metodologiarekin bat. Gaztelaniaz zein euskaraz aurkezten ahalko dira. Parte hartzen duen ikastetxe edo entitate bakoitzak ikaskuntza-zerbitzuko proiektu bakarra aurkezten ahalko du hezkuntza-etapa bakoitzeko, salbu eta Lanbide Heziketako zentroek, horiek prestakuntza-ziklo bakoitzeko proiektu bat aurkezten ahalko baitute. Proiektuak aurkezten dituzten entitate edo elkarteek egiaztatu beharko dute gutxienez ikastetxe batek parte hartzen duela, parte-hartze hori onartzen duela esaten duen agiri baten bidez.

Epaimahaiak aurkezten diren proiektuak honako ebaluazio irizpideen arabera baloratuko ditu: curriculumeko ikaskuntza eta ematekoa den zerbitzuaren arteko lotura; praktikaren tamaina (engaiatutako ikasle-kopurua); zerbitzu-proiektuak hirian dituen garrantzia eta eragina, eta sareko lana ikastetxe eta tokiko gizarte-entitateen artean. Halaber, baloratuko da, ikasleen parte-hartze aktiboa, gogoeta eta pentsamendu kritikoa bultzatzen duten ekintzak, gizartean bazterturik gelditzeko arriskuan dauden herritarrei zuzendutako proiektuak edo giza eskubideak eta haurren eskubideak babestu eta hedatzeko proiektuak izatea.

¿Te ha sido útil esta página?