
Gaur jarriko dira salgai Iruñeko Udalak antolatutako “Gau bat Txaikovskirekin” kontzertu antzezturako sarrerak, Iruñeko Sinfonietta orkestrarekin, Xabier Oteiza eta Pablo del Mundillo aktore nafarren antzezpenarekin eta haurrendako antzerki-talde baten parte-hartzearekin. Saioa urtarrilaren 21ean izanen da Baluarte Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditoriumean, 19:30ean.
Kontzertuak Piotr Ilich Txaikovski konpositore errusiarraren ‘Intxaur-hauskailua’ eta ‘Zisneen aintzira’ obren musika aurkeztuko du, Caroline Collierren zuzendaritzapean eta Galina Rodriguez dantzariaren koreografiarekin. Proposamenak modu originalean aurkeztu nahi ditu partitura ezagun klasiko hauek eta diziplina ezberdinetako ikusleak erakarri, bereziki familiak.
Sarrerak badaude salgai, 13 euroan, Baluarteko leihatilan eta on line ere eskura daitezke auditoriumaren webgunean.