Iruñeko Udalak amaitu ditu Kale Nagusiko erakinaren birgaitze-lanak, non teknologia eta ingurumenari buruzko coliving proiektu bat egonen baita

Iruñeko Udalak amaitu ditu Kale Nagusiko erakinaren birgaitze-lanak, non teknologia eta ingurumenari buruzko coliving proiektu bat egonen baita
Gerentziak, Hirigintza Batzordeak eta PCHren kontseiluak eraikina bisitatu dute, egokitzapen-lanak otsail amaieran bukatu ostean
Irudia
Irudia
Irudia



Iruñeko Udalak Kale Nagusiko 59ko eraikina birgaitzeko lanak amaitu ditu, hirian coliving proiektu baterako eraikin bihurtzeko Pamplona Centro Histórico – Iruña Biziberritzen udal elkarteari emandako aginduaren bidez. Lanak joan den irailean hasi ziren, eta asmoa eraikina honela egokitzea zen: goiko solairuak bizitegi-erabilerara bideratzea, horretarako 2., 3. eta 4. solairuetan 11 apartamentu eginez, eta 5.ean gune komunendako tokia eginez, etxebizitzei laguntza emateko; eta beheko solairuan zein 1.ean lanerako gune komunak egotea. Gaur goizean, Hirigintza Gerentziak eta Batzordeak eta PCHren kontseiluak eraikina bisitatu dute. Daniel Fernández de León eta Idoia Uriarte Martínez arkitektoek proiektatu dute eta Erki Construcción Sostenible SL-k gauzatu. Esku-hartzea 2020ko otsail amaieran bukatu zen.
 

Eraikinaren barnean ekintzailetzarako coliving programa bat ezartzea aurreikusita dago, proiektu teknologikoei eta ingurumenarekin lotutakoei ekite aldera. Osasun-krisiak ezarritako segurtasun-neurriak amaitu ondoren, Iruñeko Udalak deialdi publikoa eginen du, eraikinean garatu daitezkeen proiektu indibidualak hautatzeko. Colivingak 11 ekintzaile har ditzake gehienez.
 

PCHren Administrazio Kontseiluak birgaitze-lanetako esku-hartzearen azken egiaztapena onetsi du, guztira, 407.101 euroan. Kale Nagusiko 59ko blokean, aurretik, PCHren bulegoak eta Etxebizitza Bulegoa egon ziren, lehen bi solairuetan. Eraikinaren fatxada, estalkia eta eskailera-kaxa birgaituta zeuden, baina eraikinaren gainerako espazioak ez ziren erabiltzen.
 

Bizikidetzan oinarritutako klusterra
 

Eraikinak, orotara, 645,38 m2 ditu erabilgarri (891 m2 eraikiak), sei solairutan banatuta. Behekoa ekintzailetza-jarduerara estuen lotuta dagoen jarduerara bideratzeko diseinatuta dago, eta komuna eta biltegi txiki bat ere badaude. Lehenengoan, lan-esparrura lotuta baita ere, bi espazio zabal sortu dira, hainbat erabileratarako (bilerak, ikasgelak, etab.), eta biltegia eta komunak.
 

Bizitegi-eremua hurrengo hiru solairuen artean banatuta dago. 2. eta 3. solairuetan launa logela daude, bakoitza 20 m2 ingurukoa; 4.ean hiru logela daude bakarrik, horietako batek tamaina bikoitza baitu, irisgarritasun irizpideetara egokituta dagoelako. Logela horiek miniapartamentuak bezalakoak dira; hortaz, altzariz hornituak emanen dira, eta klimatizazioa eta banako bainugela bat dituzte. Egoitzako gela komunak 5. solairuan daude: sukaldea eta egongela-jantokia, 47 m2-koak, eta irakurketa- eta ikasketa-gela. Sukaldea, garbitegia, aisialdi-guneak eta ikus-entzunezko baliabideak erabiltzaile guztiek partekatuko dituzte.

¿Te ha sido útil esta página?