Iruñeko Udalak abisu-sistema bat ezarri du 2020ko sanferminetako kartela aukeratzeko lehiaketan parte hartzeko epea hasi dela iragartzeko

Iruñeko Udalak abisu-sistema bat ezarri du 2020ko sanferminetako kartela aukeratzeko lehiaketan parte hartzeko epea hasi dela iragartzeko
Horretarako, www.pamplonaescultura.es webgunearen hasierako orrialdean sartu eta helbide elektroniko bat erregistratu behar da
cartel sanfermin 2019

Agerikoa da dagoeneko, www.pamplonaescultura.es webgunean ikus daitekeenez, 2020ko Sanferminetako Kartel Lehiaketan izena emateko prozesua digitalizatzen hasi dela. Uneotan, Iruñeko Udaleko kulturako webguneko hasiera-orritik eta berariazko banner baten bidez, lehiaketara jatorrizko lanak aurkeztu nahi dituztenek harremanetarako helbide elektroniko bat ematen ahalko dute, eta sistema batek helbide horretara bidaliko die abisu bat, lehiaketan parte hartzeko epea ofizialki hasi eta parte-hartzeko formularioa gaitzen denean.
 

Aurtengo oinarrietan dago ezarrita 2020ko sanferminetako irudia sortu nahi dutenek hautagaitza on line bakarrik aurkeztu behar dutela. Horretarako, formulario bat erabili beharko da, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez eskuragarri egonen dena, eta horri erantsi, bereizmen txikiko jpg fitxategian, jatorrizko kartelaren diseinua.
 

Horixe da prozedurako berritasunetako bat, baina badaude ere beste berritasun batzuk: esparru materialean, Udalak beretzat gordetzen du aurkeztutako jatorrizkoetako akats ortotipografikoak zuzentzeko aukera, eta prozedurari dagokionez, helbide elektroniko bidezko sistema bat ezarri da parte-hartzea digitalki baliozkotzeko.