Iruñeko Udalak 97.000 euro bideratuko ditu Lezkairuko futbol-zelaiko harmailak estaltzera

Iruñeko Udalak 97.000 euro bideratuko ditu Lezkairuko futbol-zelaiko harmailak estaltzera
33 metro lineal estaltzeko lanak kontratazio-espedientea onetsi da

Iruñeko Udalak 96.947,95 euro bideratuko ditu, guztira, Lezkairuko futbol-zelaiko harmailak estaltzeko lanetara. Joan den asteazkeneko Tokiko Gobernu Batzarrak 33 metro lineal estaltzea ahalbidetuko dituzten lanak kontratatzeko espedientea onetsi zuen. Espedientea Kontratazio Atarian argitaratuko da, eta horren ondoren eskaintzak aurkezteko 20 egun naturaleko epea irekiko da. Aurreikusita dago lanak uztailaren 1etik aurrera hastea.

Futbol-zelaia Eguesibar kalean dago, eta harmailetarako estalkia zelaiaren ipar-ekialdean jarriko da. Lanak 2011an jada idatzita zegoen proiektuarekin bat egingo dira, non harmailak estaltzeko baldintza formalak eta funtzionalak ezartzen baitziren, etorkizuneko kirolgunearen diseinua bateratzeko asmoz. 

Horiek horrela, “L” itxurako mentsula-egitura nagusi bat proposatzen da, badagoen hormigoizko horman ainguratuko diren altzairuzko profil angeluzuzenez. Portxearen altuera librea 2,90 metrokoa izango da, hormaren goiko aldetik; horrela, gerora Lezkairuko Kirol Hirirako aurreikusitako portxea jarri ahalko da jarraian. Estalkia metro bateko lodierakoa izango da. Guztira, estalkiak 637 m2-ko azalera babestuko du. 

Kontratua esleitzeko, eskaintza ekonomikoa eta proposamen teknikoa hartuko dira aintzat, gehienez 55 eta 30 puntuz hurrenez hurren. Halaber, beste 10 puntu emango dira, gehienez, ingurumen-irizpideekin bat; eta 5 puntu, gizarte-irizpideekin bat. 

¿Te ha sido útil esta página?