Iruñeko Udalak 64 korrespontsal berriemaileek 2025-2026ko ikasturtean egindako lana aitortu du

Iruñeko Udalak 64 korrespontsal berriemaileek 2025-2026ko ikasturtean egindako lana aitortu du
Ekitaldia Gaztediaren Etxean egin da eta berriemaileek egiaztapen-diploma bat eta 300 euroko diru-zuzkidura jaso dute




Iruñeko Udalaren 64 korrespontsal berriemaileei bekak eta diplomak emateko ekitaldia gaur goizean egin da Gaztediaren Etxean, eta bertan honako hauek parte hartu dute: Garbiñe Bueno Zabalza lehen alkateordeak, Mikel Armendariz Barnechea, Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zinegotzi ordezkariak eta Udalbatzako beste kide batzuek. Korrespontsal berriemaileak 2025-2026ko ikasturtean aritu dira lanean, 32 zentro eta entitatetan.  Hala, ekitaldi horren bidez, berriemaileen lana balioan jarri nahi izan da: 1996-1997ko ikasturtean hasi ziren lanean, interesekoa den edozein informazio Iruñeko gazteei helarazteko xedez, eta hala, berrien hartzaile ziren horiek dibulgatzaile bihurtu ziren. 

Iruñeko Udalaren Korrespontsal Berriemaileen programak 30 urte bete ditu aurten, eta, horren harira, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren GazteOn Gunea saria jaso du apirilean, azken hiru hamarkadetan gazteen parte-hartzea eta ahalduntzea sustatzen egindako lanagatik.

Honetan oinarritzen da egitasmoa: ikastetxe edo gazte-entitate bakoitzak bi gazte hautatzen ditu ikaskideei informazioaren berri emateko, eta Gaztediaren Etxeko Gazteendako Informazio Bulegoak koordinatzen du guztia. Horretarako, lan hauek egiten dituzte, besteak beste: informazio-panelak eguneratzea, zalantza eta kontsultei pertsonalki arreta ematea eta informazio-gune birtual bat kudeatzea. Horrekin batera, Bertatik bertara ekimenean parte hartzen dute, hiriko baliabide eta azpiegiturak bertatik bertara ezagutzeko, eta, hala, preskriptore eta sustatzaile bihurtzen dira beste pertsona batzuek gune horiek bisitatu eta erabil ditzaten. 

Pertsona horiek baldintza jakin batzuk betetzen dituzte, eta 300 euroko beka jasotzen dute lan horiez arduratzeko; zenbateko hori gaur jaso dute, baita egiaztapen-diploma bat ere, udal-ordezkarien eskutik. 

Oro har korrespontsal guztiei aitortza egiteaz gain, beste sari bat jaso dute berriemaile-lanak hoberen egin dituztenek: NUPeko Zientzia Juridikoko fakultateko Adrián Marcos Fernández eta Saioa Olagüe Andueza izan dira sarituak, haien zentroan berriemaile-lanak martxan jartzen eta iraunarazten egindako lanagatik eta izandako jarraitutasun eta konpromisoagatik. Biek ala biek beste 150 euro jaso dituzte. 

Zentro saridunak 
Programari babes eta laguntza handiena eman dioten zentroek ere aitorpen instituzionala izan dute, berriemaile-lanetan erakutsitako konpromisoagatik. Aurtengo edizioan, Down Sindromearen Nafarroako Elkartea izan da saritua: 300 euro jaso ditu, liburuak eta eskola-materiala erosteko. Eskainitako material eta denboragatik eta berriemaile-lanak sustatzeagatik jaso du saria. 

Gainera, lau hezkuntza-erakunde hauek accesita jaso dute: Navarro Villoslada BHI, FEC Vedruna ikastetxea, El Molino zentro okupazionala eta Santa Teresa de Jesús ikastetxea. Guztiek 150 euroko txartel bat jaso dute, eskola-materiala erosteko, egindako jarraipen eta lankidetzagatik eta ikasturte honetan korrespontsal berriemaileei emandako baliabideengatik.

 

2025-2026ko korrespontsal berriemaileak

 

Izena

Zentroa

Mario Alonso ArenazaDown Sindromearen Nafarroako elkartea
Iñigo Manuel Erroz Ferrer
Saioa Prieto SenosiáinNuestra Señora del Huerto ikastetxea
Ángela Ursua Sesma
María Victoria Furlan NodaEl Molino HBI
Iker Martín Murillo
Iñaki Aquerreta ErasoCuatrovientos II (BLH)
Hiba Boutaleb Zeroual
Leire Cuesta VidaurreHezitzaile Eskola II
Alejandra Martínez Jiménez
Xabier Bueno FlamariqueVirgen del Camino IIP
Markel Montenegro Erviti
Yeshenia Martínez JiménezMaría Ana Sanz ikastetxe integratua
Cristian Mezquiriz Toledo
Miguel Castillo BlancoEl Molino zentro okupazionala
Daniel Muñoz Carrasco
Maitane Mendoza HurtadoCalasanz ikastetxea (Eskolapioak)
Jia Jia Zhang
Nayeli Casilla CrespoClaret Larraona ikastetxea
Nerea Minondo Salazar
Alejandra Luparelli CorbachoMiravalles El Redín ikastetxea
Constanza Riveros Sireix
Silvia Arrondo ApesteguíaFEC Vedruna ikastetxea
Casandra Brinzei
Iker Gironés OrduñaLa Compasión Escolapios ikastetxea
Lukas Rey Muñoz
Iñigo Unai Espinoza CampoverdeSanta Catalina Labouré ikastetxea
Iker Edgar Martínez Ballesteros
Julia Cuesta VidaurreSanta Teresa de Jesús ikastetxea (Escuela Teresiana Fundazioa)
Beatriz Oiza Rubio
Iñaki Berrueta CirizaSantísimo Sacramento ikastetxea
Javier Berrueta Ciriza
Aroa Coupeau BraveSanto Tomás ikastetxea (Ama Domingotarrak)
Leire Mauleon Vinco
Iñaki Domench NoainSan Cernin Hezkuntzako Kooperatiba
Paula García Marco
Ekhiñe Aroz AncízarJosé María Iribarren HHOIP
Beronika Echeverría Suescun
Daniela Ávila GarcésArte Eskola (LHB)
Raúl Saavedra Mariño
Uxue Areta MontielNafarroako Eskola Politeknikoa (LH)
Candela Michi Gorricho
Ana Blanco GoñiSagrado Corazón ikastetxea (Sofía Barat hezkuntza-fundazioa)
Julia Pérez Lánderer
Elena Isabel Barraza VásquezJesuitinas Hezkuntza Fundazioa
Sandra Vicuña Elorz
Blessing Elohosa Paul IzekorElkarte fundazioa
Sandy Varpin Vargas Vasquez
Maika Rafaela Ontaneda CalleBasoko BHI
Anne Sayoa Soto Zhunaula
Edurne HuangNavarro Villoslada BHI
Maialen Pérez Álvarez
Amaia Ochoa ZufíaPadre Moret-Irubide BHI
Iñigo Asensio Martínez
Salamat Jibril YakubuPlaza de la Cruz BHI
Natalia Reyes Pérez
Liam Goñi AnguasFrancisco de Jaso Ikastola
Ane Goñi Rodríguez
Elena Castrillo SanzLiceo Monjardín
Natalia Ciriaco Lacunza
Andrea Alfaro LarretaCamplus ikasle-egoitza
Alejandra Miranda Malo
Adrián Marcos FernándezNUPeko Zientzia Juridikoen fakultatea
Saioa Olagüe Andueza

 

 

¿Te ha sido útil esta página?