
Iruñeko Udalak nortasun juridiko propioa duten eta kulturaren sustapenaren eta hedapenaren alde lan egiten duten eta hirian jarduerak programatzen eta/edo egiten dituzten industria kultural, artistiko edo sortzaileendako dirulaguntzen deialdia ebatzi du. Hamar entitateren artean banatu dute 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egindako kultura- eta arte-jarduerak finantzatzeko deialdiaren 60.000 euroko zuzkidura.
Jarduera horiek honako hauetan gauzatu dira: jaialdiak, errezitaldiak, zikloak, topaketak eta/edo arte eszenikoetako lehiaketak; musika-zikloak eta/edo topaketak; jardunaldiak eta lantegiak; jaialdiak eta hitzaldi-zikloak, ikus-entzunezko proiekzioak eta zineforuma; hiriko ondare historiko, material eta immaterialaren kontserbazioa eta zabalkundea sustatzen duten ikerketa-proiektuak, esku-hartzeak edo kultur hedapeneko proiektuak; liburuak, irakurketa eta literatura sustatzeko jarduerak, edozein espezialitate eta euskarritan; eta kultura- eta arte-izaerakotzat hartzen ahal den beste edozein jarduera.
Deialdiaren helburua da kultura- eta arte-proiektu eta -ekimenen garapena erraztea, tokiko kulturaren sorkuntza, ekoizpena, dibulgazioa, kontserbazioa eta kudeaketa, adierazpen askea eta aniztasuna, herritarrei hurbiltzea, kultura-langileen profesionalizazioa, artistak eta kultura-eragileak kudeatzeko eta proiektatzeko jardunbide egokiak sustatuz. Era berean, proiektu horiek bultzatzen dituzten pertsonen eta erakundeen kudeaketa-egiturei eustea sustatzen da, kulturaren ekonomia garatzen lagunduz.
Diruz lagundutako entitate eta proiektuek 4.000 eta 8.049 euro arteko laguntza jaso dute. 20.000 euroko edo gehiagoko aurrekontua zuten proiektuek 10.000 euro jasotzen ahal zituzten gehienez ere, eta 20.000 eurotik beherako aurrekontua zuten proiektuek, berriz, 5.000 euro.
KULTURA- ETA ARTE-INDUSTRIETARAKO DIRULAGUNTZAK. 2023
| Archanco Mancho, Miguel | 4.251,00 € |
| Delta Arte y Movimiento SL | 7.099,00 € |
| Irubil 2012 S.L. | 8.049,00 € |
| Irufest Producciones S.L. | 5.716,00 € |
| Molina Lapeña, Lara (Asociación Keinu Plataforma Arte Situado) | 6.014,00 € |
| Oria Rubio Blanca y Zapater López Juan | 4.000,00 € |
| Producciones Maestras Compañía Teatral SL. | 5.888,00 € |
| Sacristán Terradillos Helios y Usatorre Iglesias Andrés | 6.421,00 € |
| Senosiain Sanchez, Virginia | 6.647,00 € |
| Tdiferencia S.Cooperativa | 5.915,00 € |