Iruñeko Udalak 30.000 euro jarriko ditu ‘Silvia Fernández Viguera’ Emakumeen dokumentazio-zentroan eta liburutegian mantentze-lanak egiteko

Iruñeko Udalak 30.000 euro jarriko ditu ‘Silvia Fernández Viguera’ Emakumeen dokumentazio-zentroan eta liburutegian mantentze-lanak egiteko
IPES Fundazioarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenak bultzatzen du berdintasunean, feminismoan eta emakumeen historian espezializatutako zentroa
Irudia
Irudia
Irudia

Zaloa Basabe Gutiérrez Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko, Auzoetako eta Kultur Aniztasuneko zinegotzi ordezkariak eta Julia Munárriz Gómara IPES Fundazioko lehendakariak sinatu dute lankidetza-hitzarmena ‘Silvia Fernández Viguera’ Emakumeen dokumentazio-zentroaren eta liburutegiaren mantentze-lanak, funtzionamendua eta garapena bermatzeko. Hitzarmenaren bitartez bideratzen da Iruñeko Udalak aurtengo aurrekontuaren bitartez ematen dion 30.000 euroko dirulaguntza izenduna.

Emakumeen Etxean dago ‘Silvia Fernández Viguera’ Emakumeen dokumentazio-zentroa eta liburutegia: doako zerbitzu irekia eskaintzen du, interesdunek prestakuntza jaso dezaten berdintasunean, feminismoan, emakumeen historian eta emakumeek kulturari eta literaturari egin dieten ekarpenetan. Pentsamendu feministari eta genero-ikuspegiari buruzko informazioa eskaintzen duen zentro bakarra da Nafarroan, eta konpromiso argia du pentsamendu eta teoria feministen hedapenarekin, bai eta ikerketa, teoria eta proposamen berriei buruzko hausnarketarekin eta aurrerapenekin ere. Zentroa astelehenetik ostegunera dago zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara.

Kontsultetarako aretoa eta irakurketa-gela barne hartzen ditu zentroak, eta bertan funtsak eskuratu eta mailegu-sistema erabiltzen ahal da. Horrez gain, liburutegi digital bat dago bertan, testu osoko agiriak kontsultatu eta deskargatzeko. Dokumentu-funtsak emakumeak, generoa eta feminismoa jorratzen ditu, eta hogei bat arlotan antolatuta dago. Besteak beste, monografiak, aldizkariak, agiriak, ikus-entzuneko materiala, CD-ak, DVD-ak, liburuxkak eta kartelak daude bertan. Soilik emakumeek idatzitako eleberriak, poesiak eta komikiak barne hartzen ditu.

‘Silvia Fernández Viguera’ zentroa Espainiako Emakumeen Dokumentazio Zentroen eta Liburutegien Sarearen parte da, eta aholkularitza espezializatua eta bilerak egiteko, eztabaidarako eta hausnarketarako gunea eskaintzen ditu. Jarduera horiek osatzeko, bisita gidatuak eskaintzen dizkie ikastetxe, talde, elkarte eta erakundeei, bai eta mailegu-zerbitzua ere; liburuen eta ikerketen aurkezpenak, eta aurrez aurreko erakusketak eta erakusketa birtualak ere egiten dira, zentroko gaiak eta materialak zabaltzeko.

¿Te ha sido útil esta página?