Parte hartu nahi duten gazteek otsailaren 12ra arteko epea dute Udalaren sei lantegi-eskoletako hautaketa-prozesuan izena emateko 2024/2025 ediziorako. Iruñeko Udalak 102 ikaspostuak betetzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko epea zabaltzea erabaki du, honako espezialitate hauetan: Eraikuntzako igeltserotza, Hargintza eta Biltegiaren kudeaketa, Zur-arotzeria eta Eraikinen mantentze-lanak eta igeltsu ijeztuzko plaka-sistemen muntaketa, Basogintza eta Lorezaintza, eta Soldadura. Egun horretatik aurrera izena ematen dutenak itxaron-zerrendan geldituko dira.
Eskola bakoitzak 17 ikaspostu ditu eta lanbide batean gaikuntza eskaintzeko diseinatuta daude, lehen egunetik ordainduta, 16 eta 29 urte bitarteko gazte langabeendako. Ikasposturen bat erdiesten dutenek 20 hilabetez prestakuntza teorikoa eta praktikoa jasoko dute, azken hori ‘Gizarte Ekintza’ delakoaren bidez. Epe horretan eskoletako ikasleek beren eremuko lanak eginen dituzte hiriko beharrei erantzuteko. Eskolek 2024ko martxoaren 1ean abiatuko dute ikasturtea, 2025eko urriaren 31 arte, eta ikasleek prestakuntzan parte hartu dutela egiaztatuko duen profesionaltasun-ziurtagiri ofiziala jasoko dute, haien enplegagarritasun profila handituko duena.
Aurten ahalegin berezia egiten ari da hautaketa-sisteman Iruñeko Udalaren Lantegi Eskoletan emakumeak sar daitezen. Oraingoz 58 emakumek eman dute izena, nahiz eta maskulinizatuagoak diren lanbideetan gutxiago dauden: Eraikuntzako igeltserotza eta Eraikinetako mantentze-lanak eta igeltsu ijeztuko plaka-sistemen muntaketa.
Bi hilabete iraunen duen lehen etapan, ikasleek9 euroko beka jasoko dute bertaratzen diren egun bakoitzeko. Ordutik aurrera, 819 euro gordin jasoko dute lehen urtean, eta 945 euro gordin hilean bigarren urtean (kontratu-urte bakoitzeko aparteko ordainsarien parte proportzionala barne), bigarren epe horretan, prestakuntza-kontratu baten bidez.
Hautaketa prozesuan sartu nahi dutenek online eman behar dute izena, Nafarroako Gobernuaren enplegurako webgunearen bidez, edo, aurrez aurre, hitzordua eskatuz empleocitaprevia.navarra.es estekaren bidez. Iruñeko Udalaren Lantegi Eskolak Nafarroako Gobernuarekin batera finantzatzen dira Nafar Lansareren bitartez.
IRUÑEKO LANTEGI ESKOLETAKO PRESTAKUNTZA-IKASTAROAK
- 16 eta 29 urte bitarteko gazteendako
- Ikaspostuak: 17 eskola bakoitzeko
- Iraupena: 2024ko martxoaren 1etik 2025eko urriaren 31ra (20 hilabete)
- Izen-emateak: otsailaren 2ra arte
LANDABEN PRESTAKUNTZA ZENTROA
Hargintza eta Biltegiaren kudeaketa
- Landabengo industrialdea A kalea, zk.g. Tel.: 948420786
- Prestakuntza orduak: 792
- Hautapen-prozesua: elkarrizketa pertsonala, lau pertsonari gehienez ikaspostu bakoitzeko. Izen-emate kopuruaren arabera, maila eta/edo eskuzko trebetasuneko probak egiten ahalko dira.
- 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiria
Zur-arotzeria

Eraikuntzako igeltserotza

Eraikinetako mantentze-lanak eta igeltsu ijeztuko plaka-sistemen muntaketa
- Landabengo industrialdea A kalea, zk.g. Tel.: 948420786
- Prestakuntza orduak: 792
- Hautapen-prozesua: elkarrizketa pertsonala, lau pertsonari gehienez ikaspostu bakoitzeko. Izen-emate kopuruaren arabera, maila eta/edo eskuzko trebetasuneko probak egiten ahalko dira.
- 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiria
MAITEMINDUEN PASEALEKUA
Soldadura
- Maiteminduen pasealekua 37. Tel.: 948315434
- Prestakuntza orduak: 735
- Hautapen-prozesua: elkarrizketa pertsonala eta maila neurtzeko proba
- 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiria
ARANTZADI PRESTAKUNTZA ZENTROA
Basogintza eta Lorezaintza
- Arantzadiko Inguruneko k. zk. g. Tel.: 948420790
- Prestakuntza orduak: 700
- Hautapen-prozesua: gaztelaniaren ezagutza-mailari, oinarrizko kalkuluari eta hizkuntzari buruzko proba, eta/edo elkarrizketa pertsonala
- 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiria