Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean onetsi du 2023ko berritze Lan Eskaintza Publikoa, 81 lanpostu barne hartzen dituena. Lanpostu ugarienak Udaltzaingokoak dira, 10 agente- eta 7 inspektoreorde-lanposturekin; horien atzetik doaz Gizarte Ongizateko programakoak, bost arduradun lanposturekin, eta funtzionamenduko langileen bostak.
Eskaintzan sartzen dira halaber, soziologoendako bi lanpostu, albaitariendako bi, Gizarte-laneko erdi-mailako tituludunendako bi lanpostu osagarridun, langileriako administrari-ofizialendako bi lanpostu eta hiri-kontserbazioko arduradunendako beste bi.
Gainontzeko lanpostuak banakakoak dira eta, besteak beste, honako hauek eskaintzen dira: arkitektoa, aparejadorea, euskara-itzultzailea, artxiboko goi-mailako teknikaria, medikua, lan-erizaintzako teknikaria, partaidetzako teknikaria, gizarteratzeko teknikaria, gizarte-langilea, mantentze-lanetako arduraduna, ehorzle-laguntzailea eta zoonosi-laguntzailea.
Berritze LEPaz gain, Udalak, 50 lanpostuko Lan Eskaintza Publiko osagarri bat onetsi du salbuespenez, 2023 urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20. artikuluak horretarako baimena ematen baitu, enplegu publikoan egiturazko lanpostuen behin-behinekotasuna % 8a baino txikiagoa izan dadin. Horien artean, administrazio langileendako lanpostuek –ofizialak eta laguntzaileak– ( guztira 36 lanpostu) osatzen dute multzorik handiena, eta hurrena, familia-langileek, hamar lanposturekin. Horiez gain, hiri kontserbaziorako industria ingeniari teknikoaren lanpostu bat, hilerriko arduradunen bi lanpostu eta inspektore/laguntzaile lanpostu bat ere eskaintzen dira.
2023rako Lan Eskaintza Publikoa osatzen duten 131 lanpostuak hutsik dauden lanpostuak dira. Lan Eskaintza Publikoa baliozkoa izan dadin, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
2023RAKO LAN ESKAINTZA PUBLIKOA. 131 LANPOSTU
• Berritze LEPa 81 lanpostu:
o 1 Osoko Bilkurako idazkari
o 1 Arkitekto
o 1 Artxiboko goi-mailako teknikari
o 1 Pedagogian lizentziadun
o 2 Soziologo
o 1 Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako gradudun
o 1 Euskara itzultzaile
o 1 Ekonomia, finantza eta aurrekontu kudeaketako arduradun
o 2 Albaitari
o 1 Goi-mailako tituludun, Segurtasun-teknikari
o 1 Lan-medikuntzako mediku espezialista
o 1 Ingurumeneko goi-mailako tituludun
o 1 Euskara-zerbitzuburu
o 1 Arkitekto kudeatzaile (urbanizazioak)
o 1 Albaitari kudeatzaile
o 7 Udaltzaingoko inspektoreorde
o 1 Garapenaren aldeko lankidetzako teknikari
o 1 Erdi-mailako tituludun (lorategiak)
o 1 Gizarte-laneko erdi-mailako tituludun osagarriduna
o 2 Gizarte-laneko erdi-mailako tituludun osagarriduna
o 1 Arte eta lanbideetako irakasle
o 1 Katastroko arduradun
o 1 Errenta eta gainbalioko arduradun
o 1 Laneko arriskuen prebentzioko teknikari
o 1 Aparejadore/hiria birgaitzeko bulegoko arduradun
o 5 Gizarte Ongizateko programaren arduradun
o 1 Gizarte Ongizateko zentroen arduradun
o 1 Artxiboko teknikari, erdi-mailako tituluduna
o 1 Partaidetzako teknikari
o 1 Komunitate-teknikari
o 1 Adinekoekin gizarte esku-hartzeko teknikari
o 1 Lan erizaintzako teknikari
o 10 Udaltzaingoko udaltzain
o 1 Zerbitzuburu (desinfekzio-parkea)
o 1 Gizarteratzeko teknikari
o 1 Hiri kontserbazioko arduradun orokor
o 1 Zoonosi-arduradun
o 1 Gizarte-enpleguko arduradun
o 1 Akta eta jakinarazpenetako zerbitzuburu
o 1 Lan arriskuen prebentzioko ofizial profesional
o 1 Hiri kontserbazioko mantentze-lanetako arduradun
o 2 Langileriako administrari-ofizial
o 2 Hiri-kontserbaziako ofizial ikuskatzaile
o 1 Instalazioen funtzionamenduko ofizial
o 1 Mantentze-lanetako arduradun osagarridun
o 5 Instalazioetako funtzionamenduko laguntzaile
o 1 Familia-langile
o 1 Administrari laguntzaile osagarridun
o 1 Hiri kontserbazioko mantentze-lanetako arduradun
o 1 Ehorzle-laguntzaile
o 1 Gizarte-enpleguko ofizial
o 1 Familia-langile lanaldi partzialean
o 1 Zoonosi-laguntzaile
• LEP osagarria. 50 lanpostu:
o 1 Hiri-kontserbazioko industria ingeniari tekniko
o 27 Ofizial administrari, ofizial administrari osagarridun eta ofizial administrari kudeatzaile funtzioekin
o 2 Hilerriko arduradun
o 9 Administrari laguntzaile eta administrari laguntzaile osagarridun
o 10 Familia-langile eta familia-langile lanaldi partzialean
o 1 Ikuskatzaile laguntzaile