Iruñeko Udalak 2.000 euro bitarteko laguntzak emanen ditu ekintzaile gazteek negozioak eta enpresak martxan jar ditzaten

Iruñeko Udalak 2.000 euro bitarteko laguntzak emanen ditu ekintzaile gazteek negozioak eta enpresak martxan jar ditzaten
Dirulaguntzen edizio honek 60.000 euroko aurrekontua du 2025eko uztailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era bitarte sortutako ekimenei zuzenduta
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udalak Gazte ekintzaileek enpresak sortu ditzaten bultzatzeko dirulaguntza-deialdia abiarazi du berriz. Laguntzak 2025eko uztailaren 1etik 2026ko uztailaren 30era bitarte sortutako enpresei zuzenduta daude. Ekimenak 60.000 euroko aurrekontua du guztira, eta banakako ebaluazio-araubidean emanen dira eskaerak egindako hurrenkerarekin bat. Baldintza zehatzak deialdiaren oinarrietan kontsultatzen ahal dira, Udalaren webgunean.

Deialdi horren bidez Udalak gazte ekintzaileek Iruñean jarduera ekonomiko berriak eratu eta abiatzen laguntzea da. Horretarako, 2.000 euro emanen zaizkie, gehienez, pertsona fisikoei, sozietate zibilei eta nortasun juridikorik gabeko sozietate irregularrei, eta 3.000 euro bitarte, nortasun juridikoa duten pertsonei. Jarduera eratu eta abiatzeko gastuek guztira zenbat jo eta horren % 70eko gehieneko dirulaguntza ezarri da. 

Zenbateko horrek honako gastu hauek ordaintzeko balioko du: notariotzakoak, erregistrokoak eta jarduera ireki edo hastearekin zuzenean lotutako beste gastu batzuk, hala nola material inbentariagarriak, bisita-txartelak, logotipoen diseinua, markaren irudia, webgunea, marka erregistratzea eta patentea. Halaber, jarduera abiatu eta ondoko hiru hilabeteetako alokairu-gastuak, eta negozioa eskualdatzeko gastuak ordaintzen ahalko dira. Azkenik, aldizkako gastuak ere ordaintzen ahalko dira dirulaguntza hauen bitartez, besteak beste: Gizarte Segurantzaren kuotak, nominak, elektrizitate- eta ur-kontsumoa, eta aholkularitzako gastuak. Gastu horiek guztiak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta hartu baino 6 hilabete lehenagoz geroztik eta alta-datatik 3 hilabetera bitartean egiten ahalko dira. 

Laguntza horiek jaso ahal izateko, eskatzaileek 18 eta 35 urte bitarte izan beharko dituzte jarduera abian jartzean (JEZn alta hartutako unean). Sozietate zibilek, irregularrek, kolektiboek edo komanditario sinpleek, bai eta kapitaleko merkataritza-sozietateek, lan-sozietateek eta kooperatibek ere, bazkideen edo kapilaren bi herenek 18 urtetik 35era bitarte izan beharko dituzte. Edozein kasutan, dirulaguntzaren xede den jarduera ekonomikoaren zerga- eta negozio-helbideak Iruñeko udal-mugartean egon beharko du. Era berean, dirulaguntza jasotzekotan, jarduerari eutsi beharko diote gutxienez 18 hilabetez, EJZean alta hartu eta ordutik aitzina. 

Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 27an (ostirala) hasiko da eta urriaren 9an amaitu. Eskabideak telematikoki aurkeztu beharko dira, Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan, edo aurrez aurre Erregistro Orokorrean (Kondestablearen jauregian) eta erregistro osagarrietan. Ebazpena eskaera aurkeztu eta sei hilabeteko epean eginen da.

40 enpresa onuradun 2025ean
Aurreko edizioan 55 laguntza-eskaera aurkeztu ziren. Generoari dagokionez, eskatzaileen artean, 34 gizonak izan ziren eta 22 emakumeak. Eskaera guztien artean, 40 jarduera ekonomikok eskuratu zuten dirulaguntza. Hori dela eta, jatorrizko aurrekontu-partida (60.000 euro) handitu behar izan zuten eta 12.974,96 euro gehiago jarri eskaera guztiak artatu ahal izateko. 32 autonomo eta 8 sozietatek jaso zuten laguntza. Sozietateetako bat irregularra zen, hiru pertsona bakarreko sozietate mugatuak, bi sozietate mugatu eta mikrokooperatiba bat. 

Negozio ugarik jaso dute udal-laguntza hori, besteak beste: ile-apaindegiek, argazkilaritza-estudioek, higiezinen zerbitzuek, igeltserotzako, aholkularitzako eta prestakuntzako negozioek, diseinu grafikoko, hezkuntzako eta psikologiako jarduerek, lore-dendek, farmaziek eta salgaien garraioek. 

¿Te ha sido útil esta página?