Iruñeko Udalak 1,9 milioi euro bideratu ditu, aurten, garapenaren aldeko lankidetzara, hau da, hiriaren aurrekontuaren % 0,8

Iruñeko Udalak 1,9 milioi euro bideratu ditu, aurten, garapenaren aldeko lankidetzara, hau da, hiriaren aurrekontuaren % 0,8
Udala Iruñeko GGKEekin bilduko da gaur dirulaguntza-deialdiak ezagutarazteko eta zalantzak argitzeko

 

 

Iruñeko Udalak 1.913.319 euro bideratu ditu, aurten, garapenaren aldeko lankidetzara, hau da, hiriaren aurrekontuaren % 0,8. Horrela, Garapenaren Aldeko I. Plan Zuzentzaileak 2021. urterako ezarritako helburua betetzen da, aurreko urteko aurrekontuarekin alderatuta gora egin ondoren, zeina 1,5 milioi eurora iritsi baitzen, hau da, guztizkoaren % 0,78.

1.913.319 euroetatik, 1.679.000 euro, 2021eko lankidetza-proiektuetarako dirulaguntzen 6 deialdientzat izanen dira, Nazioarteko Lankidetzako Udal Programaren parte nagusia baitira, zeinak beste lan-ildo batzuk ere aurreikusten baititu. Garapenaren eta Herritartasun Globaleko Hezkuntza proiektuetara zuzentzen dira, eta unean uneko Garapenaren aldeko Sentsibilizazio eta Hezkuntza proiektu eta jarduketetara; Ekintza Humanitariora, Garapenaren aldeko Lankidetzara eta Hegoaldeko Toki-erakundeekiko Lankidetzara.

Gaur, ostegunarekin, deialdiak aurkeztu zaizkie Garapenaren Aldeko Gobernuz Kanpoko Erakundeei (GGKE). Garapenaren aldeko Nazioarteko Lankidetzako Udal Programako teknikariek horien ezaugarri nagusiak azaltzen ari dira gaur, lau saiotan, Zapatería kalearen 40ko beheko solairuko hitzaldi-aretoan. Topaketan epeen aurreikuspenak ezagutarazi dira, aldaketei buruzko informazioa eman eta zalantzak argitu dira.

9.600 eta 1.133.269 euro bitarteko deialdiak

Zenbakitan, Garapenaren aldeko nazioarteko lankidetza-proiektuetarako deialdiak 1.133.269 euroko diru-zuzkidura du; Hegoaldeko Toki-erakundeekiko Garapenaren aldeko lankidetza-proiektuetara 180.000 euro bideratuko dira; Ekintza Humanitario eta Larrialdietakoarendako dirulaguntza deialdiak 150.000 euro ditu; Sentsibilizazio Proiektuetarako deialdiak, 111.931 euro; bosgarren deialdia, Unean uneko Sentsibilizazio Jarduketak gauzatzeari dagokiona da eta 9.600 euroan mantenduko da, eta seigarrena, Garapenaren eta Herritartasun Globalaren aldeko Hezkuntza-proiektuak finantzatzeko da, 90.000 euroko zenbatekoarekin.

Deialdiak aurreko urtekoen antzekoak dira, eta eranskinak eskuragarri egonen dira datorren astetik aurrera Udalaren webgunean webgunean. Aurten aurreikusten da deialdiak hainbat unetan argitaratuko direla. Alde batetik, banakako deialdiak (Ekintza Humanitario eta Larrialdietakoa eta Unean uneko Sentsibilizazio Jarduketak egiteko laguntzak); bestetik, urteroko deialdiak (Garapenaren aldeko nazioarteko lankidetza-proiektuak eta Sentsibilizazio proiektuak), eta azkenik, hainbat urtetarakoak (Hegoaldeko Toki-erakundeekiko garapenaren aldeko proiektuak eta Garapenaren eta Herritartasun Globaleko Hezkuntza proiektuak).

¿Te ha sido útil esta página?