Iruñeko Udalak 1,6 milioi euro banatuko ditu Alde Zaharreko eta Zabalguneetako eraikinak modu integralean birgaitzeko laguntzen deialdian

Iruñeko Udalak 1,6 milioi euro banatuko ditu Alde Zaharreko eta Zabalguneetako eraikinak modu integralean birgaitzeko laguntzen deialdian
Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 2an amaituko da; Birgaitze Bulegoak onetsi eta lanak osorik amaituta dituzten proiektuei emanen zaizkie dirulaguntzak

Alde Zaharreko eta Lehen eta Bigarren Zabalguneetako eraikinen birgaitze integralerako laguntza-deialdiak 1.615.000 euroko aurrekontua du. Proiektuak aurkezteko epea zabalik egonen da abenduaren 2ra arte, eta higiezinak modu integralean birgaitzeko jarduketak sustatzea du xede. Informazioa ekainaren 30eko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta www.pamplona.es udal-webgunean kontsultatu daiteke. 

Deialdiak arautzen du dirulaguntzak ematea, Iruñeko udal-mugartean eraikinak birgaitzeko udal-laguntzak arautzen dituen Ordenantzaren 1. artikuluan jasotako jarduketak gauzatzea sustatzeko, zehazki, hiriko Alde Zaharreko eraikinak birgaitu eta berritzeko lanak eta hiriko Lehen eta Bigarren Zabalguneko eraikinak birgaitzeko lanak. 1.6 milioi euroak modu honetan banatuko dira: 1.580.000 euro eraikinak birgaitu eta berritzeko lanetarako, eta 35.000 euro baliabide ekonomikorik gabeko jabe-erabiltzaileentzat.

Eraikinak birgaitzeko udal-laguntzak arautzen dituen Ordenantzan ezarritakoarekin bat, Etxebizitzak Birgaitzeko Bulegoak aurretik egindako txosten teknikoan eskatutako lanak egin eta bukatuta dituzten jarduketei bakarrik emanen zaizkie laguntzak. Hala badagokio, jabeen erkidegoaren eskaera eta banakako eskaerak espedientean sartuko dira, eta batera aurkeztu beharko dira, higiezinean/eraikinean dirulaguntza lortu nahi duten titular adina eskaera erantsita. Laguntza- edota mailegu-eskaera guztietan, birgaitze babestuaren kalifikazioa izan beharko du espedienteak.

Dirulaguntza jaso ahal izateko bete beharreko baldintzak
Birgaitze-jarduketa babestuak egin ahal izanen dituzte diruz lagun daitezkeen jarduketen xede diren ondasunen jabe, maizter edo jabe ez diren erabiltzaile (kasu horietan, betiere jabearen berariazko baimena badute) izaera eduki eta hura egiaztatzen duten pertsona fisiko edo juridikoek. Halaber, jabeen erkidegoak onuradun izan daitezke Eraikinak birgaitzeko udal-laguntzak arautzen dituen ordenantzan jasotako kasuetan eta baldintzetan.

Administrazio publikoekin harreman elektronikoa izatera behartuta ez dauden pertsona fisikoek udal-erregistroetako laguntza-bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako edozein lekutan aurkeztuko dituzte eskaerak. Administrazio publikoekin harreman elektronikoa izatera behartuta dauden pertsona juridikoen eta gainerako eskatzaileen kasuan, eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan argitaratutako ‘Eskabide orokorra eta egoitza elektronikora bidaltzea’ izapidearen bidez.


Prozeduraren instrukzioa eta ebazpena
Dirulaguntza horiek emateko prozedura hasteko, aldez aurretik pertsona fisiko edo juridiko interesdunek hainbat jarduketa egin behar dituzte. Aldez aurretik, obren sustatzaileek aholkua eskatu beharko diete Etxebizitzak Birgaitzeko Bulegoko zerbitzu teknikoei, eta horiek txostena eginen dute.

Deialdi honen indarraldiak dirauen bitartean, birgaitzeko obren sustatzaileek abiarazi ahalko dituzte Eraikinak Birgaitzeko Udalaren Laguntzak arautzen dituen Ordenantzaren 14. artikuluan adierazitako aldez aurreko jarduketak, espedientea eta egin beharreko obrak udal-laguntzak jasotzeko modukotzat kalifikatzeko ebazpena lortze aldera.

Behin frogatuta betetzen direla hala eskatzaileen beraien betekizunak nola proiektuen betekizun teknikoak, espedientearen kalifikazioa egin eta lizentzia emanen da.

Behin lanak bukatuta, Etxebizitzak Birgaitzeko Bulegoko zerbitzu teknikoek obrak ikuskatuko dituzte egiaztatzeko dirulaguntzaren xedearekin bat datozela, obrak zuzen egin direla emandako lizentziaren arabera eta exijitutako agiriak zuzen aurkeztu direla.

Zerbitzu teknikoek ontzat eman ondoren, ebazpen-proposamena eginen da, behar bezala arrazoiturik, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio.

Laguntzak emateko hurrenkera zehazteko, birgaitze-lanak modu egokian gauzatu direla frogatzen duten agiri guztiak Etxebizitzak Birgaitzeko Bulegoan noiz sartzen diren eta data hori hartuko da irizpide. Pertsona interesdunei dagozkien laguntza ekonomiko pertsonalak jabeen erkidegoak jaso ditzakeen gainerako laguntzekin batera izapidetuko dira. Ebatzi eta jakinarazteko epea 6 hilabetekoa izanen da, gehienez ere.

Laguntza- eta/edo mailegu-eskaera guztietan,  espedienteak birgaitze babestuaren kalifikazioa izan beharko du aldez aurretik , betiere Udalak onetsitako birgaitze-lanak behin amaituta.

¿Te ha sido útil esta página?