Iruñeko Udala Zilbetiko Monasterioaren kalea birmoldatzen ari da Donibaneko irisgarritasuna hobetzeko xedez

Iruñeko Udala Zilbetiko Monasterioaren kalea birmoldatzen ari da Donibaneko irisgarritasuna hobetzeko xedez
Eremu hori gaur goizean bisitatu dute Hirigintza Gerentziako eta Batzordeko kideek
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

462.000 euroko aurrekontua dute lanek, eta helburu dute Zilbetiko Monasterioaren kaleko irisgarritasuna eta joan-etorriak hobetzea; horretarako, espaloi aurreratuak eraikiko dira dagoeneko dauden oinezkoendako pasabideetan, oinezkoendako beste pasabide bat sortuko da eta ilaran eta perpendikularki aparkatzeko plazak berrantolatuko dira.

Zilbetiko Monasterioaren kaleak eta La Olivako Monasterioaren kaleak bat egiten duten tokian oinezkoendako pasabide bat sortu da, eta hain zuzen ere, hori izan da Udaleko Hirigintza eta Gerentzia Batzordearen arretagune nagusia gaur goizean. Hala, auzotarren eskariari erantzuten dio oinezkoendako pasabide horrek, baita joan-etorriak eta irisgarritasuna hobetu ere, edozein etxaditik gurutzatu ahal izateko aukerak hobetzen baititu. 

Lanek Baiona etorbideko bidegurutzean ere eragina izanen dute: oinezkoendako pasabide osoa goratu eta bidegorriaren igarobidea atzeratuko da, halako eran non Zilbetiko Monasterioaren kalera sartzen diren ibilgailuek itxarongune bat izanen baitute. Gainera, bidegorriak babesteko irlatxoak birnaturalizatuko dira, eta horrekin batera, Baiona etorbideko Iruñerriko hiri-garraioko geralekua gertu dagoela baliatuta, espaloia aurreratuko da geralekuak oinezkoendako pasabidea gainditzeraino.

Kalearen gainerakoan zirkulaziorako bi erreiak mantenduko dira, noranzko bakoitzerako bat: 3,40 m-ko erreiak dira, eta perpendikularki aparkatzeko plazak daude bidearen bi aldeetan. Asfaltatze-lanak bukatu eta gero, perpendikularki aparkatzeko plazen ordez, zeharkako aparkaleku-plaza alderantzikatuak jarriko dira.

Esku-hartze mota horiek hiriaren irisgarritasuna, segurtasuna eta ibilgarritasuna hobetzea dute helburu. Iruñeak ‘Oinez Dabiltzanen Hiriak’ saria lortu zuen, 100.000 biztanletik gorako hirien kategorian; Oinez Dabiltzanen Hirien Sareak ematen du saria: nazioarteko elkarte bat da, eta irisgarritasun unibertsala, bide-segurtasuna eta hiri-ingurumena hobetzeko egitasmoak martxan jarri eta trukatzearen bidez oinezkoen egoera hobetu nahi duten udalerri eta administrazioei zuzenduta dago.

 

¿Te ha sido útil esta página?