Iruñeko Udala eta Liceo Monjardín ikastetxea elkarlanean ari dira Lezkairun udal-lurzati bat birnaturalizatzeko

Iruñeko Udala eta Liceo Monjardín ikastetxea elkarlanean ari dira Lezkairun udal-lurzati bat birnaturalizatzeko
Bigarren Hezkuntzako lehen mailako ikasleek, gaur, ostiralarekin, landare autoktonoak landatu dituzte futbol- zelai inguruan, hala nola arteak eta zuhandor zuhaixkak
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udala eta Liceo Monjardín ikastetxea lankidetzan aritu dira landare autoktonoekin birnaturalizatzeko Lezkairuko futbol-zelaiaren inguruan –Berdintasunaren plazaren ondoan– dagoen udalaren jabetzako lurzati bat. Goizeko 09:00etan hasita, Bigarren Hezkuntzako lehen mailako ikasleek, udal-langileek lagunduta, arteak eta zuhandor zuhaixkak landatu dituzte ureztatutako soropila zuen lorategi-eremu batean.

Landaketan parte hartu du Fermín Alonso Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko zinegotzi ordezkariak, udal-teknikariekin batera.

Ekimen hau Liceo Monjardín ikastetxeak Iruñeko Udalak Mugikortasunaren Astearen barruan antolatutako 'Ke kutsatzaileak kanpora' jardunaldian parte hartu izanaren ondorioz sortu da. Jarduera horretan, ikasleei gonbidapena egin zitzaien ikastetxera karbono dioxidorik isurtzen ez duten bitartekoak erabiliz joateko, esate baterako bizikletan edo patinetean. Familiek joan-etorri horietan aurreztutako diruarekin isurketak xurgatuko dituzten zuhaitzak landatzea erabaki zuten.

Ikastetxea Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuarekin harremanetan jarri zen lortutako zenbatekoa zein elkarteri ematen ahal zioten galdetzeko, eta han sortu zen ikasleek landaketa Udalaren lurretan egiteko aukera. Futbol-zelaiaren inguruan baldintza egokiak zituen lurzati bat identifikatu zen; izan ere, nekazaritzako lurrekin muga egiten du, eta alde horretatik oso interesgarria da gune hori espezie autoktonoekin birnaturalizatzea.

120 ikaslek parte hartu dute jardueran, eta 7 arte eta zenbait motatako 10 zuhaixkaz osatutako lerrokadura landatu dute Udalaren Lorategi Zerbitzuaren aholkularitzarekin. Zuhaizti berri horri esker hiriak karbono dioxidoaren isurketen zati bat konpentsatuko du.

Landaketaren onurak 
Birnaturalizazioak onura ugari dakartza, hala nola biodibertsitatea handitzea, polinizazioa erraztea, berdegune horretako ingurumen-aztarna murriztea eta klima-aldaketa arintzen laguntzea, hiriak isurtzen dituen karbono dioxidoaren isurketen zati sinboliko bat konpentsatzen baitu. 

Ikasleek mugikortasunari eta klima-aldaketari buruzko proiektua indartzen dute, eta ikasturtearen amaierara arte mantentze-lanak eta ureztatzea egiteko konpromisoa hartu dute. Horrela, landaketaren inguruko prozesu osoa ezagutzen dute eta gaiarekiko duten sentsibilitatea areagotu egiten da.

Bestalde, Udalak landaketarako behar diren gainerako materialak ematen ditu, hala nola zuhaixkak eta tresnak, eta hiriko berdeguneak mantentzeko lanari balioa ematen dio. Era berean, herritarrak birnaturalizazioaren alde sentsibilizatzen eta landare autoktonoak balioesten laguntzen du, klima-aldaketa arintzeko ekintzetarako funtsezkoak baitira.

Ekimen hau Go Green Pamplona estrategiaren barruan kokatzen da; izen hori baitu Iruñeko udalbatzak onetsitako eta hiri jasangarriago eta bizigarriago baten alde lan egiten duen Energia Trantsizio eta Klima-Aldaketarako 2030 Estrategiak.
 

LURZATIAREN LANDAKETA

•    DBHko ikasleak, Liceo Monjardín ikastetxeko 120 ikasle
•    7 arte eta hainbat motatako 10 zuhaixkaz osatutako lerrokadura landatu dute, Udalaren Lorategi Zerbitzuaren aholkularitzarekin.
 

¿Te ha sido útil esta página?