Urtarrilaren 4ra arte, Txantrea, Sanduzelai, San Frantzisko eta Etxabakoitzeko liburutegi publikoek askotariko edukiei buruzko 10 lantegi eskainiko dituzte guztira, Gabonetako opor-egunetan goizetan. Eskaintza osoak 5 eta 13 urte bitarteko tartea estaltzen duten jarduerak biltzen ditu. Gaztelaniazko eta euskarazko jarduerak egonen dira, eta 8 lantegi abenduan izanen dira eta beste bi, urtarrilean.
Liburuen balorazioa, formatuari eta edukiei dagokienez, programazioaren funtsezko ardatza da: ‘Hitz margotuak’, lantegiaren edizio berria eginen da, idazketa-argazkilaritza binomioan oinarrituta (Etxabakoitz); narratiba plastikoen jarduera bat (Txantrea); irakurketa-edukiei buruzko collage sortzaileak (Txantrea), eta ‘Bitakora-koadernoa’ (Txantrea), non liburu bat argitaratzen irakasten baita, hura josten eta azalak jartzen.
Baina, horrez gain, sormen-lantegi bat izanen da, legoekin, Iruñeko irudiak erreproduzitzeko, eta beste bi, idazketakoak, kode-idazketakoak baina, robotikan izanen baitute ardatz. Hirurak San Frantziskoko Liburutegi Publikoan izanen dira.
Zabalik dago jarduera guztietan lekua eskatzeko epea. Aurrez aurre, astelehenetik ostiralera, 14:00etatik 20:00etara Txantrean eta Etxabakoitzen, eta astelehenetik ostiralera 08:30etik 20:30era San Frantziskon. Baita liburutegietara telefonoz deituz edo haiekin posta elektronikoz komunikatuz ere (Txantreako Liburutegi Publikoa: 948 149882 edobiblitxa@navarra.es; Etxabakoitzeko Liburutegi Publikoa: 948 273262 edo bibliech@navarra.es, eta San Frantziskoko Liburutegi Publikoa 948210524 edo biblisfr@navarra.es).
Ordutegi-aldaketak liburutegietan Gabonetan
Iruñeko liburutegi publikoen sareak abenduaren 26tik urtarrilaren 6ra bitarte bere ordutegiak aldatuko ditu. San Frantziskoko Liburutegi Publikoak izan ezik, zeinak ohiko irekiera-ordutegiak mantenduko baititu, sareko gainerako 8 zentroak 08:30etik 14:00etara funtzionatuko dute, astelehenetik ostiralera. Liburutegi guztiak itxita egonen dira jaiegunetan: abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an.
HAURRENDAKO GABONAK IRUÑEKO LIBURUTEGIETAN
DICIEMBRE
Abenduak 27
Fábulas Fabulosas (gaztelaniaz eta euskaraz)
- 6 eta 12 urte bitarteko haurrendako lantegia
- La Chincheta Bruna
- Txantreako Liburutegi Publikoa. 11:00etatik 13:00etara
Abenduak 28
Iruña Gabonetan
- Sormen-lantegia Legoekin 5 eta 10 urte bitarteko haurrendako.
- Lego piezen bidez hiriaren erreprodukzioak egitea.
- San Frantziskoko Liburutegi Publikoa. 10:00etatik 11:30era (gaztelaniaz); 12:30etik 13:30era (euskaraz)
Abenduak 29 eta 30
Robotika
- 11 eta 16 urte bitarteko haurrendako lantegia
- Robotikaren munduan murgiltzea modelo robotikoak diseinatuz, eraikiz eta programatuz Mindstorms eta Lego erabiliz
- San Frantziskoko Liburutegi Publikoa. 11:00etatik 13:00etara
2021eko abenduak 27, 28, 29 eta 30
Liburutegi bizia. Hitz margotuak
- 6 eta 12 urte bitarteko haurrendako sormen literario eta plastikoko lantegi
- Etxabakoitzeko Liburutegi Publikoa. 11:00etatik 13:00etara
URTARRILA
2022ko urtarrilaren 3a
Bitakora-koadernoa
- 10 urtetik gorakoendako lantegia (helduak barne)
- Liburu Libreak erakusketan parte hartzen duten Marijose Recalde eta Juan Sukilbide artisten eskutik bitakora-koaderno bat eginen dute. Liburu bat osatu, josi, kolatu... eta amaitzeko, azalak
- Txantreako Liburutegi Publikoa. 11:00etatik 13:00etara
2022ko urtarrilaren 4a
Narratiba Plastikoak
- 6 eta 12 urte bitarteko haurrendako lantegia
- Irakasleak: Blas Campos eta Lola Azpárren
- Lantegia “Liburu Libreak” erakusketara eginen den bisita gidatutik abiatuko da. Bertan, lan batzuetan arreta berezia jarriko dugu. Kontakizun kolektibo bat egin ondoren, haurrek diptiko tridimentsional bat eraikiko dute plastikoki, banaka, pintura-collage teknikaren bidez.
- Txantreako Liburutegi Publikoa. 11:00etatik 13:00etara