Iruñeko lantegi-eskolek izena emateko epea zabalik dute oraindik eta emakumeak hautatzeari emanen diote lehentasuna, eraikuntza-sektorearen eskaera eta konpromisoak babesteko

Iruñeko lantegi-eskolek izena emateko epea zabalik dute oraindik eta emakumeak hautatzeari emanen diote lehentasuna, eraikuntza-sektorearen eskaera eta konpromisoak babesteko
Azken asteak, lanbideetan 20 hilabeteko prestakuntza ordaindua jasotzeko 102 neska eta mutil hautatzeko prozesuan izena emateko

foto

Parte hartu nahi duten gazteek otsailaren 2ra arteko epea dute Iruñeko Udalaren sei lantegi-eskoletako batzuetan 2024/2025 ediziorako hautaketa-prozesuan izena emateko: Eraikuntzako igeltserotza, Hargintza eta Biltegiaren kudeaketa, Zur-arotzeria eta Eraikinen mantentze-lanak eta igeltsu ijeztuzko plaka-sistemen muntaketa, Basogintza eta Lorezaintza, eta Soldadura. Udalak lanbideetan prestatzeko 102 plaza eskaintzen ditu 16 eta 29 urte bitarteko gazteendako, 17 eskola bakoitzean.

Edizio honetan lehentasuna emanen zaio emakumeen parte-hartzeari, prestakuntza-ekimen horietan parte hartzen duten emakumeak % 10 baino gutxiago izaten baitira. Ehuneko hori, gainera, ez da modu orekatuan banatzen eskolen artean. Emakumeen presentzia ohikoa da, adibidez, lorezaintzari lotutako edukietan, eta, oso urria, edo ezdeusa, igeltserotzan edo hargintzan, eta hori emakumeek sektorean duten benetako presentziaren azpitik dago. Iaz, Eraikuntzaren Konfederazio Nazionalak (CNC) enpresetan emakumeen presentzia bultzatzeko konpromisoa sendotu zuen, eta patronalak bat egin zuen ‘Berdintasunaren oinarriak’ manifestuarekin. Manifestu horretan genero-ekitatea sustatzearen eta emakumeen talentua eraikuntzaren mundura erakarri, sustatu eta atxikitzearen alde egiten da.

Bat egite horrek, gainera, azken urteotako joera hori bultzatzen du. Eraikuntzako Behatoki Industrialak 2022an egindako txostenen arabera, sektorean emakumeen presentziaren hazkundea % 5,5ekoa izan zen 2021arekin alderatuta, eta datu hori 2020an Eraikuntzan emakumeek izandako % 21,4ko hazkundeari erantsi behar zaio.

Horrez gain, ordea, txostenak egiaztatzen du enplegu horien kalitatea eta egonkortasuna emakumeek beste sektore batzuetan lortzen dituztenak baino handiagoak direla. Eraikuntzan kontratu mugagabeak dituzten emakumeen ehunekoa beste sektore ekonomiko batzuetan baino ehuneko 21 puntu handiagoa da. Izan ere, eraikuntzan aldi baterako kontratua duten emakumeak hamarretik bat baino ez dira; gainerako sektoreetan, berriz, aldi baterako kontratua duten emakumeen ehunekoa % 22koa da.

Prestakuntza ordaindua, etorkizunera begirako aukerekin
Kualifikazio handiko monitoreen eskutik egiten den prestakuntza-proposamen espezializatuak lan-aukeren mundu bat irekitzen du gazte horiendako; izan ere, kasuan kasuko profesionaltasun-ziurtagiria lortzeak ofizio bakoitza garatzeko beharrezkoak diren beste akreditazio edo gaitasun osagarri batzuez gain, gaikuntza bermatzen du enplegatzaileen aurrean. Udalaren eskaintza hau 1986az geroztik egiten da eta edizio bakoitza merkatuak eskatzen dituen behar profesionaletara egokitzen da. Hori edizioz edizio mantentzen den eskariak babesten du. 32 eskola osatuta, 2.000 pertsona inguruk jaso dute enplegurako prestakuntza hirian programa horien bidez.

Gainera, ikastaroaren zati teoriko eta praktikoak garatzen diren bitartean (20 hilabete), ikasleak ordainduta aritzen dira: bi hilabeteko lehen aldian 9 euroko beka jasotzen dute bertaratzen diren egun bakoitzeko, eta, une horretatik aurrera, ikasi eta lan egiteko txandakako prestakuntza-kontratu ordainduan. Kontratua hilean 819 euro gordinekoa izaten da lehen urtean, eta hilean 945 euro gordinekoa bigarren urtean (kontratu-urte bakoitzeko aparteko bi ordainsarien zati proportzionala barne).

Hautaketa prozesuan sartu nahi dutenek online eman behar dute izena Nafarroako Gobernuaren enplegurako webgunearen bidez edo, aurrez aurre, hitzordua eskatuz empleocitaprevia.navarra.es estekaren bidez. Iruñeko Udalaren Lantegi Eskolak Nafarroako Gobernuarekin batera finantzatzen dira Nafar Lansareren bitartez.

IRUÑEKO LANTEGI ESKOLETAKO PRESTAKUNTZA-IKASTAROAK

  • 16 eta 29 urte bitarteko gazteendako
  • Ikaspostuak: 17 eskola bakoitzeko
  • Iraupena: 2024ko martxoaren 1etik 2025eko urriaren 31ra (20 hilabete)
  • Izen-emateak: otsailaren 2ra arte

LANDABEN PRESTAKUNTZA ZENTROA
Hargintza eta Biltegiaren kudeaketa

  • Landabengo industrialdea, A kalea, zk.g. Tel.: 948420786 
  • Prestakuntza orduak: 792
  • Hautapen-prozesua: elkarrizketa pertsonala, lau pertsonari gehienez ikaspostu bakoitzeko. Izen-emate kopuruaren arabera, maila eta/edo eskuzko trebetasuneko probak egiten ahalko dira.
  • 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiria

Zur bidezko zurgintza

Eraikuntzako igeltserotza

Eraikinetako mantentze-lanak eta igeltsu ijeztuko plaka-sistemen muntaketa

  • Landabengo industrialdea, A kalea, zk.g. Tel.: 948420786 
  • Prestakuntza orduak: 792
  • Hautapen-prozesua: elkarrizketa pertsonala, lau pertsonari gehienez ikaspostu bakoitzeko. Izen-emate kopuruaren arabera, maila eta/edo eskuzko trebetasuneko probak egiten ahalko dira.
  • 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiria

MAITEMINDUEN PASEALEKUA
Soldadura

  • Maiteminduen pasealekua 37. Tel.: 948315434
  • Prestakuntza orduak: 735
  • Hautapen-prozesua: elkarrizketa pertsonala eta maila neurtzeko proba
  • 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiria

ARANTZADI PRESTAKUNTZA ZENTROA
Basogintza eta Lorezaintza

  • Arantzadiko inguruneko k. zk. g. Tel.: 948420790
  • Prestakuntza orduak: 700
  • Hautapen-prozesua: gaztelaniaren ezagutza-mailari, oinarrizko kalkuluari eta hizkuntzari buruzko proba, eta/edo elkarrizketa pertsonala
  • 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiria
     
¿Te ha sido útil esta página?