Iruñeko kaleak zuzeneko musikaz beteko dira astelehen arratsaldean sanferminetako eskaileraren azken koska ospatzeko

Iruñeko kaleak zuzeneko musikaz beteko dira astelehen arratsaldean sanferminetako eskaileraren azken koska ospatzeko
Txarangen, banden, gaiteroen eta swingaren erritmo eta soinuek bat eginen dute 19:00etan Udaletxe plazan, eta ondoren erdiguneko kaleetan barna ibiliko dira

escaleraSF20220505_Q5A9394_1.jpg

 

Lau musika taldek Iruñeko erdiguneko kaleak  girotuko dituzte datorren astelehenean sanferminetako eskaileraren azken koska ospatzeko. Gaiteroek, txaranga batek, New Orleanseko soinuak ekarriko dituen talde batek eta swing talde batek bat eginen dute 19:00etan Udaletxe plazan hasierako ikuskizun komun bat egiteko, eta ondoren hiriko kaleetan barnako hainbat ibilbide hasiko dira. Ordu eta erdi geroago, 20:30ean, berriz ere elkartuko dira Gazteluko plazan amaierako performancea egiteko.

Lau taldeek Gazteluko plazan elkarrekin eginen duten lehen saioaren ondoren, bi taldetan banatuko dira erdiguneko kaleetan barna bi ibilbide egiteko. Ibilbideetako bat, Txaranga NB eta Txantreako gaiteroek osatua, Burgoen plazatik abiatuko da, ondoren Jarauta kalera joan eta San Lorentzotik, San Frantzisko Plazatik, San Migeletik, San Nikolasetik eta Pozoblanco kaletik jarraitzeko; ibilbidea Gazteluko Plazan amaituko da. Beste taldean, ‘No More Jazz Brass’ banda Iruñeko Swing elkartearekin batera egonen da. Udaletxe plazatik irtengo dira, Mercaderes kalerantz, eta gero Navarrería, Calderería, Telleria, Estafeta eta Xabier kalean barna jarraituko dute, Gazteluko plazan ere amaitzeko. 20:30ean taldeak berriz ere puntu horretan topatuko dira hiriko erdiguneko musika-girotze arratsaldeari buru emanen dion ikuskizun bat egiteko.

Musika-arratsalde horretan parte hartuko duten gaiteroak Txantreatik datoz, ‘Iruñeko Gaiteroak’ taldeari lotuta daude, eta eskarmentu handia dute musika herrikoiei dagokienez. Bestalde, ‘NB Txaranga’ Nafarroako hainbat txarangatan ibilbide luzea duten musikari nafarrez osatuta dago. Astelehenean egun horretarako sortutako errepertorio bat joko dute, sanferminak gogora ekarriko dituzten abestiz betea. ‘No More Jazz Brass’ bandaren musikak ere festaren erritmoak iradokiko ditu. Banda musikenetik sortu zen, eta New Orleanseko soinu tradizionala bilatzen du Mardi Grasaren munduan murgilduta. Bere musika ‘Hot 8 Brass Band’ eta ‘Broken Brothers Brass Band’ talde mitikoen musikara hurbiltzen da. Eta ‘eskaileraren’ azken koskaren arratsaldeari dantza kutsua ere emateko, ekimen horretan Pamplona Swing elkarteak ere parte hartuko du, egun ehun bat kide eta hiru eskola-lagun dituena.

¿Te ha sido útil esta página?