Iruñeko herritarrek kontsultatzen ahal dute, jada, azaroaren 10eko Hauteskunde Orokorretan hauteskunde-mahaiko kideak izanen diren

Iruñeko herritarrek kontsultatzen ahal dute, jada, azaroaren 10eko Hauteskunde Orokorretan hauteskunde-mahaiko kideak izanen diren
Hona kontsulta-bideak: 010 eta www.pamplona.es, hauteslearen NAN-zenbakia eta lehen abizena erabiliz; nork bere informazioa soilik eskuratu dezake

Kontsultagai daude, jadanik, Iruñeko 270 hauteskunde-mahaien osaera zehazteko Osoko Bilkura berezian egindako zozketaren datuak heldu den hilabeteko hauteskundeetarako. Hautesleek beren egoeraren berri edukitzen ahal dute, nork berea, udalaren webgunearen azalean gaztelaniaz eta  euskaraz. Halaber, 010 Herritarrendako Arreta Telefonora deituta ere kontsultatu daiteke (948420100era, Iruñeaz kanpotik edo telefono-operadore baten tarifa lauaren barruan deitzen bada).

Azken hauteskundeetan bezala, erroldako zerrendak ez dira jendaurrean ikusgai jarriko; hortaz, bide horietako batera jo behar da. Informazioa eskuratu nahi duenak NAN-zenbakia eta lehen abizena erabili beharko ditu. Bertan, honako informazio hau egonen da eskuragarri: identifikazio-datuak, botoa zein hauteslekutan eman, hautesbarrutia, hauteskunde-atala eta -mahaia.

Hasi zaie, jada, ofizialki jakinarazpenak egiten zozketan izendatutako 2.430 pertsonei (810 mahaikide eta 1.620 ordezko), eta zazpi eguneko epea ezarri da mahaiko kideek, buruek edo ordezkoek alegazioak aurkez ditzaten, jakinarazpena jaso eta hortik aitzina.

 

Hautesle Erroldaren kontsulta

  • Telefonoz: 010 telefonoan, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 19:00etara; eta larunbatetan, 09:30etik 13:30era.
  • Interneten: www.pamplona.es webgunean