Iruñeko herritarrek beren balkoietan arnasten den airearen kalitatea frogatzeko aukera dute loreontzi txikien bitartez

Iruñeko herritarrek beren balkoietan arnasten den airearen kalitatea frogatzeko aukera dute loreontzi txikien bitartez
Udalaren Herritarren zientzia laborategiaren beste edizio batean 60 loreontzi banatuko dira interesa duten herritarren artean, asteartean

ruñeko herritarrek beren balkoietan arnasten den airearen kalitatea frogatzeko aukera dute loreontzi txikien bitartez

 

Hirurogei loreontzi, hirurogei balkoi eta leiho eta Iruñean arnasten den airearen kalitatea aztertuko duen analisi bat. Hiru elementu horiek osatzen dute Iruñeko Udalaren Ingurumen Hezkuntza Museoaren Herritarren zientzia laborategia jardueraren edizio berria, zeinetan herritarren papera funtsezkoa baita. Haien parte-hartzea ezinbestekoa da hiri osoko laginketa eduki ahal izateko. Inplikazioa, bestalde, astean behin loreontzia ureztatzean datza, landareak bere inguruneko airea xurgatu ahal izateko behar dituen hilabete eta erdi edo bi hilabeteak bizirik iraun dezan eta aztertu ahal izateko.
Ekimenarekin bat egin nahi dutenek otsailaren 13an, asteartearekin, izanen dute aukera Ingurumen Hezkuntzako Museoan (Errotazar k. 21 bis), 18:30ean, eginen den laborategiaren aurkezpen-jardunaldian. Bertan prozesu guztirako argibideak eta dagoeneko landatuta dagoen lolium multiflorum edo llollobelar italiar loreontzi bat jasoko dituzte. Interesa dutenek aurrez eman behar dute izena 010 Herritarrendako Arreta telefonoan (948 42 01 00 telefonoan, mugikorretik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero).

Landare horien azterketa, hiriko airearen eraginpean egon ondoren, Ikerketa Zientifikoaren Kontseilu Nagusiko Agrobioteknologia Institutuak (IdAB-CSIC) eginen du. Hala, Iker Aranjuelo ikerlaria arduratuko da landareak jasotzeaz eta haiek lehortu eta aztertzeaz, xurgatu dituzten kutsadura-mailak lortzeko. Emaitza orokorrak eskuratzeko beharrezkoa da laginak ahalik eta auzo eta eremu gehien hartzea hirian. Horrela zein eremutan dagoen kutsadura gehiago eta gutxiago mugatzen ahalko da. 

Xedea da emaitzak ekaina aldera ezagutzera ematea jendeari irekitako jardunaldi batean, lorontziak 45 eta 60 egun bitartean eman ondoren parte hartzaileen balkoi eta leihoetan. Hala, zirkulaziotik datozen hiri-inguruneko airearekin lotura zuzena duten metal astunen edo beste elementu mineral batzuen presentzia dagoen ikusiko da. Datuak aurkezteaz gain, kontzientziazioa sortu nahi da ingurumen-gaietan Iruñeko herritarrengan eta haiek airearen kalitatean inplikatutako faktoreen inguruko izpiritu kritikoa garatzea.

Hirugarren edizioa balkoietan eta lehenengoa biribilguneetan
Iruñeko Udalak 2022an dagoeneko lehenengo esperientzia pilotua egin zuen belarra duten lorontziak balkoietan jarrita. Izan ere, Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuarekin 2022an eta 2023an airearen kalitatea aztertzeko egindako lantegietan, Iruñeko auzo batetik bestera alde handia ikusi da metal astunen edukiari dagokionez. Analisiek hainbat eremu identifikatzeko aukera eman zuten metal astunei (beruna, burdina, zinka, aluminioa...) dagokienez, eta horien edukia handiagoa zen Zaragoza etorbideko, Iturramako, Sanduzelaiko, Donibaneko eta erdialdeko eremuetan. Metal astun gutxien zuten laginketa-puntuak kanpoaldeko auzoetan (Mendillorri, etab.) eta trafiko-dentsitate txikiko lekuetan eta/edo etorbide handietan zeuden.

Gainera, joan den abenduan llollobelar landareekin ereindako 50 lorontzi landatu zituzten hiriko hamar bat biribilgunetan. Zehazki toki hauetan jarri ziren: Zaragoza etorbidean, Pio XII.aren etorbidean, Iturraman, Vianako Printzearen plazan, Foruen plazan, Merindadeen plazan, Sanduzelain, Donibanen, Mendillorrin, Takonerako lorategietan, Yamaguchi parkean, Joan Paulo II.aren monumentuan, Amaya kirol-hirian.  Lagin horiek dagoeneko jaso dira, eta orain prozesamenduan daude Mutiloako Ikerketa Zientifikoaren Kontseilu Nagusiko Agrobioteknologia Institutuko (IdAB-CSIC) laborategian.

¿Te ha sido útil esta página?