Iruñeko haur-eskoletako langileek prestakuntza bat egin dute familiaren eta eskolaren arteko harremanetan sakontzeko

Iruñeko haur-eskoletako langileek prestakuntza bat egin dute familiaren eta eskolaren arteko harremanetan sakontzeko
Ikastaroak 250 profesional baino gehiagori zuzenduta daude, eta familiekin harremana hobetzea eta hazkuntza-prozesuan laguntzea dute xede
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udalak Iruñeko haur-eskoletako langileei zuzendutako prestakuntza-ikastaro bat antolatu du eskolaren eta 0 eta 3 urte bitarteko ikasleen familien arteko harremanetan sakontzeko. 250 langiletik gora hartuko dute parte aste honetan abiatu den prestakuntza horretan, besteak beste, hezitzaileek, teknikariek, zuzendariek, garbiketa-laguntzaileek eta sukaldeko arduradunek. 

Ekimen horren helburua bikoitza da. Alde batetik, familiekiko komunikazioa hobetzea dute xede. Bestalde, familiako hazkuntza-prozesuekiko osagarria den laguntza kualifikatua eskaini nahi da. Horretarako, Iruñeko Udalaren Haur Eskolen Erakundeak behaketa-, dokumentazio-, ikerketa-, pentsamendu- eta hausnarketa-proiektu bati ekin dio, familien eta eskolaren arteko lotura sendotze aldera, lotura horrek haurrekiko harremana hobetzea ekar dezan. 

Haur-eskoletan inplikatutako langileak trebatzeko lehen saioan, Donibane Haur Eskolan egindako ikus-entzunezko dokumental bat aurkeztu dute. Bertan, gaur egun eskolako egunerokotasunean profesionalen presentzia nolakoa den erakusten da: haurrendako presente daude baina mendekotasuna sortu gabe, eta aldi berean, familiendako sostengu dira. Eskolako egunerokotasunaren grabaketa horrek dinamika horiek aztertzeko aukera ematen du, bai eta batzuk besteen portaerengandik ikasteko aukera ere. 

Iruñean Udalaren hamabi haur-eskola daude, eta guztira 1.131 ikaspostu (inklusio-moduluak kontuan hartu gabe), 0 eta 3 urte bitarteko haurrendako. Haur-eskolak hiriko auzoetan banatuta daude. Eskaintza pedagogikoak hainbat ikaspostu mota barne hartzen ditu: gaztelaniazkoak, euskarazkoak, gaztelaniazkoak ingelesezko jarduerekin eta euskarazkoak ingelesezko jarduerekin. Denak doakoak dira, jantoki-zerbitzua salbu.

¿Te ha sido útil esta página?