Iruñeko Haur Eskola publikoek behin-behineko 1.699 izen-emate jaso dituzte 2022-2023ko ikasturterako martxoaren 1etik 15era bitarte ireki zen prozesuan, ikasturte honetarako jasotakoak baino % 17,2 gehiago. Familia gehienek (behin-behineko 1.526 izen-emate, % 89,8), lehen aukera gisa, Iruñeko Udalaren 12 haur-eskoletako batean eskatu dute lekua, eta 173 familiak, Nafarroako Gobernuaren 5 haur-eskoletako baten alde egin dute. Haur-eskola guztien artean –Udalarenak zein Nafarroako Gobernuak kudeatzen dituenak–, guztira, 856 leku huts eskaini dira.
Gaur goizean, Fernando Sesma Haur Eskolen Erakunde Autonomoko lehendakariak eta María Caballero lehendakariordeak 0-3 zikloko familien eskaeraren datuak aurkeztu dituzte, eta gogorarazi dute Iruñeko Udalaren haur-eskoletan eskolatzea familiendako doan izaten jarraituko duela datorren ikasturtean Udalaren ahaleginari esker, zeinak 783.985,38 euroko inbertsioa eginen baitu.
Komunikazio-hizkuntzei dagokienez –gaztelania eta euskara–, 2022-2023ko ikasturterako gaztelaniazko eskaerak nabarmen gainditzen du euskararena, % 80,3 eta % 19,7 proportzioan, hurrenez hurren. Eta aurrematrikula-datuetan, urtez urte hautematen ari zen joera finkatzen duen aldaketa garrantzitsu bat dago: lehen aldiz, datorren ikasturterako ingelesezko jarduerak barne hartzen dituzten lineak hizkuntza bakarreko ereduak baino gehiago eskatu dituzte, % 57,8ra helduz.
Joan den ikasturtean bezala, eskaera gehienak egonaldi osokoak izan dira (1.451, % 95,1); izan ere, bakarrik 75 familiek (% 4,9) aukeratu dute egonaldi erdia, eta joera hori are nabarmenagoa izan da aurreko ikasturtean baino ( % 93 eta % 7, hurrenez hurren). Udal-sareak 1.069 leku ditu guztira, eta leku horietatik 703 hutsik zeuden 2022-2023 ikasturterako, gainerakoa matrikula berritu duten ikasleek betetzen baitute. Jasotako eskaeren ondoren, lehen aukeran 659 leku beteko lirateke, eta 44 hutsik geratuko lirateke oraindik, gehienak lanaldi erdian.
Ingeleseko jarduerek eskaera ezartzen dute bi lineetan
Datorren ikasturtean, udal-sareko lekuen erdiek baino gehiagok ingelesezko jarduerak izanen dituzte, eta horrek lan pedagogiko handia eskatzen du Udalaren Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren aldetik. Eskatutako lekuen % 80k baino gehiagok komunikazio-hizkuntza gaztelania izateko joerari eutsi zaion arren, familien eskaerak berretsi egin du ingelesaren presentzia handia sarean, atzerriko hizkuntza horretako jarduerak dituzten ereduetako eskaeren ehunekoak gora egin baitu.
Ildo horretan, Udalaren haur-eskoletako 1.526 eskaeretatik, gehienek, 693k, (% 45,4, iazko ikasturtean baino % 6,6 gehiago) gaztelania ingelesezko jarduerekin aukeratu dute, eta gaztelania, aldiz, 532k (% 34,8). Gauza bera gertatzen da euskararekin. Komunikazio-hizkuntza horretako ereduetarako 301 eskaeretatik, berriz ere, euskarak ingelesezko jarduerekin, bakarrik euskara duen eredua erraz gainditzen du, 189 (guztizkoaren % 12,3) eta 112 eskaerekin, hurrenez hurren.
Gaztelania eta euskara lineak ingelesezko jarduerekin batera eskaintzen dituzten haur-eskola guztietan (Printzearen Harresi, Lezkairu eta Buztintxuri) gaztelaniazko linearen eskaera handiagoa izan da euskara komunikazio-hizkuntza gisa erabiltzen duen linearena baino. Adibidez, Lezkairu Haur Eskola berri eta eskatuak 91 leku huts eskaintzen zituen (55 gaztelaniaz, ingeleseko jarduerekin, eta 36, euskaraz, ingeleseko jarduerekin). Lehenengo linearako eskaerek ia 5 aldiz biderkatu dute leku hutsen kopurua, eta euskarazkoan, faktore hori leku-kopurua halako 2,7 izan da.
Eskaeren % 54 lau zentrotan egin dira
Izan ere, 2022-2023ko ikasturtean estreinatuko den Lezkairu haur-eskolak 12 udal haur-eskoletako lekuen ehunekorik altuena eskaini arren (% 12,94), ase gabeko eskaera gehien izanen du, 357 familiak eskatu baitute lekua, udal-sareko eskaera guztien % 23,4k.
Ondoren, Mendillorri, Mendebaldea (datorren ikasturtean irekiko da berriro) eta Donibane daude (eskaera guztien % 12,1, % 9,9 eta % 8,6, hurrenez hurren). Lau haur-eskola horiek Iruñeko Udalaren Haur Eskoletarako egindako 1.526 eskaeren % 54 jaso dute. Gutxien eskatu direnak Egunsenti HE (eskaera guztien % 3,5) eta Jose María de Huarte ( % 1,8) izan dira; azken horrek lanaldi erdiko lekuak bakarrik eskaintzen ditu.
Izan ere, haur-eskola guztiek hasieran eskaintzen diren lekuek baino eskaera gehiago jaso dituzte, Jose Maria de Huartek izan ezik; horretan 43 plaza aurreikusten ziren eta 27 eskatu dira. Haur-eskola hau, Hello Azpilagaña eta Goiz Ederrekin batera (bi lanaldi-motak eskaintzen dituzte), lanaldi erdiko lekuak eskaintzen dituzten hirurak dira. Leku-mota horrek eskaera txikia du, eta ez da iristen datorren ikasturterako eskaera guztien % 5era.
Behin-behineko zerrendak, behin betikoak eta matrikulak
Eskolen sarerako sarbidea puntuazio-baremo baten arabera ezarrita dago; puntuazio hori agiri bidez egiaztatu behar da eta puntuak esleitzen dira aurrez finkatuta dauden honako irizpide hauen arabera: familia-unitatearen osaera eta errolda, gurasoen edo legezko tutoreen lan-egoera eta egoera akademikoa, familiaren errenta eta behar bezala justifikatutako behar pertsonal, familiar edo sozial larriak.
Maiatzaren 9an, behin-behineko izen-ematea eta balorazio-prozesua amaituta, haur-eskola bakoitzean eta www.pamplona.es/escuelasinfantiles eta www.navarra.es webguneetan behin-behineko onartutakoen zerrendak eta itxarote-zerrendak argitaratuko dira, eta erreklamazioak egiteko egun batzuk igaro ondoren (maiatzaren 13ra arte), behin betiko zerrendak maiatzaren 23an argitaratuko dira. Familiek kontuan hartu behar dute onartutakoei ez zaiela banan-banan jakinaraziko.
Gero, onartua izan den familia bakoitzak maiatzaren 23tik 27ra bitarteko epea izanen du dagokion haur-eskolan matrikulatzeko. Lezkairu eta Mendebaldea haur-eskoletarako matrikulak autobus-geltoki zaharreko aretoan eginen dira, 09:00etatik 14:00etara. Matrikula egiteak berekin dakar aurrematrikulan adierazitako gainerako aukerei uko egitea; ez egiteak eskaera eta onarpena baliogabetzea ekarriko du. 2022-2023ko ikasturtearen hasiera ofiziala abuztuaren 16an izanen da.
Datorren ikasturterako aurrematrikula egiteko epea martxoaren 1etik 15era zabaldu zen. Prozesu horretan online eskaeraren aurrerapen garrantzitsua nabarmentzen da. Edizio honetan, jasotako 1.699 eskaeren % 44,7 bide horretatik egin ziren; izan ere, urte horretan hasi ziren 010 telefonoaren bidez familia eskatzaileei telefono-arreta ematen. Udalak autobus-geltoki zaharrean aldez aurretik hitzordua eskatzeko aurrez aurreko kudeaketan egindako ahalegina baliatu zuten eskatzaileen gainerako % 55,3k.
2022-2023ko ikaspostu hutsak eta eskaerak
|
HAUR ESKOLA |
ESKAINITAKO BEHIN-BEHINEKO IKASPOSTU HUTSAK |
JASOTAKO ESKAERAK |
|
Donibane HE |
71 |
131 |
|
Mendebaldea HE |
65 |
151 |
|
Fuerte del Príncipe HE |
64 |
127 |
|
Mendillorri HE |
66 |
184 |
|
Goiz Eder HE |
61 |
111 |
|
Haurtzaro HE |
47 |
66 |
|
Izartegi HE |
42 |
69 |
|
Lezkairu HE |
91 |
357 |
|
Hello Egunsenti HE |
29 |
54 |
|
Hello Buztintxuri HE |
47 |
122 |
|
Hello Azpilagaña HE |
77 |
127 |
|
José Mª de Huarte HE |
43 |
27 |