Iruñeko disuasioko bederatzi aparkalekuek 2.486 toki eskaintzen dituzte lehenengo 24 orduetan doan aparkatzeko

Iruñeko disuasioko bederatzi aparkalekuek 2.486 toki eskaintzen dituzte lehenengo 24 orduetan doan aparkatzeko
Mendebaldean, Arrosadian, Sanduzelain, Milagrosan, Trinitariosen eta Arrotxapean daude, eta beste sei prestatzeko asmoa dago Txantrean, Azpilagañan, Donibanen eta Lezkairun
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeak doan aparkatzeko 2.486 toki ditu hiriko disuasioko bederatzi aparkalekuetan. Instalazio horiek lehenengo 24 orduetan doan aparkatzeko aukera eskaintzen dute, eta, horrela, milaka ibilgailuren zirkulazioa saihesten dute hiriaren erdigunean. Disuasioko aparkalekuen sarearen helburua da, epe luzera, hiriko sarrera guztietara iristea; izan ere, egungo aparkaleku-plazak eta aparkaleku arautuak ez dira nahikoa eskualdetik eta auzoetatik iristen den trafikoa hartzeko.
Gaur egun, auzo hauetan daude plazak: Mendebaldea (583), Arrosadía (214), Sanduzelai (108), Milagrosa – Mochuelo (158), Milagrosa – Blas de Laserna (136), Milagrosa - Ultzama Erreka (230), Trinitarios 1 (609), Trinitarios 2 (Biurdana, 198) eta Arrotxapea – Capuchinos (250). Azken 250 plaza horiek datorren hilabetera arte ez dira erabilgarri egonen, estalki fotovoltaikoa jartzeko lanak egiten ari baitira. 

Disuasioko aparkalekuak txandakatzea ahalbidetzeko espaziotzat hartzen dira, eta segurtasun eta argiztapen bermeak dituzte. Autobus-geralekuetatik eta oinezkoendako ibilbideetatik hurbil daude, eta, hala, eremuak intermodalak dira: herritarrak ibilgailuz sartzen dira eta beste garraiobide jasangarriago batera aldatzen dira, GoGreen udal-ekimenarekin, hau da, emisioak murrizteko eta energia-eraginkortasuna hobetzeko Trantsizio Energetikoaren eta Aldaketa Klimatikoaren 2030erako Estrategiaren ildoarekin bat eginez.

Nola funtzionatzen dute?
Ibilgailuak hesia duen sarrera batetik sartzen dira disuasioko aparkalekura, eta bertan matrikularen aurreko eta atzeko plakak erregistratzen dira. Une horretan hasten da aparkalekua doakoa den 24 orduko aldia. Irtetean, 24 ordu igaro ez badira, hesia ireki egiten da matrikula irakurtzean. Epe hori gaindituz gero, ordaindu gabeko zenbatekoa ordaindu behar da, informazio-zutoin batean adierazten den moduan. Telpark aplikazioa izanez gero eta sarrera azkarra aktibatuta badago, ordainketa automatikoa izanen da; bestela, zenbatekoa ordaindu beharko da, eskudirutan edo txartelarekin, sarreraren ondoko kutxazainetan.

Lehenengo 24 orduak doakoak dira, hurrengo 24 orduek 4,35 euroko tarifa dute eta 24 orduko hurrengo zatikiek 2,85 euro balio dute. Dagokion zatikia ordaindutakoan, aldi hori amaitu baino lehen utzi behar da aparkalekua. Matrikula irakurtzeko eta sarrera eta irteera kontrolatzeko kamerak daude.

Gaur egungo aparkalekuez gain, disuasioko beste sei aparkaleku aurreikusi dira: hiru Txantrean, bat Azpilagañan, bat Donibanen eta beste bat Lezkairun. Aparkaleku horiek Europako laguntza jasoko dute, 993.206 eurokoa, Espainiako Gobernuaren Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren bidez.

 

DISUASIOKO BEDERATZI APARKALEKUAK

  Lehenengo 24 orduak doan dira

  •  Aparkalekuak autobus-geralekuetatik eta oinezkoendako ibilbideetatik gertu daude. 
 Nombre del aparcamiento Plazas
 Mendebaldea 583
 Arrosadía 214
 San Jorge 108
 Milagrosa Mochuelo 158
 Milagrosa Blas de la Serna 136
 Milagrosa Río Ultzama 230
 Trinitarios 1 609
 Trinitarios 2 (Biurdana) 198
 Capuchinos (se encuentra en obras por instalación fotovoltaica) 250
                                                                                            TOTAL 2.486

¿Te ha sido útil esta página?