
Ia Iruña osoan ezarriko da aparkatze arautuko eremu laranja sanferminetan. Azken urteotan tarifa bakarreko eremu laranjak ezarri dira hiriko sektoreetan, hirian aparkatzea errazte aldera. 2026an, aldiz, disuasioko aparkalekuek ere eremu laranja izanen dute. Neurri horrek lur gaineko hamalau aparkalekuei eragiten die, zeinak leku hauetan kokatuta baitaude: Mendebaldean, Arrosadian, Sanduzelain, El Mochuelo kalean, Blas de Laserna kalean, Ultzama Errekaren kalean, Arrotxapean (Trinitarios 1 eta Trinitarios 2 eta Kaputxinoak), Donibanen, Lezkairun, Txantrea Hegoaldean eta Ezkaban. Hauek dira neurria ezartzeko arrazoi nagusiak: gaua emateko gune arautu gabeak saihestea eta gune horien segurtasuna areagotzea.
Hala jasotzen da sanferminetako Udal Bandoan: Iruñeko alkateak datozen egunetan sinatuko du, eta bertan sanferminetako arauak jasotzen dira ostalaritzari, saltokiei, entzierroari, zirkulazioari eta segurtasunari dagokienez. Zirkulazioari dagokionez, hiriko sektore guztietan –1. sektorean izan ezik– eremu laranja jartzeko neurriak arautzen du, Alde Zaharrean bizi direnendako erreserbaturiko guneak ezartzen ditu, baita gainerako urtean dituzten neurri berberak mantenduko dituzten guneak ere, hala nola Kaiko kalea, RENFEren ondoko aparkalekua eta hilerriaren eremua. Eremu laranja uztailaren 5ean jarriko da abian, 00:00etan, eta uztailaren 14ko 23:59ak arte luzatuko da.
Alde Zaharra: bizilagunendako zehaztapenak eta zamalanak
Alde Zaharra jaien gune nagusia da, eta horren ondorioz, zirkulaziorako itxita egonen da uztailaren 5eko 22:00etatik uztailaren 15eko 14:00etara. Hala ere, 1. sektoreko bizilagun-txartela duten auzotarrek San Domingoko baratzeen eremuan, Andre Maria Erreginaren plazan eta Taconerako kale-bidean aparkatzen ahalko dute. Halaber, Arga Ibaiaren kaleko Santo Tomás - Domingotarren ikastetxeko kiroldegiko pistan aparkatzen ahalko dute. Eta horrez gain, Gaseko eskorten ondoko aparkalekua gaituko da sektore horretako eta 8. sektoreko bizilagunek aparkatu dezaten.
Era berean, zamalanetarako ordutegia ezartzen du bandoak, jaiegunetan materialak banatze aldera. Ordutegi hau aurreikusten da: 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara, uztailaren 7tik 14ra. Alde Zaharrean uztailaren 8tik 14ra ezarri da ordutegi hori, baina, ostera, salbuespenak daude. Uztailaren 6an, 07:00etatik 10:00etara eta 15:00etatik 17:00etara eginen dira zamalanak, Udaletxe plazan eta ingurumarietan izan ezik, gune horretara goizez sartzen ahalko baita soilik.
Uztailaren 7an San Ferminen prozesioa goizez egiten da hiriko kaleetan barna, eta horren ondorioz, zamalanak arratsaldez egin beharko dituzte, 15:00etatik 17:00etara. Bestalde, uztailaren 10ean Txupinazo Txikia eginen da, eta, beraz, 09:00etatik 10:00etara eta 15:00etatik 17:00etara egiten ahalko dira zamalanak Udaletxe plazan eta ingurumarietan. Eta 12an, gune horretan bertan, arratsaldez eginen dira lanak, 15:00etatik 16:30era. Azkenik, uztailaren 14an, Kale Nagusian, San Saturnino kalean eta Udaletxe plazan 15:00etatik 17:00etara soilik egiten ahalko dira zamalanak.
Karabanak Trinitariosen eta zirkulazio-mozketak
Bandoak gogorarazten du, halaber, debekatuta dagoela karabanak bide publikoan aparkatzea, Iruñeko udal-mugarte osoan, bai eta etxebizitza gisa erabiltzea ere. Trinitariosko parkean (Gipuzkoako etorbidea) dagoen autokarabanetarako aparkalekuan soilik erabiltzen ahal dira. Gaizki aparkatutako ibilgailuei salaketa jarriko zaie eta garabi zerbitzuak bide publikotik kenduko ditu.
Zirkulazioari dagokionez, su-artifizialek honako kale hauetan eragina izanen dute, Gaztelugibel kalea –Ezkirotz kaletik Foruen plazara bitarte–, Armada etorbidea, Oliveto Kondearen etorbidea, Yanguas y Miranda kalea eta Zaragozako etorbidea –Vianako Printzearen plazatik Zangoza kalearekiko bidegurutzera bitarte–. Itxita egonen dira 22:00etatik 24:00etara bitarte.
Halaber, zirkulaziorako itxiko dute Foruen plazako ingurua Gazteendako eremuko kontzertuak egin bitartean. Mozketak su-artifizialetatik (22:00) goizeko 03:00ak arte eginen dira eta plazarako sarbide guztietan izanen dute eragina: Zaragozako etorbidean Zangoza kaletik, Gayarre kalean, Galizia etorbidean, Abejeras, Gaztelugibel eta Yanguas y Miranda kaleetan, eta Zaragozako etorbidean, Vianako Printzearen plazatik hasita.
Jaiegun guztietan, 22:00etatik 24:00etara, autobus-geltokiko eta Baluarteko aparkaleku publikoetako sarbideak itxita egonen dira eta ezinen da ibilgailurik sartu edo irten. Autobusik ere ezinen da geltokira sartu edo bertatik atera ordutegi horretan. Eta 22:00etatik goizeko 03:00ak arte ezinen dira Foruen plazatik sartu edo irten.
Segurtasuna entzierroaren ibilbidean
Berritasun gisa, aurten entzierroaren ibilbidera sartzeko ordutegiak aldatu dira. Hala, 07:15etik aurrera, lasterketan parte hartu nahi dutenek bakarrik egoten ahalko dute ibilbidean, beraiendako gordetako tokian, eta betiere, Udaltzaingoaren eta Foruzaingoaren baimenarekin. 07:15etik 07:30era, ibilbidera sartzen ahalko da soilik Udaletxe plazak Kale Berriarekin bat egiten duen tokitik. Korrika egin nahi dutenek inola ere ezinen dira sartu ibilbidera 07:30etik aitzina. Eta, hain zuzen ere, polizia-agintariek ordu hori baino lehenago ixten ahalko dituzte haiek, baldin eta jotzen badute korrikalarien kopurua aski dela dagoen lekurako
18 urtetik gorakoen soilik parte hartzen ahalko dute eta ibilbidean dauden pertsona guztiek poliziaren eta teknikarien jarraibideei kasu egin beharko diete. Ohikoa den bezala, debekatuta dago berariaz debekatutako tokietan kokatzea, alkoholaren, drogen eta bestelako substantzien eraginpean sartzea, lasterketa zailtzen duten jantziak erabiltzea, hala nola txankletak, objektuak botatzea, zezenak ukitzea eta motxilak eta irudia edo soinua grabatzeko beste edozein baliabide eramatea.
Bestalde, sarbidea entzierroaren ibilbidean duten establezimenduek 06:00etarako hura itxita eduki beharko dute, halako eran non inor ezinen baita ez haietara sartu ez irten. Etxebizitzen atariek itxita egon beharko dute 07:15etik aitzina.
Ostalaritzako eta elikadurako jarduera berririk ez eta tabernak goizeko 06:00ak arte zabalik
Alderdi horiez guztiez gain, ostalaritzako establezimenduak eta jarduera-lizentziak ere aipatzen ditu Udal Bandoak. Azken kasu horretan, elikadurako jarduerekin lotutako erantzukizunpeko adierazpenek, gaurtik uztailaren 15era bitartean aurkezten direnek, ez dute eraginik izango uztailaren 15era arte, ezinezkoa izango baita aldez aurretik kontrol administratibo eta sanitarioko lanak egitea. Zentzu horretan, ezin izanen da inolako jardueratan aritu hirigintza-, osasun- eta zerga-baldintzak betetzen ez dituzten lokaletan. Gainera, debekaturik dago bide publikoak piercingak eta tatuajeak egitea.
Merkataritza-jardueretatik kanpo, eremu publikoa zikintzen dutenei eta bertan txiza egiten dutenei zehapena ezarriko zaie Gizalegezko Jokaeren Sustapenari eta Eremu Publikoen Babesari buruzko Udal Ordenantza aplikatuta. Iaz bezala, ostalaritzako establezimendu guztiak behartuta daude banatu, bildu eta itzultzeko sistemaren (BBIS) barruko edalontzi berrerabilgarriak erabiltzera, hondakin gutxiago sortzeko xedez.
Taberna, kafetegi, jatetxe, taberna berezi eta ikuskizun-kafetegi gisara jarduten duten establezimenduen ixteko ordua 06:00ak izanen dira, uztailaren 7tik 15era bitarte, eta 07:30 diskoteka eta dantzalekuen kasuan. Edozein kasutan hiru orduko tartea utzi beharko dutelarik, bederen, itxi eta irekitzeko orduen artean, garbiketa-lanak egiteko. Las discotecas y salas de fiesta podrán adelantar el horario de apertura a las 17 horas. En el Casco Antiguo, aquellos establecimientos que no hayan habilitado una doble puerta ni hayan informado por escrito al Ayuntamiento sobre su voluntad de acogerse a las medidas propuestas deberán cesar la música a las 2.00 horas.