Iruñeko bizilagunendako aparkatze arautuko txartela duten ibilgailuek, aurten ere, ez dute eranskailua aldatu beharko

Iruñeko bizilagunendako aparkatze arautuko txartela duten ibilgailuek, aurten ere, ez dute eranskailua aldatu beharko
Urtarrilaren 16a izanen da tasa ordaintzeko azken eguna helbideratu gabeko ordainagirietan, eta, helbideratuta daudenetan, egun horretan zordunduko da kontuetan

foto

 

2023an Iruñeko Udalak emandako bizilagunendako aparkatze arautuko txartela duten ibilgailuek aurten ere dagozkien sektoreetan aparkatzen jarraitu ahal izanen dute, egiaztapen fisikoa berritu beharrik gabe.
Dagoeneko emanda dauden txartelek 2024an ere balioa izanen dute, eta beraz, titularrek ez dute inolako izapiderik egin beharko haien indarraldia luzatzeko, dagokion tasa ordaintzea salbu. Aurten tasa 39,45 eurokoa izanen da 1. sektorerako, eta 49,30 eurokoa gainerako sektoreetarako. Eranskailuak erraz ikusteko moduan jarri behar dira ibilgailuaren aurreko kristalean.

Urtarrilaren 16an, astelehenarekin, Udalak tasa helbideratuta duten pertsonen kontuetara igorriko ditu zenbateko horiek, eta hori izango da ordainagiria helbideratuta ez dutenek, ordainagiria etxera iritsi ondoren, edozein banketxetan ordaintzeko azken eguna. Egun horretatik aurrera, behin ordainagiria iraungita, ordainketa Herritarren Segurtasuneko Alorreko bulegoetan egiten ahalko dute (Iratxeko Monasterioa kalea 2, beheko solairua). Argibide gehiagorako idatzi helbide honetara:

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari (JEZ) lotutako eremu laranjan aparkatzeko txartelen kasuan, 2024ko tasa 204 eurokoa da.
 

¿Te ha sido útil esta página?