Iruñeko berrogeita hamar bat saltokik digitalizazio prozesu bat egin dute Udalaren eta CORE POCTEFA mugaz gaindiko proiektuaren eskutik

Iruñeko berrogeita hamar bat saltokik digitalizazio prozesu bat egin dute Udalaren eta CORE POCTEFA mugaz gaindiko proiektuaren eskutik
Proiektu horren bidez hiriko saltoki guztiek beren heldutasun digitala baloratzeko aukera izan dute operatibo jarraitzen duen tresna digital baten bidez
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

CORE (‘Competitive Retail/Merkataritza Lehiakorra’) POCTEFA mugaz gaindiko proiektuak, non Iruñeko Udalak parte hartzen duen, azken jardunaldia egin du gaur, ostegunarekin, Kondestablearen jauregian, eta bertan digitalizazioak tokiko merkataritzan duen garrantzia landu da. Erabilgarri egoten jarraituko duen onlineko tresna batek saltoki guztiei beren heldutasun digitalari buruzko autodiagnostikoa doan egiteko aukera eman die. Prozesu horrek berrogeita hamar parte hartzaile hautatzea ahalbidetu du, eta horiek ikerlanaren ondorioak garatzeko aukera izan dute, haien beharretara egokitutako coaching-prozesu pertsonalizatu baten bidez, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberaren teknikari espezializatuek egina.

Iruñeko Udalak Merkataritzako Alorraren bidez parte hartzen du CORE POTECFAn, eta proiektuak Iruñeko hiri-saltokien lehiakortasuna hobetu nahi du, digitalizazio-tresnak txertatuz. Lehen fasean berrogeita hamar saltoki hautatu ondoren, lan aldi bat abiatu zen, eta parte-hartzaileei zuzeneko aholkularitza eskaini zitzaien. Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberako teknikari espezializatuek erabaki egokiak hartzen lagundu diete merkatariei, beren negozioen eraldaketa digitalerako eman behar dituzten hurrengo pausoei buruz. Era berean, merkatuan dauden eta haientzat erabilgarriagoak izan daitezkeen konponbideetan trebatu dira.

Ostegunean Kondestablearen jauregian egindako proiektuaren azken jardunaldian, kideek azken hilabeteetan hiriko merkataritzaren eraldaketa digitala bultzatzeko egindako lanaren ondorioak partekatu dituzte. Ekitaldia online ikusteko aukera egon da, honako esteka honetan: https://us06web.zoom.us/j/84435180442.

Hasiera-ekitaldi instituzionalean parte hartu dute Ana Elizalde Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategiko, Merkataritza eta Turismoko zinegotziak; Maite Valmaseda Gipuzkoako merkataritza federazioko gerenteak eta Serge Gallazini Pauko merkataritza ganberako lehendakariordeak. Ekitaldian, halaber, arrakasta-kasu baten berri eman da, Luis Bobes Albiñana kapela-dendako gerentearen eskutik. Jardunaldira proiektuko hainbat kide ere bertaratu dira. CORE POCTEFAko kideak, Iruñeko Udalarekin batera, honako hauek dira: Gipuzkoako Merkataritza Federazioa (GMF); AENKOMER, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariak, Chambre de Commerce et D’Industrie Pau Bearn, Chambre de Commerce et D’Industrie de Toulouse, Tolosako Udala (Frantzia), Eurecat Fundazioa eta École Supérieure de Technologies Industrielles Avancés. Halaber, proiektu horrek beste hiru entitateren laguntza dauka: Bartzelonako Udala, Teruelgo Zentro Historikoko Merkatarien Elkartea eta Chambre de Commerce et D’Industrie Pau Bearn-en merkataritza eta management eskola.

Digitalizazioa: hurbileko merkataritzaren lehiakortasuna handitzeko gakoetako bat

Iruñeko Udaleko Merkataritza Zerbitzuak hiriburuan dauden 2.500 saltoki ingururi laguntza ematea eta horiek sustatzea eta garatzea du xede, eta CORE POCTEFA proiektuan parte hartzen du, hirian lan egiten duten txikizkako merkataritza-ETEen eta udalerriko saltokiak biltzen dituzten erakundeen eraldaketa digitalaren arloko gaitasun profesionala hobetzeko. Halaber, proiektu horrek sentsibilizatu nahi du txikizkako merkataritza-sektoreak proiektuan parte hartzen duten hirietako enpleguaren eta aberastasunaren eragile gisa duen garrantziaren inguruan. Iruñeko garapenean CORE POCTEFA proiektuak hiriko merkatarien elkarteen laguntza izan du, eta saltokiei egin zaien galdeketa elkarrekin diseinatu dute, edukiak kontrastatuz sektorearen tokiko errealitatera hobeto egokitze aldera. Halaber, merkatariekin dituzten komunikatzeko barne-sareak proiektuaren eskura jarri dituzte, hala, ekimena saltoki gehiagotara iristea ahalbidetuz, eta horrek proiektuak Iruñean duen garapenena handitzea eragin du.

CORE POCTEFA proiektuak tokiko saltokien lehiakortasuna hobetu nahi du digitalizazio-tresnak txertatuz. 1,25 milioi euroko aurrekontuarekin, proiektua Eskualde Garapeneko Europako Funtsak % 65ean finantzatu du, Espainia, Frantzia eta Andorrako  Interreg V-A programaren bidez (POCTEFA 2014-2020). POCTEFAren bitartez diruz lagundutako proiektu guztien helburua da Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko mugaldearen integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea. Iruñeaz gain, proiektuko erakunde kide eta laguntzaileak Pirinio Atlantikoak eta Garona Garaia eskualdekoak dira (Frantzian), eta Gipuzkoa, Araba, Teruel eta Bartzelona.

Iruñeko berrogeita hamar bat saltoki, parte-hartzaile guztien artean hautatuak

CORE POCTEFAk ematen duten tresnak, zeinarekin proiektuko parte-hartzaile guztiek lan egin baitute, kontuan hartzen du saltokien egoera lau esparru handi hauetan: komunikazioa eta onlineko salmenta, bezeroekiko harremana eta fidelizazio-maila, enpresaren eraldaketa digitala eta datuak babestea eta marka. Lehen atalari dagokionez, merkataritza-establezimenduei eskatu zaie sare sozialetan duten presentzia balora dezaten. Baita beren ezagutza web-analitikaren (SEO posizionamendua), onlineko publizitate-kanpainen eta ordaintzeko plataformen inguruan. Bitartean, bezeroei eta fidelizazio-mailari dagokienez, parte-hartzaileek erantzun dute fitxategi eta datu-base bat duten ala ez. Era berean, honako gai hauen inguruan galdetu zaie: bere lanaren abantailak eta aukerak bezeroekiko harremanen kudeaketan, alerta-sistema (erabiltzaileen gomendioak eta komentarioak) eta fidelizazio-prozesuak.

Tresnak proposatzen duen analisia beste bi atalek osatzen dute. Lehenengoa, enpresaren eraldaketa digitalarekin berarekin lotutakoa. Zehazki, merkatariei galdetu zaie kutxarako softwarea duten edo beren saltokia digitalizatuta duten. Halaber, erantzun dute biltegia, giza-baliabideak, finantzak eta kontabilitatea kudeatzeko aplikazioekin lan egiten duten. Azkenik, datuen babesa eta marka atalean, parte-hartzaileekin aztertu da beren saltokiko zibersegurtasun-maila, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren betetze-maila eta bere markarekin baliozkotuta duten erregistroarena. Bigarren fasean parte hartu duten Iruñeko berrogeita hamar saltokiak hautatzeko, heldutasun digitalaren inguruko autodiagnostikoa egin zuten CORE POCTEFA proiektuaren albiste-buletinean izena eman zuten saltokien datu-basea hartu zen oinarri. Azken hautaketan, laginaren proportzionaltasuna errespetatu da tipologia sektorialari, saltokiaren tamainari, kokapenari edo heldutasun digitalari dagokienez.

 

Jardunaldiaren programa:

  • 09:30 Harrera-ekitaldia
  • 10:00 Hasiera-ekitaldi instituzionala
    • Maite Valmaseda, Gipuzkoako Merkataritza Federazioko gerentea
    • Serge Gallazini, Paueko Merkataritza Ganberako lehendakariordea
    • Ana Elizalde, Gobernu Estrategiko, Merkataritza eta Turismoko zinegotzia
  • 10:15 ‘‘Digitalizazioa. Garrantzitsuena ez da lanabesa, helburua da’’
    • Luis Bobes, Albiñana kapela-dendako gerentea (ehun urteko saltokia)
  • 11:00 Kafe-atsedenaldia.
  • 11:45 Laburpen bideoa
  • 11:50 Mahai-ingurua
    • Ibone López, Pescaderías Nemo, Iruña
    • Serge Gallazini, sukaldeko tresnen saltokia. Gallazzini - Arts de la table et de la cuisine
    • Maite Valmaseda, Gipuzkoako Merkataritza Federazioko gerentea
    • Nuria Ros, Teruelgo merkataritza ganbera
  • 13:00 Jardunaldiaren itxiera 
¿Te ha sido útil esta página?