Iruñeko auzoen ia erdiek adinekoen sareak dituzte; 65 urtetik gorako 48.752 pertsonaren eskariak estaltzen dituzten ekimen horiek goraka doaz

Iruñeko auzoen ia erdiek adinekoen sareak dituzte; 65 urtetik gorako 48.752 pertsonaren eskariak estaltzen dituzten ekimen horiek goraka doaz
Irailetik 51 jarduera antolatu dituzte hilean, Adinekoekin Adeitsuak diren Hirien Munduko Sarearen lanaren barruan

Red de mayores
 

Hiriko auzoen erdiek dagoeneko Iruñeko Udalak bultzatutako adinekoen sare bat daukate. Iturraman, Milagrosa-Azpilagañan, Santa María la Realen, Txantrean, Zabalgunean eta Alde Zaharrean daude. Hala ere, prozesu bat da: gaur goizean Azpilagañan Sare bat eratzeko aukera eztabaidatu dute eta une honetan Ermitagañan sare bat sortzen ari dira. Sare horiek 2022ko otsailean finkatzen hasi ziren (Santa María la Realekoarekin), Donibaneko Adinekoen aldeko Itunaren ildoari jarraiki.

Sareen planteamendua ez da zerbitzu berriak sortzea, baizik eta auzokideen behar orokorrak detektatzea, baita denbora-tarte edo kokapen geografiko batean dauden gabezia zehatzak ere, gero lehendik dauden baliabideak koordinatzeko horiek modu eraginkorrenean konpontze aldera. Hilabetean behin auzo bakoitzeko sareko entitateak (gizarte-, osasun- eta boluntariotza-zerbitzuak, Komunitate Polizia, eremuan dauden elkarteak, irisgarritasunaren eta inklusioaren aldeko erakundeak, Kirol- eta gizarte-errezeta programa, liburutegiak, etab.) informazioa eta proposamenak elkartrukatzeko biltzen dira.

Iturramako eta Milagrosako Sareetan egin diren gabezien identifikazioaren adibidea gisa, Komunitate Poliziarekin batera auzoaren mapak egin ziren espazio publikoaren irisgarritasuna (zuloak, espaloiak, hiri-altzariak...) eta auzoan dauden beste gabezia batzuk ezagutzeko. Alde Zaharrean eta Zabalgunean lantaldeak sortu ziren Munduko kafea metodologiarekin beharrak detektatzeko eta lehentasunak identifikatzeko.

Irtenbide zehatzen adibide gisa, belaunaldien arteko lantegi digitalak Txantrean Mariana Sanz institutuarekin, eta Basoko BHIko ikasleek Iturramako adinekoekin landu zituztenak WhatsAppa erabiltzen edo administrazio digitalarekin harremanak izaten laguntzeko. Era berean, eta esparru horretan bertan, Pamplonistaseko boluntarioek ostegun goizetan San Frantziskoko liburutegian adineko pertsonak artatzen dituzte teknologia digitalari aurre egiteko dituzten zalantzetan.

50 jarduera inguru hilean adinekoendako
Baina, proposamen mota horiez gain, aisia eta denbora libreko proposamenak eta osasunari eta eskubideei buruzko hainbat gairi buruzko informazio-hitzaldiak ere badaude. Irailetik apirilera bitarte, udal-sareetan 311 jarduera antolatu dira, batez ere Zentro Komunitarioetan, “Convive” delako zentroetan eta liburutegietan eta belaunaldien arteko lokaletan. Azken sei hilabeteotan hirian adinekoen sareek adinekoendako antolatutako jardueren ratioa hileko 51,8 jarduerakoa da. 

Hilez hil, 90 eta 120 minutu arteko jarduerak eskaintzen dituen hileko programazioa proposatzen dute sareek. Jarduera horiek doakoak dira, eta, oro har, goizez egiten dira, prestakuntza-premiak eta trebetasunak eskuratzeko beharrak asetzeko, sozializazio-ingurune aktiboa sortzeko eta bakardadea saihesteko. Irakurketa-klub egonkorrak daude Iturraman eta Santa María la Realen; zineforuma, azken auzo horretan eta Txantrean, eta hitzaldiak, zumba, irakurketa inklusiboa, joko-kognitiboak, erakusketak eta abar daude sareetan, oro har.

Jarduera horietara 10 eta 40 erabiltzaile bitarte bertaratu ohi dira, eta baldintza bakarra 65 urtetik gorakoak izatea da, hiriko edozein auzotakoak direlarik, auzoko pertsonendako bereziki zuzenduta badaude ere. Adinekoak berak interesatu ohi dira eta, hilabete hauetan, 92 urtera arteko pertsonak bertaratu dira. Sare batean erabiltzaile gisa parte hartzeko ez da beharrezkoa inon alta ematea, antolatutako jardueretan izena ematearekin nahikoa da. Egun, adinekoen sareen proposamenak hainbat bidetatik hedatzen dira: sarearen harremanetarako telefonoak, auzoko hainbat tokitan jartzen diren kartelak, Udalaren webgunea eta sare sozialak, WhatsAppa eta ahoz ahokoa.

Iruñeko herritarren % 23k 65 urte baino gehiago ditu
Hirian 65 urtetik gorako 48.752 pertsona bizi dira, hau da, Iruñeko biztanleriaren % 23 adin-tarte horretan dago. 2017an Udaleko Osoko Bilkurak formalki eskatu zuen Adinekoekin Adeitsuak diren Hirien Munduko Sarearekin bat egitea. Sarea Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) bultzatutako proiektu bat da, zahartze aktiboa eta osasungarria sustatzen eta errazten duten inguruneak eta zerbitzuak sortzera bideratuta.

Egun, adineko gehien dituzten auzoak Iturrama, Donibane eta Ermitagaña-Mendebaldea dira, non auzotarren % 38, % 32 eta % 31 baitira, hurrenez hurren. Azpilagañan, Zabalgunean, Txantrean eta Sanduzelain, adinekoen ehunekoa batez bestekoaren inguruan kokatzen da; auzo gazteenak, berriz, Lezkairu eta Buztintxuri – Euntzetxiki dira, non adinekoak guztizkoaren % 6 eta % 8 diren. 

Oro har, Iturraman 8.433 adineko bizi dira, eta atzetik doaz Donibanen bizi diren 6.256ak. Ondoren, Zabalguneko 5.658ak eta Ermitagaña - Mendebaldeako 5.126ak. Lau auzo horietan Iruña osoko 65 urtetik gorakoen % 52,2 daude. Kopuru txikiena Lezkairun (556) eta Buztintxuri-Euntzetxikin (773) dago.


65 URTETIK GORAKO BIZTANLEEN ESTATISTIKAK

AUZOA 65 URTETIK GORAKOAK BIZTANLEAK GUZTIRA BIZTANLERIA (%tan)
Azpilagaña 2.046 7.124 %29
Buztintxuri-Eutzentxiki 773 9.370 %8
Alde Zaharra 2.101 11.641 %18
Txantrea 4.933 20.300 %24
Zabalgunea 5.658 20.975 %27
Ermitagaña-Mendebaldea 5.126 16.430 %31
Etxabakoitz 1.032 5.496 %19
Iturrama 8.433 22.066 %38
Mendillorri 1.526 14.000 %11
Milagrosa-Arrosadía 3.032 15.923 %19
Arrotxapea 4.612 26.917 %17
Sanduzelai 2.668 12.650 %21
Donibane 6.256 19.472 %32
Lezkairu 556 9.266 %6
TOTAL 48.752 211.630 %23

 

¿Te ha sido útil esta página?