Iruñeko alkateak hiriko hamalau auzo-zinegotziak izendatu ditu dekretu bidez

Iruñeko alkateak hiriko hamalau auzo-zinegotziak izendatu ditu dekretu bidez

Enrique Maya Iruñeko alkateak Alkatetzako dekretu bat izenpetu du auzo-zinegotzitzak eta horiek gain hartu dituzten zinegotziak zehazteko. Dekretuak 14 zinegotzitza ezarri ditu, aurreko agintaldian baino bat gehiago; izan ere, bi zinegotzitza ezberdinetan banatzen dira Donibane alde batetik eta Ermitagaña–Mendebaldea bestetik. Auzo-zinegotzitza horiek udal-gobernua osatzen duten Navarra Sumako zinegotziek hartuko dituzte.
 

María Echávarri Buztintxuriko auzo-zinegotzia izanen da; Fernando Sesma, Alde Zaharrekoa; Cristina Martínez Dawe, Etxabakoitzekoa; María García-Barberena, Zabalgunetakoa. Arturo Lecumberri eta Ana Elizalde zinegotziek bina auzoren ardura edukiko dute. Izan ere, Lecumberri Donibaneko eta Ermitagaña-Mendebaldeko auzo-zinegotzia izanen da, eta Ana Elizalde Mendillorriko eta Erripagaña-Belosokoa. Bestalde, Fernando Aranguren izanen da Iturramako auzo-zinegotzia; Juan José Echeverría, Milagrosa, Arrosadia eta Azpilagañakoa; Carmen Alba, Arrotxapekoa; Javier Labairu, Sanduzelaikoa; María Caballero, Santa María la Real eta Lezkairukoa; eta Fermín Alonso, Txantreakoa.
 

Oraingo Herritarren Partaidetzarako Erregelamenduak –indarrean, izapidetzen ari dena behin betiko onetsi arte– jasotzen du auzo-zinegotziaren kargua. Hona auzo-zinegotziaren zereginak: “arreta ematea auzo jakin bateko herritarrei, kolektiboei eta elkarteei, azken finean auzotarren partaidetzari, haien eskariak edo proposamenak bideratzeko”, eta hori horrela, “berariazko segimendua egitea lurralde-esparru horretako auzotarren beharrei, ekimenei eta auzo horretako udal-zerbitzuen eta instalazioen funtzionamenduari”.

 

Auzo-zinegotzitzak
  • Buztintxuri: María Echávarri Miñano
  • Alde Zaharra: Fernando Sesma Urzaiz
  • Etxabakoitz: Cristina Martínez Dawe
  • Zabalguneak: María García-Barberena Unzu
  • Ermitagaña-Mendebaldea: Arturo Lecumberri Martínez
  • Erripagaña-Beloso: Ana Elizalde Urmeneta
  • Iturrama: Fernando Aranguren Reta
  • Mendillorri: Ana Elizalde Urmeneta
  • Milagrosa-Arrosadia-Azpilagaña: Juan José Echeverría Iriarte
  • Arrotxapea: Carmen Alba Orduna
  • Sanduzelai: Javier Labairu Elizalde
  • Donibane: Arturo Lecumberri Martínez
  • Santa María la Real-Lezkairu: María Caballero Martínez
  • Txantrea: Fermín Alonso Ibarra
¿Te ha sido útil esta página?