Iruñean erroldaturik ez dauden gazteek piraguismoan, urpekaritzan edo saltingean aritu edo abentura izan nahi badute, txartela Gaztediaren Etxean eska dezakete jada

Iruñean erroldaturik ez dauden gazteek piraguismoan, urpekaritzan edo saltingean aritu edo abentura izan nahi badute, txartela Gaztediaren Etxean eska dezakete jada
Badaude oraindik kirol-bonuak eta Ziudadelako Zonbien inbasiorako lekuak
Irudia
Irudia

Gaurdanik, hirian erroldatuta ez dauden gazteek ere eskatu ahal dute Gaztediaren Etxean oraindik eskuragai dauden 338 txarteletako bat, irailaren 15a arte abentura-jardueretan, urpekaritzan, saltingean edo piraguismoan aritzeko. Iruñeko Udalak proposamen horiek Txankletak programan eskaintzen ditu, udarako oro har 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako kirol-, kultura- eta aisia-jarduera sortan. Ziudadelako Zonbien inbasioan parte hartzeko lekua ere badago oraindik; abuztuaren 17an, larunbatarekin, izango da 12 eta 17 urte bitartekoentzat aurreikusitako gaua.

Ekainaren 28a arte (ostiralarekin) zinema-sarreren % 100 jasoak ziren, eta kirol-bonuen % 32 baino gehiago. Banakako bonuak 5 euro balio du, eta, behin jasota, izena eman duen gazteak irailaren 15a arte dauka aukera: norberak erabakiko du noiz joan nahi duen Rocópolisera (Berriobeiti), Salting Iruña gunera (Orikain), Guelbenzu igerilekuetara eta Caparrosoren Errota Piraguismo Eskolara (biak Iruñean).

Izen-emateak Gaztediaren Etxean egin behar dira, Zangoza kaleko 30ean, NANa aurkeztuta. Argibide gehiago eskuratzeko, 948 233512 telefonora edo helbide elektroniko honetara jo behar da: www.pamplonajoven.es. Udan, Etxearen ordutegia hauxe izango da: astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 22:00etara. Udako proposamen honetaz, Txankletez, aisialdi-tarteetarako eskaintza zabala egin nahi du Iruñeko Udalak, besteekin elkartzea sustatzeko eta bestelako zaletasunak ez dituzten gazteei aukera-sorta eskaintzeko, horien intereseko jardueratan has daitezen.

 

19KO TXANKLETAK


IZEN-EMATEA

14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta (1989 eta 2005 artean jaiotakoentzat), Zonbien inbasioa izan ezik, hori 12 eta 17 urte bitartekoentzat da-eta (2002 eta 2007 artean jaiotakoentzat).

Tokia: Gaztediaren Etxea (Zangoza kalea, 30)

Izena aurrez aurre eman behar da, eta NANa aurkeztu behar da.


JARDUERAK

Abentura-parke handia

Abentura-parkerako 2 orduko bonua (Rocópolis). 5 euro

Urpekaritza-bataioa
2 orduko saiorako bonua, urpeko igeriketa autonomoaren hasi-masiak ikasteko, igerilekuan, erreportaje fotografiko txikia barne (Guelbenzu igerilekuak). 5 euro

Saltinga
Banakako bonua. Ordu bateko saioak, ohe elastikoetan salto librean aritzeko (Salting Iruña). 5 euro

Piraguismoa
2 orduko jardueretarako bonua, piragua autohustugarrietan, arraunaren oinarrizko alderdiak ikasteko (Caparrosoren Errota Piraguismo Eskola). 5 euro

Zonbien inbasioa. Abuztuak 17
21:30 (2 ordu eta erdi iraungo du, gutxi gorabehera). Ziudadela. 5 euro
 

¿Te ha sido útil esta página?